Euskal presoak. EPPKren eztabaidako txostenaren ondorena
Beste espetxe politika baterako tresnak
Legea aldatu gabe, gerturatzeak eta espetxeetako eskumenak erraztuko lituzkete EPPK-ko presoek egin nahi dituzten urratsak. Bi gai horiei buruz hizketan ari direla aitortu dute EAJk eta PPk
2017-07-18 / Jokin Sagarzazu
Azken hilabeteotan eginiko barne eztabaidaren ondoren, hiru ardatz zehaztu ditu EPPK-k: sakabanaketa amaitzea, deserriratzea bukatzea eta espetxeak hustea: «Batu, herriratu, kaleratu». Helburu horiek lortzeko, «malgutasunez» jokatzeko prest agertu da, baita presoek beraiek banaka hautatuko dituzten bideak babesteko ere. «Ontzat emango genuke batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro; batzea partziala izanda ere, hurbiltzea Euskal Herriratzea ez izanda ere, kaleratzea betiko ez izanda ere», dio kolektiboko kideen %73k onetsitako txostenak.
Eusko Jaurlaritzak ez du kaleratze hitza aipatzen bere egitasmoetan, gizarteratzea baizik. Jonan Fernandezen Bizikidetza Idazkaritzak legegintzaldi honetarako zehaztu dituen lan ildoetan dio helburu nagusia duela presoak gerturatzea eta espetxeetako eskumena lortzea, «gizarteratze politikak garatzeko».
EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu akordioan ere jasoak dituzte xede horiek. Bi alderdiek konpromisoa hartu dute horiek babesteko Gasteizen eta Madrilen. Eta gizarteratze politikak arautu eta sustatzeko dekretu bat lantzeko. Jaurlaritzaren asmoa litzateke, behin presoak gerturatuta, EAEko espetxeetan daudenei bide orri bat eskaintzea, gradu aldaketak, espetxe onurak eta erredentzioak jaso ahal izateko baldintzak betetzeko.
El Mundo egunkariak martxoaren 26an zabaldu zuen PP hasia dela sakabanaketaren bukaera prestatzen, eta Jaurlaritzaren proposamen bat duela mahaian. SER irrati katearen arabera, Gasteizko gobernuak Madrilgoari eskatu dio presoak hurbiltzeko Euskal Herritik gehienez 250 kilometrora dauden kartzeletara; denera hamarrera, EAEko lauak barne: Zaballa, Langraiz, Basauri eta Martutene. Hori «hainbat fasetan» egingo litzateke; lehenik larri gaixo daudenak. Eta aurreneko urratsak urtebete baino lehenago egingo lituzke Madrilek.
Preso denak Euskal Herriko espetxeetan ez izateak eta prozesua taldeka eta epeka egiteak sortzen du, baina, zalantzarik; besteak beste, presoak bi multzotan bana daitezkeelako. Izan ere, Jaurlaritzak garatu asmo duen gizarteratze programan, printzipioz, EAEko kartzeletan daudenek soilik parte hartu ahalko lukete. Besteek Barne Ministerioaren irizpideen arabera jarraituko lukete.
Hego Euskal Herriko espetxe politika ministerio horrek kudeatzen du, Espetxeetako Zuzendaritzen Idazkaritza Nagusiaren bidez, 1996. urtetik, Jose Maria Aznarren (PP) lehen agintalditik —Justiziaren esku zegoen lehen—. Hori itzuli beharko litzatekeela uste duenik ere badago: Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, esaterako, esana du egungo egoeran —ETAk bere jarduna amaituta— justiziaren irizpideak ezarri beharko liratekeela espetxe politikan, eta ez segurtasunarekin loturikoak. Espetxeetako eskumena beren esku daukaten erkidegoan —Katalunian—, hango Justizia Sailarena da Espetxeetako Zuzendaritza, eta berak ezartzen ditu irizpideak, betiere Espainiako legedia betez.
Gerturatzeaz, EPPK malgutasunez jokatzeko prest agertu da, baina zehaztu du zeintzuk dituen «erreferentziazko» kartzelatzat: Zaballakoa (Araba) eta Mont de Marsangoa (Okzitania), Baionatik ehun kilometro ingurura. EH Bilduk gogoratu duenez, Hego Euskal Herriko kartzeletan lekua izango lukete Espainiako Estatuak zigortutako preso denek. Jon Iñarritu senatariari erantzunez, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak martxoan jakinarazi zuen Hegoaldeko bost kartzeletan 2.739 presorentzako lekua dagoela, eta egun bost espetxeak %50ean daudela beteta.
Duela aste batzuk, EH Bilduren talde bat izan zen han; besteak beste, Kataluniako Espetxe Zuzendaritzako buruarekin eta Justizia kontseilariarekin. Koalizioak azpimarratu du Espainiako legedia bete behar badu ere, Kataluniari eskumen horrek «autonomia espazio garrantzitsuak» ematen dizkiola espetxe politikan «gauzak beste era batera egiteko».
