Konponbideari begira. Bakegileak
Mobilizazio «handi» bat antolatuko dute Bakegileek abendurako, Parisen
Frantziako Gobernuari eskatuko diote urrats nabarmenak egin ditzala «presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriak bertan behera uzteko». Biktimen inguruko gogoeta lan bat abiatuko dute
2017-05-17 / Ekhi Erremundegi Beloki
Euskal Herriari loturiko dosier batean, Frantzia mailan «nehoiz egin den» mobilizaziorik «handiena»antolatzea. Hori da Bakegileen anbizioa. Heldu den abenduaren 16an eginen dute, Parisen, Frantziako Gobernuari eskatzeko urrats nabarmenak egin ditzala «presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriak bertan behera uzteko». Apirilaren 8ko egunaren bilan baikorra eginik, eragileekin harremanetan jarraitzen dutela jakinarazi dute, eta hemendik aitzinako erronkak ere finkatu dituzte.
Luhuson (Lapurdi) egin dute agerraldia Bakegileek abenduko mobilizazioa iragartzeko. Han izan dira, besteak beste, Battitt Sallaberri eta Christine Bessonart Hendaia eta Senpereko (Lapurdi) auzapez ohiak, Sylviane Alaux PSko diputatua, Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea, Anne-Marie Bordes kazetaria eta Jeanot Lastiri CGTko kidea. Mixel Berhokoirigoinek eta Anne-Marie Michaud CDDHPB giza eskubideen defentsarako Ipar Euskal Herriko batzordeko buruak hartu dute hitza.
ETAren armagabetze zibilaren kontrako Frantziako Poliziak Luhuson egin zuen operaziotik urtebetera, Frantziako Gobernuari, «bereziki presoen gaian», urrats nabarmenak eskatzea da helburua: presoen sakabanaketa bukatzea, hurbiltzea, larriki eri direnen askatzea, eta baldintzapean aske uzteko eskaerak onartzea aldarrikatuko dute. «Ez dugu baztertzen urratsak eginak izan daitezen abenduaren 16a aitzin eta urrats horiek konponbide orokorrera iristeko bide izatea. Hori da ere helburua, zazpi hilabete lehenago iparrorratz hori jartzean gure aitzinean», azaldu du Michaudek.
«Ez da manifestazio bat gehiago», argitu du Berhokoirigoinek. Oraindik ez dute zehaztu zer forma hartuko duen mobilizazioak, baina «handia» izanen dela iragarri du. Horretarako, Luhusoko atxiloketen ondotik lortutako babesa baliatu nahiko lukete; Frantziako eragile politiko, sozial eta sindikal andanaren parte hartzea bilatuko dute. «Milaka eta milaka jende bilduko gara Parisen. Frantziako gobernu berriari bake prozesuan engaiatzeko premia mahai gainean jarri behar zaio». Abenduko mobilizazioa aitzin, ekinbide gehiago ere izanen dela iragarri du.
Gogoeta talde bat
Apirilaren 8ko ETAren armagabetze egunaren bilan baikorra egin dutela azaldu du Berhokoirigoinek, arlo guzietan «arrakasta» bat izan zela adierazita. «Teknikoki eta materialki ongi kudeatua izan da, eta agertoki gainetik zabaldutako mezuak eta erabili hitzak Euskal Herri osora eta urrunago ere hedatu dira». Euskal Herriko eragile politiko eta sozial ia guziekin mintzatu dira ?PPrekin ez dira elkartu, baina bai PSErekin?, eta, Berhokoirigoinen hitzetan, guziak ados dira egun «historikoa» izan zela errateko. Hala, hemendik aitzina ere Bakegileek lanean jarraituko dutela adierazi du, baina argitu du ez dutela mugimendu egituratu bat sortuko; dinamika «informal» bat osatuko dute, gainerako eragileekin batera. «Luhusotik, Bakegileek badute kapital bat, eta kapital hori jarri nahi dugu bake bidean eginen diren urratsen zerbitzuko». Hiru lan ardatz identifikatu ditu: presoak eta iheslariak, biktimak eta elkarbizitza. Hemendik aitzina ere, gizarte zibila erdigunean jarriko dutela adierazi du.
