Konponbideari begira

Berriak

ETA-ren armagabetzea

Bake iraunkorrerako aukera

The New York Times AEBetako egunkariak ETAren armagabetzeari buruzko editoriala argitaratu zuen atzo. Euskal Herrian "bake iraunkorrerako aukera" dagoela azpimarratu du, eta Espainiako Gobernuari jarrera aldatzea komeni zaiola ohartarazi dio.

Baiona, joan den larunbatean. / ©Gorka Rubio, Argazki Press
Baiona, joan den larunbatean. / ©Gorka Rubio, Argazki Press

2017-04-15 /

<em>Euskal terrorearen amaiera lasaia titulua jarri dio The New York Times egunkariak atzo kaleratutako editorialean. ETAren historiari errepasoa ematen dio, eta gaur egungo egoeran Espainiako eta Frantziako gobernuek jarrera desberdina dutela nabarmendu du.



Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak apirilaren 8an gertatutako armagabetzea "urrats garrantzitsutzat" jo zuela baina Espainiakoak esana duela ez duela jarrerarik aldatuko, hala nabarmendu du egunkariak. ETArekin gogorra izatea "zilegi" dela dio, baina Espainiaren jarrerak "beldur bat" ere erakusten du haren arabera: Euskal Herriak Kataluniaren bidea hartzeko beldurra.



Eta, hori guztia kontuan hartuta, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari ohartarazi dio bakearen alde lanean ari direnei bidea itotzeak "bake iraunkorrerako aukera" zapuztea ekar dezakeela. Hori argudiatzeko, Arnaldo Otegi Bateragune auzian espetxeratzeari egiten dio erreferentzia, gainera, egunkariak.

Publizitatea