Urkulluri, Barkosi eta EBBri gutunak bidaltzen ari zaizkie euskal presoak
Sakabanaketa eta urruntze politika «hiltzailea» amaitzeko «egin beharrekoa» egiteko eskatu diete. Hiru eskutitz mota dira, eduki berarekin
2017-05-23 / Enekoitz Esnaola
�Deserriratze eta sakabanaketa politikak» eragiten duen «sufrimendua» amaitzeko «egin beharrekoa» egiteko eskatzen ari zaizkie, gutun bidez, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariari eta EAJren EBBri, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Hiru eskutitz mota dira, eduki berarekin: gutun bat Iñigo Urkullurentzat da, beste bat Uxue Barkosentzat eta beste bat EAJren zuzendaritza nagusiarentzat.
Presoek oroitarazi diete Espainiako Gobernuaren sakabanaketa eta urruntze politikak ia hiru hamarkada daramatzala —1987. urtean egin zituzten lehen pausoak, eta 1989. urtean hasi ziren modu orokorrean ezartzen—. «PSOEren orduko gobernuak abiarazi zuen, EAJ alderdiaren erabateko babes eta aholkularitza zehatzarekin». Gaur egun PPren gobernuak ere presoak Euskal Herriratzeari uko egiten diola adierazi dute.
Hausnarketa prozesua
Kolektiboko presoek joan den urte bukaeran hausnarketa prozesu bati ekin zioten, besteak beste, 2013ko abenduko adierazpeneko ildoa «berritzeko» eta «eraginkor» bihurtzeko, eta lehengo larunbatean bukatu zitzaien ekarpenak egiteko epea —ohar baten bidez berretsi zuten epearen amaiera, eta esan emaitzen berri «uda partean» emango dutela; larunbatean espetxeetara egindako martxetan parte hartu zutenei eskerrak ere eman zizkieten—.
EPPK-ko zuzendaritzaren txosten bat jaso zuten eztabaidarako, eta kartzela bakoitzean bozketak ere egin dituzte hilabeteotan. Zuzendaritzak idatzian zioen bidea euskal gizartearekin batera urratu nahi dutela, eta euren erabakiekin prozesu independentista elikatu nahi dutela. Urruntzea eta sakabanaketa bukatzeko «erreferentzia gisa» Zaballako (Araba) eta Mont-de-Marsango (Okzitania) espetxeak aldarrikatu zituen. Ildo berrituan, kartzelak «husteko» bidean «ontzat» emango lituzkete «batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro; batzea partziala izanda ere, hurbiltzea Euskal Herriratzea ez izanda ere, kaleratzea betiko ez izanda ere». Hala diote eztabaidarako txostenean.
Hango kideek Barkosi, Urkulluri eta EAJren EBBri bidalitako eskutitzetan, bisitetarako orduetako bidaiak egin behar direla eta horietako gastu ekonomikoa aipatzeaz gain, presoen senideak eta lagunak «zigortzen» dituen politika «hiltzailetzat» jo dute, errepidean hamasei lagun hil edota kartzelan hogei preso zendu direla gogoratuta. «Zure arduraren neurrian, sufrimendu egoera honek amaiera izan dezan egin beharrekoa egin dezazun eskatzen dizut», idatzi diete.