Powell: "Espainiak jarritako oztopoez gaindi, asteburu honetako gertakariak historikoak dira"
Espainiako Gobernuak izandako jarrera ere kritikatu du Jonathan Powellek, Financial Times-en idatzitako artikulu batean: "Porrot gisa aurkezten ahalegindu dira, eta orain barkamena eta ETA desegiteko eskatzen dute. Bide politikoa arrakasta izaten ari da, baina, hala ere, zail da Espainiak ETAren armagabetzea begi onez ikustea. Espainiak jarritako oztopoez gaindi, asteburu honetako gertakariak historikoak dira".
Ahern: "Urrats honen gainean eraiki behar da"
Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia eta Aieteko Adierazpenaren sinatzaileetakoa ere mintzatu da armagabetzeaz. Aurrerapauso adierazgarritzat jo du: "2011n su-eten iraunkor eta nazioartean egiaztagarria iragarri zenetik, aurrerapen asko egin dira, eta Baionan egindako zeremonia batean egindako iragarpena, zeinetan armen inbentarioak eta haien kokapenak agintari judizialei transmititu zaizkien, urrats adierazgarri bat da. Ongietorria ematen diot aurrerapauso honi, eta etorkizun hurbilean alde guztiek honen gainean eraiki dezatela espero dut".