Euskal presoak
EPPK-ko kideen %73k onetsi dute ildo berria, eta %87koa izan da parte hartzea
Presoek legedia modu zabal batean jorratuko dute, "herriari atxikita". Kolektiboak udan emango du bide orriaren berri. Aurka azaldu dira %14. Orain arteko "eztabaida aberatsenetakoa" izan da.
2017-07-01 / Enekoitz Esnaola
EPPK-k, BERRIAra helarazitako agiriaren bidez, kolektiboaren barne eztabaidaren «emaitza orokorraren berri baino ez» du eman, baina emaitza horiek garrantzi politikoa daukate, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak «ildo berri» bati ekitea erabaki duelako, 2013ko adierazpena oinarri hartu, eta hura «eraginkorrago» bihurtzeko. Hots, euskal gizartearen babesarekin batera egin nahi du legediaren bidea, urrats berritzaileekin. EPPKren datuen arabera, %87,2ko parte hartzea izan da zuzendaritzaren oinarrizko txostenari buruzko eztabaidan, eta %73,4 azaldu dira alde, 221 lagun.
Hala erabakitzen duten presoek espetxe bakoitzean eskaerak egingo dituzte, baina EPPK-k jakinarazi du udan iragarriko duela zein modutan zehaztu duten «ildo berria eta zer bide orriri atxikita egingo duen bakoitzak aurrera». Espainiako eta Frantziako estatuetako legedia modu zabal batean jorratuko dute —gradu aldaketak, baimenak...—, betiere «muga» modura «damutzea eta salatzea» jarrita, eta kolektiboak preso oro babestuz. Euskal gizartearekin elkarlana nahi dute. «Hemen barruan etengabe ari gara geure buruari galdetuz zer eta nola egin. Gauza bat dugu argi: egin beharrekoa herriari atxikita egin nahi dugu», dio agiriak —ekainean datatuta dago—.
EPPK-ko zuzendaritzak joan den abenduaren amaieran zabaldu zuen jendaurrean oinarrizko txostena, eta orduan ekin zieten kolektiboko presoek ekarpenak egiteari eta botoa emateari. Zuzendaritzari ekarpenak helarazteko epea maiatzaren 20an bukatu zen, baina botoak ekainean ere jaso dituzte. EPPK-k agirian esan duenez, 345 laguneko errolda zuten, eta, horietatik prozesuan, ekarpenekin eta botoekin, 301ek hartu dute parte.
Txostenaren kontrako botoa taldeko 42 presok eman dute, parte hartzaileen %14k. Boto zuriak %5,9 izan dira —18 lagunenak— eta prozesuko kideen artetik %6,6k ez dute eman botorik —20 kidek—. EPPK-k dio beste 40 kideren botoak jasotzen saiatu dela, baina ezin izan duela «arrazoi eta arazo desberdinengatik».
Ondorio positiboak
Gustura amaitu du kolektiboak eztabaida prozesua, agirian aitortu duenez. «Hausnarketarako txostenak onespen zabala jaso du, hainbat iruzkinekin batera», esan du ondorioetako aurreneko puntuan. Eztabaidaren maila ere goretsi du, «kolektiboak inoiz egin duen eztabaida aberatsenetarikoa» izan baita. Idatzizko 91 ekarpen egin dituzte presoek; banakakoak batzuk eta taldekakoak beste batzuk.
Txostenaren alde agertu direnen artean bi iritzi nagusitu dira, EPPKren esanetan: batetik, idatzian planteatzen den ildoarekin erabateko adostasuna dago; bestetik, «aurrera egiteko ildo aproposa dela irizten diote, baina zailtasunak ahaztu gabe». Desados agertutakoen artean arrazoi ezberdinak azaldu direla dio, eta hiru direla nagusiak: «Txosteneko ildoa okerrekotzat jotzen dute; ildoa garatzeko ezintasuna ikusten dute; eta kolektiboaren batasuna mantentzea zaildu edo ezinezko egingo luke».
Zuzendaritzak aurkezturiko dokumentuak gehiengo osoa lortu duenez, EPPK-ko kideek ildo berriari helduko diote. Egoera mota asko dago presoen artean, eta kolektiboak aurreratu du «korapilatsuegia» litzatekeela Espainia eta Frantziako estatuek «bizkarreratu» dizkieten «zigor ugarien eta desberdinen arabera bakoitzak askatasuna noiz lortuko duen azaltzea» orain.
Badira legedia ezarriz gero askatasuna edo baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera luketenak, ezker abertzaleko iturriek uste dutenez. Kasurako, gaixotasun larriak dituzten presoak —EPPK-k dio 21 direla, eta horietatik hamabi direla ezagunak; Juan Mari Maiezkurrena asteon geratu da libre, eta, beraz, gaixorik larri daudenak 20 dira orain—. 70 urtetik gorako presoak ere baleudeke multzo horretan —hiru dira—.
Asmoak partekatu
EPPK-ko bi kide baino ez daude euskal kartzeletan, eta hiru, etxean; beste guztien %99 Espainiako eta Frantziako espetxeetan dituzte. Hamalau lagunek 25 urtetik gora daramatzate preso, 24k 20 urtetik gora, 104k 15 urte baino gehiago, 82k 10 urtetik gora, 81ek 5 urtetik gora eta besteek hortik behera. Beraz, askotariko kasuak daude, baina bakoitza ezagutarazteko saioa egingo du EPPK-k: «Herritarrekin konpartitu asmo dugu bakoitzaren txosten juridikoa eta penala, guztiok jakinaren gainean egon gaitezen zeri egin behar diogun aurre eta urratsak herriaren babesarekin egiteko».
Euskal Herrian presoen eskubideen alde «indar politikoak eta sozialak gero eta gogotsuago» ari direla uste du, eta eskerrak eman dizkie. Aldi berean, Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera txarretsi du. Ankertzat jo du Madrilen jokabidea. Parisek aurten Oier Gomez preso gaixoa aske utzi izana «jarrera aldaketa baten lehen urratsa» izatea nahiko lukeela adierazi du EPPK-k.