ETAren armagabetzea. Bakearen artisauen ekitaldia
«Bukaera duina izateko»
Bukaera bat, baina segida bat ukan behar duen bukaera: ideia hori nagusi izan da Baionan bildu herritarren artean, eta «presoen gaia» konpondu beharra ere behin eta berriz aipatu dute.
2017-04-09 / Nora Arbelbide Lete
Bukaera duin bat izateko, horregatik gara etorri Baionara», Oier Zurutuzaren hitzak dira horiek. Abaigartik (Nafarroa) etorria da Lapurdiko hiriburura.
Taula gaineko diskurtso ofizialetik at, euskal mundu bat bildu zen atzo egun osoan Baiona Ttipiko plaza eta karriketan gaindi. Probintzia guztietatik, adin guztietakoak, eta euskara anitz entzuten zela.
Bukaera «duin» bat, beraz, baina, aldi berean, ez dadila izan bukaera bat. Hori ere herritarren artean errepikatu ideia bat izan zen, han-hemenka hartu lekukotasunek baieztatua. Zurutuzak berak ere hori zuen gogoan. Nahiz eta ez argi ukan zer etorriko den ondotik. Nahiz eta ez gehiegi sinetsi. Ilusioa galdurik zegoen: «Gerra galdu dugu. Hori aitortu beharra da. Orain bakea tokatzen da. Eta, hortik aurrera, ahal dena. Batzuentzat ilusioa, besteentzat pixka bat negargura...». Presoen egoera bazter batean galduko den beldurra erakutsi zuen Zurutuzak.
Presoen gaia herritarren artean behin eta berriz entzun zitekeen arrangura izan zen atzo. Presoek lehentasuna dutela orain, hori azaldu zuten lekukotasunek. Taula gainetako diskurtsoetatik bestalde, «Presoak etxera!», «Amnistia!» baita «Independentzia!» aldarrien oihu ozenak entzun zitezkeen arratsaldeko ekitaldi nagusian.
Gero, denek ez zuten baitezpada gauza bera erraiten. Askatu beharko litezkeela gutxienez eri direnak; hurbildu behar direla denak ere. Guztiak askatzea: hori ere izan zen eskaeretako bat.
Hasteko, Frantziako eta Espainiako estatuek beren lana eginen dutela espero du orain «presoen gaian» Lekornetik (Lapurdi) etorri Katti Rekaldek. Nahiz eta ez zehaztu zuzen zer. Baionara etorri bazen «elkartasunez» etorria zela azaldu zuen: «Denek ezagutzen ditugu jende batzuk gai horri lotuak direnak». Familian jina zen Baionara Rekalde. Seme-alabekin etortzea garrantzitsua izan zitzaion, handituta apirilaren 8 horretan Baionan izan zirela erran ahal izateko.
Egun «historikoa», hori ere anitz entzun zen atzo. Getariatik (Gipuzkoa) etorri Nerea Kamiok, adibidez, hitz hori izan zuen lehena Baionara egin bidaiaren zergatia esplikatzeko: «Gizarte zibila mugitu den bezala hau lortzeko, bada, sostengu bat eman behar zitzaiola iruditzen zait». Bakegileek egin lana «oso lan ona» izan dela azpimarratu zuen: «Bi gobernuek ez dute ezer egin, eta, azkenean mugitu behar izan delarik, haiek izan dira boluntario».
Bakearen artisauei «sostengua» ekartzea, hori ere izan zen herritarren artean erabilitako hitz gakoetako bat. Horregatik ere etorri zen Maritxu Goienetxe, Uztaritzetik (Lapurdi): «Bakearen alde eta desarmatzearen prozesua sostengatzen dugulako». Gaineratu zuen naturalki egin zuela bidaia: «Baitezpadakoa zen gu jitea». 20 urte ditu Goienetxek, eta ikasle da Belgikan.
Hogei urte ditu Baigorritik (Baxenabarre) etorri Mikel Indok ere. Plaza bete zuten herritarren presentziaren garrantzia nabarmendu zuen: «Parada ofizial bat da aspalditik hartu nahi dugun bihurgune baten hartzeko. Eta horregatik izan behar dugu hemen. Jendea biltzeak zilegitzen baitu».
20 urtetik 88 urtera; eta Baigorritik Bizkaiko Enkarterri eskualdera. Jauzi horren egiteko aukera eman zuen atzo Angel Uribarri Garaik. Enkarterritik etorri zen Baionara. 88 urte dituela, beraz. Horrek ere, Baionan baizik ikusten zuen bere burua atzo: «Etorri beharra dago». 88 urtetan Baionara, nolaz ez, 85 urtetan Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan behar izan zuela gogoratu zuen, herriko tabernen auzian. «85 urtetan Madrilera! Ze pinta dauka honek?». Eta horrelakoak ez direla ahantzi behar azpimarratu zuen. Dena behar dela kontatu. «Nire aita preso atxiki zuten 8 urte nituelarik. Baina nehork ez zuen horri kasu egiten. Hiru urtez ez nuen ikusi. Baina hori ahantzi behar omen? Bada, hori ahantzi behar bada, dena ahantzi behar da. Barkatu behar bada, guztiak dira barkatu behar», segitu zuen.
«Errana izan da: armak entregatzerakoan bukatuko da. Armak entregatu dira. Baina bukaera ez da hain erraza izango, e!», abisatu zuen. Frankismo garaiak gogoratu zituen Uribarri Garaik. Horiek ere ez direla ahantzi behar.
Iragana mahai gainera ekarri beharko dela. Hori izan zen goizeko mahai inguruetan aipatu ziren gaietako bat, hain zuzen.
«Deabrua nola haizatu»
Ekitaldi nagusiaz eta prentsaurrekoaz bestalde, bi solasaldi antolatu zituzten atzo. Eta solaskideetako Philippe Texier epaile ohi eta NBErako aditua izan zen. Eta horrek, preseski, «iraganetik nola deabrua haizatu?» galdera dilindan utzi zuen. Dilindan utziz baita, noraino joan behar den iragan horren bila. Noiz hasi beharko den kontaketa. Galdera horri ere beharko zaiola aurkitu erantzuna. Berretsi zuen «funtsezkoa» dela hori. Eta, hari beretik, «egia erran beharko da». Egia guztiak direla kontuan hartu, nahiz eta zenbaitetan batzuk besteekin ez ados izan. Narratibak sortu beharko direla, «hitzak jarri», azaldu zuen solas berean Aitzpea Leizaola antropologo eta foro sozial iraunkorreko kideak ere.
Egiaren eta berradiskidetzearen batzorde baten beharra ere aipatu zuten. Nola gauzatu daitekeen, justiziak, estatuek parte hartzen ez duten puntutik, galdera hori ere gogoetatu zuten. Eta jurista batzuk lanean ari direla hori aztertzeko azaldu zuen Leizaolak. Eta Texierek gehitu: «Estatuek ez badute egiten, egin dezagun guhaurrek». Guhaurrek, hau da, gizarte zibilak, hori izan zen nolabaiteko Texieren erantzuna.
Xaho plazan iragan zen solasa, karpa betea zegoela, 150 bat pertsonarekin. Lehenago, berriz, Atalanten bildu zen publikoa, eguneko lehen solaserako. Hor, Louis Joinet epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kidea, Jean-Pierre Massias, Zuzenbide irakasle eta Europako Kontseiluko aholkularia mintzatu ziren, besteak beste.