Erakundearen «funtzioaz eta zikloaz» hausnartzen ari dela jakinarazi du ETAk
«Zertxobait» atzeratu den arren iragarritako eztabaidari dagoeneko ekin diola adierazi du agiri batean. «Indar metaketa erraztea» izango du xede. Kepa del Hoyo zena kidetzat aitortu eta goretsi dute
2017-09-19 / Gotzon Hermosilla
Euskadi Ta Askatasunak eztabaida prozesu bati ekin dio, eta horren «metodoa» garatzen hasi da dagoeneko, «atzera begirako irakurketa» egin eta aurrera begira ere erakundearen «funtzioaz eta zikloaz» erabakitzeko. Hala azaldu du ETAk Gara egunkariari igorritako agiri baten bidez.
ETAk bere etorkizunaz hausnartzeko erabakia hartua zuela ez da kontu berria; erakundeak berak iragarri zuen duela zenbait hilabete prozesu horri ekingo ziola. Baina orain arte ezin izan du barne eztabaida hori abian jarri, alde batetik, «armagabetzeak eskatutako lanagatik», eta, beste aldetik, «Ezker Abertzalearen barruan garatzen ari ziren beste eztabaida batzuk ez trabatzeagatik». Bi oztopo horiek direla-eta prozesua «zertxobat atzeratu» bada ere dagoeneko abian dagoela jakinarazi du orain ETAk.
Agirian adierazitakoaren arabera, eztabaida hori ez da «ariketa isolatu bat» izango, eta horren ostean hartuko den erabakiak, edozein delarik ere, xede bakarra izango du: prozesu independentista bultzatzea. «Eztabaida bakarra da: zer egin behar du ETAk Euskal Herrian abiarazi behar den herri prozesu independentista baldintzarik egokienetan garatzeko, erabakitzeko eskubidea egikaritzea ekarriko duen indar metaketa errazteko», azaldu du erakundeak bere agirian.
ETA jakitun da eztabaida prozesuak iraun bitartean «presio politiko-mediatikoa» egon daitekeela «eztabaidaren garapena modu okerrean baldintzatzearren». Hala ere, «garaiz eta lekuz kanpoko intoxikazio, operazio edo adierazpenen gainetik», orain «hitza eta erabakia» erakundeko kideek dutela nabarmendu du ETAk.
«Atzera begirako irakurketa» egingo du ETAk eztabaida prozesu horretan, eta «bere historia eta estrategia aldaketatik hona egindako ibilbidea» aztertuko ditu. Eztabaidaren «garrantzi historikoa» nabarmentzeko, keinu bat egin du ETAk, eta, agiriarekin batera, erakundearen ikur bilakatuko zen taillaren argazkiak ere bidali ditu. Felix Likiniano anarkista historikoak egin zuen tailla hura; aizkora eta sugearen irudiak agertzen dira eta urteetan gordeta eduki du erakundeak, orain haren irudiak argitaratzea erabaki duen arte. Agirian dioenez, aurrerantzean ETAk tailla horren irudia erabiliko du bere dokumentazio guztian.
Uztailaren 31n Badajozko espetxean hildako Kepa del Hoyo euskal presoari gorazarre egiteko ere baliatu du ETAk orain hurrengo agiria. Del Hoyoren militantzia «jendaurrean aldarrikatu» nahi izan du ETAk, eta senide eta hurbilekoei «besarkadarik bero eta gozoena» igortzeaz batera, preso zenduaren «jokabide eskuzabala eta eredugarria» nabarmendu du erakundeak.
ETAren ustez, «euskal preso politikoek jasaten duten kartzela politika ankerra» da Del Hoyoren heriotzaren erantzule. «Hamarkadatan pairatutako gatazkaren ondorioek konpondu gabe segitzen dutela gogorarazi digu gordinki Keparen heriotzak, mendeku gose direnek dena trabaturik nahi dutelako», azaldu du ETAk.
Epez kanpo
ETAren agiriaren berri jakin bezain pronto, horren inguruko adierazpen instituzional bat egiteko eskaera egin dute UPN, PSN eta PP alderdiek, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak bilera zutela baliatuta, baina eskaera ez dute aintzat hartu epez kanpo aurkeztu dutelako.
Edozein modutan, bilera amaitutakoan agiriaren inguruko euren balorazioa egin dute aipatutako alderdiek. UPNko eledun Javier Esparzak esan du agiriak ez duela «berritasunik», eta erantsi du «desagertzea» dela ETArengandik espero duten adierazpen bakarra. Horretan bat etorri da PSNko Maria Txibite; gainera, gertaera historikoen kontakuzinean «biktimen mina» agertzea espero dutela esan du.
PPko eledun Ana Beltranek, berriz, gaia aste honetako bilkuran ez jorratzeko erabakiaren kontra egin du, batez ere. Geroa Baiko Koldo Martinezek eta EH Bilduko Adolfo Araizek gogorarazi diote gaia datorren astean aztertzeko aukera badagoela.