Vocento taldeko egunkariek, Jaurlaritzako iturriak aipatuz, martxoan jakinarazi zuten EAJ eta PP ari direla hizketan eskumen horri buruz. Martxoan ere, Jose Antonio Nieto Segurtasun idazkariak Espainiako Kongresuan aitortu zuen Gasteiztik «inoiz baino gertuago» dagoela transferentzia. Hil honetan, Vocento taldeko beste elkarrizketa batean, Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du Madrilek emango ez duen eskumen bakarra izango dela gizarte segurantzarena —horri buruz ere ari omen dira hizketan—, eta espetxeena «osorik» eskualdatzea ez duela baztertzen.
Osorik jasotzeak ekarriko luke euskal presoentzako gizarteratze programak garatzeko aukera izateaz gain, preso arruntenak ere landu beharko lituzkeela Jaurlaritzak. Funtsean, espetxe eredu propio bat garatzeko aukera izango luke, Espainiko legedia betez. Era berean, bere baliabideekin finantzatu beharko lituzke Jaurlaritzak kartzeletako langile , zerbitzu eta instalazioekin loturiko gastuak, besteak beste. Egun, adibidez, kartzeletako segurtasuna transferituta dago.
Gradu aldaketetarako edota baldintzapekoak lortzekoak behar da espetxeko tratamendu batzordeak aldeko ebazpena egitea; gizarteratzeko aukerei buruz —aipatu baldintzak kontuan hartuta—, eta osasunari buruz, gaixo daudenen kasuan. Batzorde horiek Barne Ministerioaren irizpideak jarraitzen dituzte. Dena den, presoen eskaerei bide eman ala ez epaile batek erabakitzen du: Auzitegi Nazionaleko Zaintza Espaitegiko Jose Luis Castrok.
Epaileak, funtsean, ikusi behar du presoak etorkizunera begira bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromiso argia duela; berak interpretatu behar du hori hala dela. Legelari batzuen arabera, barkamenari dagokionez, ez da zertan hitz hori erabili; beste hitzen batekin egin daiteke. Kolaborazio gisa ere interpreta daiteke presoak adieraztea ados dagoela ETAren indarkeriaren bukaerarekin, eta babesten dituela armagabetze prozesua eta desegitea.
Hori aztertzeaz arduratzen den epaitegia 2003an zentralizatu zuten Auzitegi Nazionalean, euskal presoen kasurako. Ordura arte, Bizkaiko Zaintza Epaitegiak egiten zuen lan hori. Hori aldatu zen 2003an, ETAtik urrundutako zenbait presori hirugarren graduak emategatik Ruth Alonso epailearen aurkako kanpaina baten ondoren. Hainbat lege erreformatu zituzten horretarako. Epaitegi hori ere EAEra itzultzea eskatu dute hainbat eragilek
Eusko Jaurlaritzak ez du kaleratze hitza aipatzen bere egitasmoetan, gizarteratzea baizik. Jonan Fernandezen Bizikidetza Idazkaritzak legegintzaldi honetarako zehaztu dituen lan ildoetan dio helburu nagusia duela presoak gerturatzea eta espetxeetako eskumena lortzea, «gizarteratze politikak garatzeko».
EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu akordioan ere jasoak dituzte xede horiek. Bi alderdiek konpromisoa hartu dute horiek babesteko Gasteizen eta Madrilen. Eta gizarteratze politikak arautu eta sustatzeko dekretu bat lantzeko. Jaurlaritzaren asmoa litzateke, behin presoak gerturatuta, EAEko espetxeetan daudenei bide orri bat eskaintzea, gradu aldaketak, espetxe onurak eta erredentzioak jaso ahal izateko baldintzak betetzeko.
GERTURATZEA
Gerturatzea erabaki politikoa da, eta Espainiako Gobernuari dagokio. Lege oinarria izango luke ETAk bere jarduna amaituta euskal presoak gainontzeko presoak bezala euren etxeetatik hurbilen dauden kartzeletara ekartzeak, eta ez du zertan egon inolako baldintzarik presoentzat.El Mundo egunkariak martxoaren 26an zabaldu zuen PP hasia dela sakabanaketaren bukaera prestatzen, eta Jaurlaritzaren proposamen bat duela mahaian. SER irrati katearen arabera, Gasteizko gobernuak Madrilgoari eskatu dio presoak hurbiltzeko Euskal Herritik gehienez 250 kilometrora dauden kartzeletara; denera hamarrera, EAEko lauak barne: Zaballa, Langraiz, Basauri eta Martutene. Hori «hainbat fasetan» egingo litzateke; lehenik larri gaixo daudenak. Eta aurreneko urratsak urtebete baino lehenago egingo lituzke Madrilek.
