LAUHAZKA
Bihar hasten da berriz
2017-04-23 / Itxaro Borda
Beti galdatzen diogu gure buruari, hain saindutua dugun literaturaren alorra, egunerokoan pasatzen diren gertakariekin uztartzen ahal dugunez. Egia erran, saindutzearen erruz letren gure mundutxoa Etxahun Barkoxeren Kastero ospetsua bezain saindu bihurtu dugula uste dut... Gaira itzuliz, eder zait literaturak sartu behar ez lukeen zoko moko guztietan nagi, trakets, ez-jakin, alfer, zalantzakor, ulertezin, behaztopatu eta perpausaren oreka bilatzen ikustea, oraindik ere. Ildo horretatik, erakunde terroristaren armagabetzea, nik apirilaren lehenean iragarriko nuen, apirilaren zortzian baino. Baina ez dute euskal idazleek ETAren agenda sekula kudeatzea lortu.
Euskaldungoak ez zuen inoiz, larunbat bezainbat, bake hitza ezpainetan erabili, eta aldion ez zen soilik Baque kafea eskatzeko Baiona Txikiko tabernetako eguteretan. Goizeko ordu uherretatik arratsaldeko tenore urdineraino entzun genituen, taula gainetan eta mikro sotilen aitzinean, prediku handiosak egiten: azken orduko bakegileak zirela nioen ondoan neukan itzalari, gehienek hondar lau hamarkadak gerra sustatzen iragan zituztelako edo gerraren garapen haluzinatua ez salatzen bederen. Arma horiek, dena dela, hobe dira frantses (estatuko) botere judizialen eskuetan, eta ez ideologo fanatizatuen ahurretan. Xinaurri batek xuxurlaturik daukat: aurten, Suediatik banatzen den Bake Nobel Saria Euskal Herrira etorriko da eta Txetxek JR Etxegarai Baionako auzapezarekin partekatu beharko du. Sari emailea jadanik aukeratua dute: Lisbeth Salander kuttuna.
Zutabegile zenbaitek top abiatzea eman digute. Orain txisteak eta txantxak egiten ahal ditugu erakunde (des)armartuaren bizkar. Baina ziur nago, karia honetara, irri gutizia gutxi duen jende parrasta badela bazterretan, erailak izan diren 829 jatorri ezberdinetako herritarrak eta, agian, euskaldun hiritarrak beraiek, intelektualki kaltetuak izan bide zirelako mende erdi luzean zehar. Ez dezagula umorea galdu: apirilaren 8an, Baionan, ETAren ekinaren benetako derrota —zergatik izutzen gaituzte hitzek?— garaipen ikur distiratsuz apaindu zen eta diskurtsoak, literatura aldetik, egoera uherraren lekuko plazaratu ziren. Haietako bi geratuko dira memorietan: arratsalde eguzkitsu hartan Bakegileek lau hizkuntzetan irakurri zuten agiria bata, eta bestea Urkullu lehendakariak Donostian eman zuena, aditz trinkoak erabiliz, epika eta etika eleekin hitz joko oroigarriari bidea eginez gainera.
Zutabe hau izkiriatzen dudan bitartean Espainiar (estatuko) telebistan Amaral abeslaria ikusten dut pantailan Picassoren Guernica margoaren maldan kantatzen, Reina Sofia erakustokian. Gogoan dut nola, apirilaren 6an, Beñat Axiari eta biok, Omar Souleimane eta Khouloud al Zghayare poeta siriarren olerkiak irakurri genituen, bi hizkuntzetan, Boujlalen oud musikaz eta Hannahren ahots sakonaz lagundurik, Zumetaren Gernika koloretsuaren itzalean, Baionan. Guernicatik Gernikara luzatzen da bakearen xendra. Musikari, basa-ahaide hegalda arazle, hizkuntzen altzoan kulunkaz dabiltzan eta Fargo-ren antzeko telesailek haziriko idazleen edo dantzari sinets ezinengatik baizik ez balitz, ez liteke nehoiz gerrarik piztuko, nehoiz. Zelan ez digute politikariek konfiantzarik egiten?
Euskal gizarteak oraindik ere armak amets dituela ohartzea harrigarria zait. Artikulu pare batean kausitu dut armen metafora irudimenari aplikatua, gardentasunari. Ez dira debaldetan higatu hamarkadak, adrenalina isuri zaigu zainetan, uste izan dugu borroka testosteronatsu maskulinista hori gure izenean eraman zela, gorrotoak egin gaitu eta herioak urratsak markatu dizkigu apirilaren 8ko ordutegi xehe ekumenikoraino. Agian arma elea ezabatu beharko genuke euskal zereginez mintzatzeko orduan. Halaber borroka. Hauen ordez urrikia, barkamena, damua eta maitasuna jartzeko.
Eta berri erraldoia daukat irakurleontzat: bihar hasten da Nit I Dia telesaila Kataluniako telebistan, bigarren sasoia, lehena bezain zirraragarria. Eta diot: hemendik aitzina dastatuko dugun biolentzia bakarra fikziozkoa izan dadila.