ETAren armagabetzea. Boluntarioak zuloetan
Herritarrak egiaztatzaile
Frantziako Polizia iritsi arte, herritarrek zaindu dituzte ETAren arma gordelekuak. «Ongi eta azkar» pasatu dela kontatu dute, eta lanean segitzeko beharra gogorarazi.
2017-04-09 / Ekhi Erremundegi Beloki
Gizarte zibileko herritarrak izan dira lehen lerroko protagonistak ETAren armagabetze operazioan. Arma gordeleku bakoitzean herritar talde bat zegoen zain, ikuskatzaile bezala, entregatu beharreko armak frantziar autoritateen esku geldituko zirela egiaztatzeko. Horietako batzuen lekukotasunak bildu ditu BERRIAk. Guzien arabera, «oso ongi pasa da» armagabetze operazioa.
Azken ordura arte ezjakintasun handia egon da armagabetzeak hartuko zuen formari buruz. Armagabetzea «egiaztatua eta segurua» izanen zela errepikatu du azken asteetan Mixel Berhokoirigoin bakearen artisauak, xehetasun gehiagorik eman gabe. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak armategietan egonen zirela pentsa zitekeen, baina, herritarrak egon dira arma gordelekuak zaintzen azkenean.
«Goizeko 7:30ean hitzordua genuen Baionan, eta hortik aitzina, sei pertsonako taldeetan, autoetan, ezagutzen ez genuen leku batera joateko argibideak eman dizkigute», kontatu du Jean Daniel Elixirik. Gizarte laguntza ematen duen elkarte bateko zuzendaria da bera, eta beste sei pertsonarekin batera Orthez (Okzitania) iparraldeko oihan batera iritsi ziren. Talde berean zen Yvette Debarbieux Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hautetsi komunista. «Bi auto ziren, bat besteari segika», azaldu du. «Lehen autoko gidariak ibilbidearen zati gehiena ezagutzen zuen, baina ez osoki. Helmugara iritsi aurretik, bide bazterrean zain genuen beste pertsona batek oihaneko bide txiki batetik eraman gaitu». Egokitutako gunera iristean, beste hamar herritar zituzten zain.
Kontakizun berdina egin dute Geronimo Prieto LABeko arduradunak eta Battitt Salaberri Hendaiako (Lapurdi) auzapez ohiak. Goizean goiz Baionatik abiatuta, Okzitaniako ohian batera iritsi zen Prieto: «Zonaldea markatua zen eta zonalde hori zaindu dugu, lur azpian zer zegoen ikusi gabe, bistan dena». Viellenave de Navarrenx (Okzitania) ondoko oihan batean zuen hitzordua Salaberrik. «Oihan batean zen lekua, atzemateko ez zen erraza. Poliziak ez zuen aurkitzen eta deitu dute, hitzordu bat emateko pixka bat urrunago». 12:30ean iritsi ziren azkenean, hiru ordu zain egon ondoren.
Poliziaren esku
ETAren armak Frantziako poliziaren esku gelditu arte gordelekuak zaintzea zen herritarren ardura, eta hala egin zuten. Polizia talde ezberdinek parte hartu zuten operazioan, horien artean, minak kentzeko taldeetakoak, polizia antiterrorista eta judiziala, CRSak, jendarmeria... «Ez ziren anitz, baina hamabost edo hogei bat izanen ziren», azaldu du Elixirik. «Beraien burua nahiko zainetan zen hasieran, dardarka zegoen. Nik erran diot ez zuela zertan kezkatu, dena ongi pasatuko zela. Hortik aitzina lasaitu dira, bereziki jakitean inongo arazorik gabe joango zirela, horren beldurra ere bazutelako. Armak eta lehergaiak zeramatzaten bidoiak irekitzen hasi aurretik joan gara gu».
Arma gordelekuak zaintzen ari ziren herritar guziei nortasun agiria eskatu eta identifikatu zituztela kontatu du Debarbieuxek. «Gunera iritsi eta non zen erakutsi diegu. Dena ongi pasa da. Zuzenak izan dira, kasik atseginak. Horietako batek, momentu batean, ulertzen gintuela ere erran digu». Prieto eta Salaberriren taldeetan ere herritar guzien nortasun agiriak eskatu zituen poliziak. «Nehor ez zen gatazka gogoekin jina; ageri zen dena ongi egin nahi zutela, eta guk ere bai. Dena oso ongi pasatu da», Salaberriren arabera.
«Momentu azkarra»
Zirraraz betetakoa izan zen atzoko eguna, armagabetzean parte hartu zuten herritarrentzako. Gertatutakoaren izaera historikoa nabarmendu dute gehienek. «Arriskutsua izanen zela uste nuen, baina funtsean, biziki zehatza izan da, eta bereziki, borondate oneko jendeek animatua; biziki borondate onekoak eta konpetenteak egin behar zuten misioan», kontatu du Elixirik. Izan diren trukaketetan sortutako «berotasuna» azpimarratu du. «Elkartu gara, gehienak elkar ezagutu gabe, helburu komun batekin, arrisku hartze batekin ?kontrolatua eta mugatua izanik ere?, denen artean partekatzen genuena».
Debarbieuxentzat ere «biziki momentu azkarra» izan da. «Betiko militantea naiz, baina armak ez zaizkit sekula gustatu», azaldu du. «Militante bezala, badakit momentu batean gizon eta emazte batzuk leku horretara armak uztera etorri zirela, beraien borroka zelako. ETAk erran du: egun batez Euskal Herriaren alde armak hartzea erabaki zuten eta orain herritarrei itzultzen dizkiete. Hunkigarria da. Militante bezala, heldutasun handikoa iruditzen zait».
«Esperantza handiarekin» bizi izan zuen momentua Salaberrik. «Ongi pasatu da. Horregatik, uste dut gauzak ongi hasiak direla. Beraz segi dezagun, eta espero dut urrun iritsiko garela». Etorkizunera begira dago Elixiri bera ere. «Historia momentu baten parte izatearen sentimendua nuen. Eta era berean, biktimak eta presoak izan ditut buruan. Baita gure haurrak ere, gure nortasunaren eta Euskal Herriko historiaren parte bat testuinguru baretu batean uzteko. Orain lanean segitu beharko dugu, gure lurraldean. Gure etorkizuna dago jokoan». Prietorentzat «egun bitxi bat» izan zen. «Hor kokatzea, leku horretan. Nik, pertsonalki, fase politiko baten itxiera gisa bizi izan dut, eta Euskal Herriko auzia benetan konpontzeko urrats garrantzitsu baten gisan». Bere arabera, «abiatze bat» besterik ez da. «Ez da dena bukatzen apirilaren 8an».
Bideoa: Begirale batzuen lekukotzak (Lara Madinabeitia / BerriaTB).
[Youtube]https://youtu.be/0OO6Osg3eCk[/Youtube]