Foro Sozialak uste du badaudela «adostasunerako baldintzak»
Eragileekin izandako harremanetatik ondorioztatu dute presoen auzian «elkarrizketa bateratzaileari» ekiteko moduan daudela. «Hitza desarmatzeko» deia egin diete alderdiei
2017-06-23 / Gotzon Hermosilla
Ireki dinamikak euskal preso eta iheslariak etxeratzearen alde bildutako sinadurak Foro Sozialaren esku utzi ditu, eta sinadurak emateko ekitaldia baliatu du Foro Sozialak eragile politiko eta sindikalekin izandako harremanen berri emateko. Foro Sozialeko Aizpea Leizaolak eta Agus Hernanek esan dutenez, «adostasuna» aurkitu dute eragile gehienen jarreretan, eta, hortaz, uste dute badaudela «alderdi politiko gehienen eta sindikatuen arteko elkarrizketa bateratzaile eta zeharkakoa hasteko baldintzak».
Foro Sozialeko kideek zehaztu dute bilerak egin dituztela Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin, eta PP ez beste guztiak —Eusko Legebiltzarraren %88— bat etorri direla zenbait puntutan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sindikatuekin ere batzartu dira, eta denak azaldu dira ados puntu horien inguruan. Nafarroari dagokionez, herrialde horretako eragileekin egin beharreko kontaktuak ez dira oraindik amaitu, baina Foro Sozialak iragarri du laster emango duela elkarrizketa horien emaitzaren berri.
Adostasunaren oinarriak
Foro Sozialeko kideek zerrendatu dituzte alderdi politiko eta sindikatuen jarreretan topatu dituzten adostasunerako oinarriak: eragileek uste dute gatazkaren konponbidean sakondu beharra dagoela, armagabetzeak sortutako egoera berria abagune egokia dela horretarako, espetxe politika egokitu egin behar dela, gaixo handi diren presoen egoerari «ikuspegi humanitario hutsetatik» irtenbidea eman behar zaiola, urruntzea bukatu behar dela, eta «zio politikoengatik preso dauden pertsonen inplikazioa» garrantzitsua dela «normalizazio eta adiskidetze prozesuan».
Puntu horietan oin hartuta, eragileek «ibilbide orria» osa dezakete «zentzuzko konponbide bat» bilatze aldera. Eztabaida hori zein epetan eta zein esparrutan egin beharko litzatekeen erabakitzea eragileei dagokiela uste dute Foro Sozialekoek, eta, hortaz, nahiago izan dute horren inguruan iritzirik ez eman.
Alderdi eta sindikatuen arteko adostasun hori beste fase batean «akordio zabalago bat» lortzeko oinarri izan daitekeela uste dute Foro Sozialekoek. Bigarren akordio horretarako «triangeluaren eredua» proposatu dute Foro Sozialekoek, armagabetzearen auzian arrakasta ekarri duen eskema berretsiz. Hiru lirateke triangelu horren erpinak: batetik, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal Elkargoa; bestetikdauden pertsonak; eta, hirugarrenik, gizarte zibila.
Foro Sozialean jakitun daude preso eta iheslarien aferak armagabetzearenak baino zailtasun gehiago izan dezakeela, «espetxeen giltza» ez baitago «triangelua» osatzen duten hiru aldeen eskuetan, baina uste dute eragileen adostasunak bidea erraztu dezakeela.
Aramagabetzearen adibidea jarri du Hernanek, horren argigarri: esan duenez, Espainiak eta Frantziak jarrera bat izan zuten abenduaren 16an, Luhusoko polizia operazioa gertatu zenean, eta baste bat, arras desberdina, apirilaren 8an, armagabetze ekitaldia izan zenean. «Horrek erakusten du eragileen arteko adostasunak zenbait oztopo gaindi ditzakeela», esan du.
Foro Sozialak dei egin die eragileei «hitza desarmatzeko», eta prozesu horretan lagungarri suertatzen ez diren ika-mika eta polemikak saihesteko. Horretaz galdetuta, Hernanek zehaztu du duela bi aste EAJ eta Sorturen artean izandako ika-mikaz ari zirela. «Horrelakoek ez dute laguntzen egoera berriak eskatzen duen adostasun zeharkako eta inklusiboa eraikitzeko prozesuan», erantsi dute.