Paris ere Luhuso bilaka dadin
Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioan parte hartzeko eskatu dute eragile ugarik. «Frantziako espetxe politika aldaraz dezakeen ekinbidea» dela adierazi dute
2017-11-01 / Gotzon Hermosilla
Luhuso (Lapurdi) mugarri izan zen ETAren armagabetze prozesuan. Han atxilotu zituzten Stephane Etxegarai, Txetx Etxeberri, Beatrice Molle-Haran, Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergouignan 2016ko abenduan, ETAren armagabetzean laguntzen ari zirelarik; atxiloketen ostean sortutako elkartasun uhinak egoera irauli zuen, eta hilabete batzuk geroago gauzatuko zen erabateko armagabetzearen oinarriak finkatu. Presoen auzian, abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioa «bigarren Luhuso» bat izatea nahi dute antolatzaileek, eta ideia horrekin bat egin dute dozenaka norbanakok eta gizarte eragilek, Bilboko Plaza Barrian egindako agerraldi jendetsuan.
Guztien izenean, Ines Osinaga musikaria eta ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz mintzatu dira. Abenduaren 9ko manifestazioaren goiburua —Orain, presoak— aipatu dute Osinagak eta Muñozek, eta nabarmendu dute «konpondu gabe jarraitzen duen euskal presoen egoerari heltzeko» garaia iritsi dela: «Orain esaten dugunean iraganaz eta etorkizunaz ari gara», azaldu dute.
Bakegileek egindako lana goraipatu dute —eurek antolatu dute abenduaren 9ko manifestazioa—. Osinagaren eta Muñozen esanetan, armagabetzearen auzian «mugiezina zirudiena» desblokeatu zen haien «lan isil, tinko eta ausartari» esker. Baina lan hura ez zen armagabetzearekin batera bukatu, eta, geroztik, presoen auziari ere irtenbide bat topatu nahian aritu dira; ahalegin horiek «fruituak» ematen ari dira, Bilboko Plaza Barrian bildutakoen arabera. Armagabetzearen auzian bezala, presoenean ere ahalegin horrek«espetxeetako salbuespeneko harresi handi horien lehen adreiluak» mugituko dituelakoan daude.
Parisen egingo den mobilizazioaren garrantzia nabarmendu dute. Esan dutenez, hura ez da «beste manifestazio bat» izango, «Frantziako espetxe politika aldaraz dezakeen ekinbidea» baizik, «bigarren Luhuso, oraingoan presoen alde», eta ziur agertu dira manifestazioak berak eta Frantziako Gobernuak espetxe politikan egin ditzakeen aldaketek «ondorioa» izango dutena «Madrilen ere».
«Espetxeetako giltzak ez daude gure esku, baina baditugu giltzak biraka jartzea lortzeko osagaiak», esan dute Osinagak eta Muñozek. Beste eragile askorekin batera, Foro Sozial Iraunkorrak lortu nahi duen «akordio zabala» da osagai horietako bat, «Espainiako Estatuan espetxe politika malgutzearen aldeko iritzi korronte bat sortzen» lagun dezakeena, Plaza Barrian bildutakoen bozeramaileek azaldutakoaren arabera.
Osinagak eta Muñozek gogorarazi dute abenduaren 9ko manifestazioak atxikimendu ugari jaso dituela jadanik, Ipar Euskal Herrian bereziki, eta sostengu horiek hedatzeko deia egin dute: «Desberdin pentsatzen dugun eta errealitate askotarikoak bizi ditugun milaka pertsonarengana» irits dadin.
Foro Sozial Iraunkorraren izenean, Teresa Todak gogora ekarri ditu presoen auziaren konponbidean azken hilabeteotan emandako pausoak: Eusko Legebiltzarrak ekainaren 29an onartutako ebazpena, sindikatuek uztailaren 5ean egindako agerraldia, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren erabakiak, Ipar Euskal Herriko Elkargoak irailaren 23an Frantziako Gobernuari igorritako mezua eta abar.
Bide horren azken mugarria izan da Frantziako Gobernuaren Justizia Ministerioak eta euskal ordezkariek zabaldu duten lan esparrua presoen auzia aztertzeko. «Urrats esanguratsua» eta «lan eredugarriaren fruitua» izan da hori, Foro Sozialaren ustez. «Horrek erakusten du batzuetan egoerak bere horretan dirauela ematen badu ere gauzak alda daitezkeela», esan du Todak. «Frantziako Gobernuaren jarrera ez da duela urte batzuetakoa. Espainiako jarreratik aldendu, eta bere bidea urratzen hasi da».
ETAren armagabetze «arrakastatsuan» erabilitako eredua proposatu du Foro Sozialak presoen auziari irtenbidea bilatzeko: «triangelu» itxurako eskema, instituzioen, gizarte zibilaren eta preso eta iheslarien ordezkarien parte hartzearekin. Eta «preso, deportatu eta iheslaririk gabeko bake egoera» erdiesteko bidean, garrantzi berezia hartzen du Pariseko mobilizazioak.
Bilera iheslariekin
Bihar, Foro Sozial Iraunkorrak bilera egingo du EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren ordezkariekin, Irunen (Gipuzkoa). Sare eta Etxerat elkarteetako ordezkariek ere parte hartuko dute bileran —biak ala biak Foro Sozialeko kide dira—.
Bilera horrekin, iheslarien egoera konpontzeko lan ildoari ekin nahi dio Foro Sozialak, 2013an adosturiko gomendioari jarraikiz. «Ihesean dauden pertsonen kolektiboaren egoera zehatza lehen eskutik ezagutzea» da bileraren xedea.