EPPK-k bat egin du abenduaren 9ari begira antolatutako espetxeetako itzuliarekin
Zortzi kide ditu kolektiboaren zuzendaritza berriak: Marixol Iparragirre, Iratxe Sorzabal, Mikel Albisu eta David Pla (Frantzian); eta Ainhoa Mujika, Anabel Egues, Jon Olarra eta Josetxo Arizkuren (Espainian)
2017-11-01 / Erredakzioa
Joan den uztailean beren hausnarketaren ondorioen berri ematen zuen txostenean iragarri zuten zortzi kidez osatutako zuzendaritza izango zuela aurrerantzean EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta, bozak jaso ondoren, emaitza horren berri eman dute, besteak beste, BERRIAri igorritako agirian. Lau emakumezkok eta lau gizonezkok osatutako zuzendaritza da. Frantziako Estatuan: Marixol Iparragirre, Iratxe Sorzabal, Mikel Albisu eta David Pla. Espainiako Estatuan: Ainhoa Mujika, Anabel Egues, Jon Olarra eta Josetxo Arizkuren. Horrez gain, jakinarazi dute abenduaren 9ari begira hainbat herritarrek eta elkartek antolatutako espetxeen itzulian beren «ahalen arabera» parte hartzea erabaki dutela. Hauxe da agiria, osorik:
«Agiri hau idazterakoan beste ezer baino lehenago oroitarazi nahi dugu abuztukoan Kepa del Hoyo burkidearen heriotza deitoratzen bagenuen, oraingo honetan guganaino iritsi diren oihartzunen arabera Ibon Iparragirre burkidea dela heriotza-arrisku larri-larrian dagoena.
Ibonekin egiten ari direnak erakusten digu norainoko krudelkeria erabil dezakeen bere etorkizuna zalantzan ikusten duen estatu batek. Hori baitago gure irudiko Espainiako Estatuaren jokamolde ankerraren oinarrian. Mendeku politika da, bai, helburu argiak dituena: etsipena eta nekea eragin askatasunaren alde borrokan ari garenon artean. Euskal Herriko erakunde, antolakunde eta herritarren nahiaren gehiengoa mespretxatuz mantentzen den zigor politika horrek, deserriratzea, sakabanaketa, kondenen luzapena eta gaixorik daudenen aurkako sadismoa ditu ezaugarri nagusi.
EPPKko kideok politika horren adibide praktiko ugari eman genitzake, kartzelan gauzkaten kide bakoitzeko bat gutxienez. Berdin egin lezakete gure senide eta lagunek ere, asteburu oro guri maitasuna, adorea eta babesa ematearren kilometroak eta kilometroak egiten dituztelarik osasuna hondatuz eta, kasu askotan, bizitza arriskutan jarriz. Badakigu herritarren maitasuna eta miresmena dutela gureek, eta jasotzen duten babes horixe da haiengandik bananduta mantentzen gaituen egoera honetarako ukendurik sendagarrienetakoa. Horiek horrela, agiri honen bidez Kolektiboak egin asmo duen ekinbide baten berri eman nahi diogu euskal jendarteari.
Izan ere, euskal herritar eta elkarte zenbaitek Gobernu frantsesari begirako ekinbide bat abian jarri dute, datozen azaro eta abenduan egingo dena. Ekinbide horrek kartzelatuta mantentzen gaituzten Frantziako Estatuko toki guztiak igaroko dituen itzulia du oinarri. Bakegileek Baionan ETAren armagabetzearen ostean egindako ekinaldiaren ondoren, presoon auzia konponbidean jartzeko aldarria egin zuten, datorren abenduaren 9rako hitzordua Parisen finkatuz.
EPPK-k herritarrek egingo duten ekinaldi horretan bere ahalen arabera parte hartzea erabaki du, haiekin bat egiteko. Ondoren azalduko dugu nola:
Azaroaren 16tik aurrera Kolektiboko kide guztiok Euskal Herriratze eskaera berrituko dugu (Euskal Herrian edo Frantzian helmugatzat aldarrikatzen ditugun kartzeletan dauzkaten kideek gainontzeko kideak bertara ekartzeko eskaera egingo dute).
