Lehendakariak ere urruntze neurrien aurka
Urkullu eta Barkos euskal presoen eskutitzak jasotzen ari dira. Jaurlaritzako buruak erantzun egingo die; Nafarroakoa aztertzen ari da
2017-06-14 / Enekoitz Esnaola
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak bezala, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernukoak baieztatu dute eurak ere ari direla jasotzen euskal presoen gutunak. Urkulluk erantzun egingo die; Barkosek esan du oraindik ez duela erabaki ihardetsi ala ez. Hego Euskal Herriko bi gobernuek diote urruntze politikaren aurka daudela.
Urkullu aste honetan hasiko da gutunak erantzuten, haren izenean Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu kontseiluaren bileraren ostean iragarri duenez. Ez du zehaztu zenbat gutun jaso dituzten orain arte, eta jaso bezala erantzungo die Urkulluk: banan-banan. Erkorekak esan du presoen «urruntzearen» aurka dagoela EAEko gobernua, eta, hori amaitzeko, Espainiako Gobernuarekin «modu eraginkor batean» lanean ari direla.
Barkosek jakinarazi du oraingoz 84 presoren eskutitzak jaso dituela berak. Oraindik ez du batere erantzun. Izan ere, «beste edozein kasutan bezala», erabaki bat hartu aurretik lehenago egoera «aztertu» nahi dutela esan du. Gogoratu du bere gobernua ez dela sekula egon «espetxe arloko salbuespen neurrien» alde; «are gutxiago sakabanaketaren alde».
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak Barkosi, Urkulluri eta EBBri ari dira eskutitzak bidaltzen, pertsonalki, sakabanaketa eta urruntze politika «hiltzailea» amaitzeko «egin beharrekoa» egiteko eskatzeko.
EH Bilduren biraren amaiera
Jone Goirizelaia, Larraitz Ugarte eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Rafael Ribo Kataluniako herri defendatzailearekin batzartu dira, Bartzelonan, hango espetxe sisteman giza eskubideak bermatzeko egiten ari diren lana ezagutzeko. Azken bi egunetan Katalunian izan dira, Generalitateak duen espetxe eskumenaz informazioa biltzeko. EH Bilduk ere eskatua du eskumen hori Hego Euskal Herrirako, eta bihar Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du gai horren inguruko eztabaida.
Ugartek kartzela sistemaren kontrolaren garrantzia nabarmendu du. «Oso garrantzitsua da sistema gardena eta irekia izatea, gizarteak zaindu eta ikuskatu behar baitu espetxeetan askotan gertatzen diren torturak eta tratu txarrak gertatu ez daitezen». Espainiako sistema salatu du.