Euskal presoen eskubideen alde Parisen antolatuko duten mobilizazioaz gain, biktimen arloan gogoeta talde bat eratuko dute, errealitate eta esperientzia guziak bildu eta lantzeko. «Gaia ez dugu aski menperatzen», aitortu du Berhokoirigoinek. Ez du argitu nork osatuko duen gogoeta taldea eta nola jardungo duen. «Eragile guziekin elkartu gara, bereziki Hego Euskal Herrikoekin. Erran diegu gai horri heldu nahi geniola, landu nahi genuela, baina ez dugula ezagutzen, edo behintzat ez aski, ekinbide eta proposamen batzuekin iritsi ahal izateko. Eragile guziek baieztatu digute biktimen gaiari heltzea garrantzitsua zela, eta Bakegileek badugula horren inguruan eragiteko eta entzunak izateko gaitasuna». Haren hitzetan, badira esperientzia interesgarriak, baina Ipar Euskal Herrian «arrotz» gelditzen dira, besteak beste, historia ezberdina izan delako. «Guk ere aktore izan nahi dugu, ekarpenak egin, bereziki Ipar Euskal Herriko herritarrei begira». Izan herri mailan, Jaurlaritzan edo maila indibidualean, abiatuak diren iniziatiba guziak «ezagutu» eta «barneratu» nahi dituzte; «ez dugu besteren lekua hartuko».
Gobernu berria
Apirilaren 8tik Frantziarekin zituzten komunikazio kanalak atxiki dituztela baieztatu du Berhokoirigoinek. Botere politikoarekin eta administratiboarekin izan dituzte harreman horiek. «Botere aldaketa bat gertatzen denean, bada joaten dena eta bada gelditzen dena, boterea maila ezberdinetakoa delako». Halaber, apirilaren 8ari begira Parisek Madrilekiko «autonomia» hartu duela adierazi du Berhokoirigoinek, eta hori seinale ona dela. Haren arabera, «nehork» ez dio leporatu Frantziako Gobernuari apirilaren 8ari begira hartu zuen jarrera: «Ez da ez eragile bat, ez alderdi politiko bat, ezta arduradun bat ere horren kontra joan». Gobernuak ere bere bilanean hori atera duela dio. «Musikaren doinua Parisek markatu du, eta Espainian onartu dute». Hemendik aitzina ildo beretik segitzea nahiko lukete. «Uste dugu gauzak alda daitezkeela eta, Paris mugituta, Madril ere mugi daitekeela».
Horregatik, Frantzian osatzekoa duten gobernu berriaren beha dira. Atzo iragartzekoa zuten, baina egun batez gibelatu, eta gaur emanen dituzte ministro berrien izenak. «Nahitara egin dugu agerraldia egun honetan, gobernu berria eta Euskal Herritik egiten zaion eskaera, biak parez pare ager zitezen». Hauteskunde kanpaina denboran, Fronte Nazionalarekin izan ezik, gainerako indar guziekin hitz egin dute, eta, beraz, Macronen lantaldearekin ere zuzeneko harremana izan dute ?Jean Pierre Mignard, Macronen gertukoa, agertoki gainera igo zen apirilaren 8ko ekitaldian?. Gaur izendatuko dute gobernu berria, eta, Justizia ministro berriaren izena jakin bezain laster, harekin harremanetan jartzeko asmoa erakutsi dute.
Anartean, Bakegileen kasuak justiziaren esku segitzen du. Covite biktimen elkarteak Auzitegi Nazionalari eskaera egin zion, deklaratzera deitu zitzala, baina momentuko ez dute berririk jaso. Luhusoko operazioaren harira abiatutako prozedurak ere aitzina segitzen du, eta ez dakite noraino irits daitekeen. «Kondenatzen bagaituzte, armagabetzea kondenatzea litzateke».
[Youtube]https://youtu.be/cEWXwcK0-vA[/Youtube]