Abenduaren 9an jadanik iragarri bezala, ikustaldi greba egingo dugu (zehaztu nahi dugu greba horren helburua ahalik eta jenderik gehiena Parisko hitzordura agertzea dela eta, beraz, egun horretan baino ez dugula egingo greba).
Frantziako Estatuan bahituta dauden kideek itzuliaren egonaldiaren araberako txandakako borrokaldia egingo dute. Borroka txandak:
azaroaren 16tik 19ra: Mont de Marsan, Lannemezan eta Muret.
azaroaren 19tik 22ra: Tarascon eta Arles.
azaroaren 22tik 24ra: Roanne eta Moulins.
azaroaren 24tik 29ra: Chateauroux, St. Maur, Uzerche, Poitiers eta Ile de Re.
azaroaren 29tik abenduaren 4ra: Rennes.
abenduaren 5etik 9ra: Alenc?on, Clairvaux, Osny, Poissy, Reau, Fleury eta Fresnes.
Ekinbide hau Frantziako Estatuko espetxeei begira pentsatua da batik bat. Espainiako Estatuan bahituta dauden kideei dagokionez, itzuliak irauten duen bitartean antolatuko dituzte beren ekinaldiak, batzar bakoitzak erabakiko duelarik zein txandari atxikitzen zaion. Espainiako Estatuan Ibon Iparragirreren kasuak bereziki adierazten duen moduan eta preso larriki gaixoen urgentziazko egoera kontuan hartuz, aldarrikapen nagusiak preso gaixoen kaleratzea eta deserriratzearen amaiera izango dira.
Borroka motari dagokionez, batzar bakoitzak hautatuko du zer-nolako ekinaldia eramango duen aurrera, baina edonola ere ez litzateke kartzelaren aurkakorik egingo; helburua izango da Kartzela Itzuliari babesa eman eta kartzela bakoitzeko egoera gizarteratzea. Horretarako, propaganda ekinaldiak eta antzekoak, baraualdi edo gose greba eta abar egingo ditugu.
Saiatuko gara kartzela, modulu edota kide bakoitzak bere herrira eta ingurunera gutun bidez jakinarazten zein den bizi duen egoera zehatza: erregimena, zenbat kide elkarrekin, denbora kartzelan, kondena, eta abar. Kartzela bakoitzak bertako baldintzei buruzko txostena ere egingo du, presoon eskubideen aldeko elkarteek behar denean erabil ahal izan ditzaten. Txosten horren mamia ez da izan behar kartzela zehatzaren bizi-baldintzei buruzkoa, baizik eta kartzela horretan deserriratuta egoteak ekartzen dituen eragozpen eta kalteei buruzkoa, bai presooi (Euskal Herriko informazio zuzenik eza edo beranta,...) eta bai gure hurkoei (bidaia baldintzak, bidai orduak, gastuak, nekeak).
Guztion ahaleginarekin amaituko dugu sakabanaketa eta deserriratzearekin. Guztion ahaleginarekin lortuko dugu bahitu politikorik gabeko Euskal Herria! Larriki gaixo dauden presoak kalera!
Azkenik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zuzendaritza berriaren hautaketarako bozkak jaso ondoren, Zuzendaritza berria osatzen duten kideen izenak hauek direla jakinarazten diegu euskal gizarteari, eragile sozial, politiko eta instituzional guztiei:
Frantziako Estatuan: Marixol Iparragirre, Iratxe Sorzabal, Mikel Albisu eta David Pla.
Espainiako Estatuan: Ainhoa Mujika, Anabel Egues, Jon Olarra eta Josetxo Arizkuren».
Euskal Herria bihotzean, 2017ko azaroa, EPPK