Preso denak Euskal Herriko espetxeetan ez izateak eta prozesua taldeka eta epeka egiteak sortzen du, baina, zalantzarik; besteak beste, presoak bi multzotan bana daitezkeelako. Izan ere, Jaurlaritzak garatu asmo duen gizarteratze programan, printzipioz, EAEko kartzeletan daudenek soilik parte hartu ahalko lukete. Besteek Barne Ministerioaren irizpideen arabera jarraituko lukete.
Hego Euskal Herriko espetxe politika ministerio horrek kudeatzen du, Espetxeetako Zuzendaritzen Idazkaritza Nagusiaren bidez, 1996. urtetik, Jose Maria Aznarren (PP) lehen agintalditik —Justiziaren esku zegoen lehen—. Hori itzuli beharko litzatekeela uste duenik ere badago: Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, esaterako, esana du egungo egoeran —ETAk bere jarduna amaituta— justiziaren irizpideak ezarri beharko liratekeela espetxe politikan, eta ez segurtasunarekin loturikoak. Espetxeetako eskumena beren esku daukaten erkidegoan —Katalunian—, hango Justizia Sailarena da Espetxeetako Zuzendaritza, eta berak ezartzen ditu irizpideak, betiere Espainiako legedia betez.
Gerturatzeaz, EPPK malgutasunez jokatzeko prest agertu da, baina zehaztu du zeintzuk dituen «erreferentziazko» kartzelatzat: Zaballakoa (Araba) eta Mont de Marsangoa (Okzitania), Baionatik ehun kilometro ingurura. EH Bilduk gogoratu duenez, Hego Euskal Herriko kartzeletan lekua izango lukete Espainiako Estatuak zigortutako preso denek. Jon Iñarritu senatariari erantzunez, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak martxoan jakinarazi zuen Hegoaldeko bost kartzeletan 2.739 presorentzako lekua dagoela, eta egun bost espetxeak %50ean daudela beteta.
ESPETXEEN ESKUMENA
Gizarteratze politikak garatzeko nahiko luke eskumen hori Eusko Jaurlaritzak. Gernikako Estatutuan jasota dago, baita Nafarroako Foru Hobekuntzan ere. Kataluniak aspalditik du.Duela aste batzuk, EH Bilduren talde bat izan zen han; besteak beste, Kataluniako Espetxe Zuzendaritzako buruarekin eta Justizia kontseilariarekin. Koalizioak azpimarratu du Espainiako legedia bete behar badu ere, Kataluniari eskumen horrek «autonomia espazio garrantzitsuak» ematen dizkiola espetxe politikan «gauzak beste era batera egiteko».
Vocento taldeko egunkariek, Jaurlaritzako iturriak aipatuz, martxoan jakinarazi zuten EAJ eta PP ari direla hizketan eskumen horri buruz. Martxoan ere, Jose Antonio Nieto Segurtasun idazkariak Espainiako Kongresuan aitortu zuen Gasteiztik «inoiz baino gertuago» dagoela transferentzia. Hil honetan, Vocento taldeko beste elkarrizketa batean, Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du Madrilek emango ez duen eskumen bakarra izango dela gizarte segurantzarena —horri buruz ere ari omen dira hizketan—, eta espetxeena «osorik» eskualdatzea ez duela baztertzen.
Osorik jasotzeak ekarriko luke euskal presoentzako gizarteratze programak garatzeko aukera izateaz gain, preso arruntenak ere landu beharko lituzkeela Jaurlaritzak. Funtsean, espetxe eredu propio bat garatzeko aukera izango luke, Espainiko legedia betez. Era berean, bere baliabideekin finantzatu beharko lituzke Jaurlaritzak kartzeletako langile , zerbitzu eta instalazioekin loturiko gastuak, besteak beste. Egun, adibidez, kartzeletako segurtasuna transferituta dago.
ZAINTZA EPAITEGIA
Gizarteratze politikei buruz, euskal presoek gradu aldaketak eta espetxe onurak lortu ahal izateko bost baldintza bete behar dituzte: delituzko erakundearekiko harremanak etetea, indarkeria uztea edo horri uko egitea, erantzun zibila beren gain hartzea, barkamena eskatzea eginiko delituengatik eta autoritateekin kolaboratzea. Legedian ez daude damua eta salaketa, Barne Ministerioak hori eskatu arren. EPPK-ko kideek adierazi dute hori ez dutelako onartuko, eta Jaurlaritzak ere ez du beharrezkoa ikusten.Gradu aldaketetarako edota baldintzapekoak lortzekoak behar da espetxeko tratamendu batzordeak aldeko ebazpena egitea; gizarteratzeko aukerei buruz —aipatu baldintzak kontuan hartuta—, eta osasunari buruz, gaixo daudenen kasuan. Batzorde horiek Barne Ministerioaren irizpideak jarraitzen dituzte. Dena den, presoen eskaerei bide eman ala ez epaile batek erabakitzen du: Auzitegi Nazionaleko Zaintza Espaitegiko Jose Luis Castrok.