Foro Sozialak amaitutzat eman du ETAren armagabetzea
Instituzioen, NEBen eta gizarte zibilaren lana goraipatu du Hernanek. Irailean, dokumentu baloratibo bat kaleratuko du, Aieteko jauregian
2017-07-08 / Iosu Alberdi
ETAren armagabetze prozesua amaitutzat jo du Foro Sozial Iraunkorrak. Atzo, Aieteko jauregian (Donostia) eginiko agerraldian, armagabetzea nazioarteko estandarren barruan egin dela nabarmendu zuen Foro Sozialeko bozeramaile Agus Hernanek: «Erabatekoa izan da, nazioarteko egiaztapena izan du, Frantziako Gobernuaren parte hartzea izan du, eta segurtasuna eman dio gizarte zibilari». Prozesuan 3,5 tona arma eta lehergai indargabetu direla gogoratu zuen.
NEB Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak ostegunean bere ibilbidea amaitutzat eman ostean, Hernanek eskerrak eman zizkion, 2011tik eginiko lanagatik. Batzordearen pertseberantzia azpimarratu zuen, «askotan oztopoz beteta» egon den sei urteko lanean. Adierazi zuen akordioak lortzeko gaitasunaren ondorio izan dela prozesua amaitu izana. Azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Iparraldeko hautetsien eta instituzioen, Confebasken, euskal elizaren, alderdi politikoen eta sindikatuen babespean egin dela bide hori, gizarte zibilarekin batera.
Triangulazioan oinarritutako metodoaren erabilera «arrakastatsua» azpimarratu zuen Hernanek, «aipatutako nazioarteko estandarren barruan prozesua aurrera eramateko». Erpin banatan euskal instituzioak, NEB eta gizarte zibila kokatuta, horien arteko akordioak sustatzea gakoa izan da bozeramailearen esanetan. Metodo horri jarraituz, geratzen diren «korapiloak» askatu behar direla azaldu zuen: euskal preso eta iheslarien etxeratzea, biktima guztien aitortza eta memoria, besteak beste.
Foro Soziala balorazio dokumentu bat prestatzen hasi da orain. Dokumentu hori Aieteko jauregian bertan aurkeztuko dute, irailean egingo duten jardunaldi batean. Aurkezpenarekin batera, Foro Sozialak amaiera emango dio prozesu honi.