«Nobela» kontuak orain
Ortuzarrek uste du Espagnacek jakinarazitakoa baino «konplexuagoa» izan dela armagabetze prozesua. «Lasai» agertu da EAJk eta Jaurlaritzak egindakoarekin
2017-04-12 / Enekoitz Esnaola
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen ustez, «nobela itxura» du Frantziako Gobernuak Espainiakoari ETAren armagabetzeaz otsailean egin zion oharrarazpenaren kontakizunak. Frederique Espagnac PSko euskal senatari eta François Hollande Frantziako gobernuburuaren kolaboratzaile estuak herenegun Radio Euskadiko elkarrizketa batean esan zuen Frantziak orduan jakinarazi ziola Espainiari «[armagabetze] prozesuan parte hartzeko borondatea» zeukala. Geroztik, Luhusokoen eta Parisen artean komunikazio bideak sendotu egin ziren, eta desarmatzeko kontu teknikoez gero eta zehatzago hitz egin zuten, prozesua adosteraino. «Gauza gehiago gertatu dira», adierazi zuen atzo Ortuzarrek, Radio Euskadin.
Onartu du Frantzia inplikatu ezean armagabetzea ez zela gertatuko, baina «ezta Espainiak Frantziari ezetza eman izan balio ere». Espagnacek aipatutakoa Malagan (Espainia) gertatu zen, otsailaren 20an, bi gobernuen arteko bilkuran. Elkar ikusi zuten Hollandek eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. EBBko buruak dio «talde lana» izan dela armagabatzea gauzatzea, jende «askok» parte hartu baitu, eta, beraz, uste du PSko senatariak kontatutakoa baino «askoz konplexuagoa» izan dela. «Orain ezin da Alizia gauza miragarrien munduan ipuina kontatu, gauzak ez direlako horrela gertatu».
Ortuzarrek aitortu du «gauzak ondo irten» zirela larunbatean. Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak orduan esan zuen bere gobernua pozik zela, dena «justiziaren autoritate pean» eta «baretasunean eta bortizkeriarik gabe» jazo zelako. Armategietan egiaztatze eta zaintza lanetan egondako herritarrek ere aipatu zuten guztia normaltasunez igaro zela. EAJko presidenteak dio «litekeena» dela «dominak jasotzeko lasterketa bat» hastea, «orain denek nahi dutelako beren meritua aitortua izatea». Frantziako presidentetza hauteskundeetako interesekin lotu du PSkoak emandako berria. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria ez zen izan Baionako agerraldi instituzionalean. Lau bat ordura prentsa agerraldi bat egin zuen Ram Manikkalingam egiaztatzailearekin batera, Donostian.
Armagabetzea burutu eta hiru egunera, Ortuzarrek azaldu du «nahiko» zukeela «orain hitz egin duten guztiek duela hamabost egun halako irmotasun berberarekin hitz egin izan balute, larunbat goizean gertatu zena ulertzeko errazago gertatzeko denentzat». Dena dela, Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak El Diario Vasco-ko elkarrizketa batean esandakoek erakusten dute EAEko gobernuak ere hartu zuela parte armagabetzeari buruzko elkarrizketa batzuetan. Izan ere, adierazi du desarmatzea «legezkoa, behin betikoa, ordainik gabea eta osoa» izan zedin «atal batzuetan eragina» izan zutela, «baina beste batzuetan ez». Kasurako, aipatu du Jaurlaritza ez zela «zuloetan boluntario sozialak» egotearen aldekoa.
Jaurlaritzak eta EAJk ETAren armagabetze prozesuan «egindakoarekin lasai» agertu da EBBko presidentea. Gainera, haren esanetan, «gauzarik garrantzitsuena izan da gertatu egin dela eta bakoitzak pozik egon behar duela horren alde eman duenaren arabera».