Bake prozesuaren aurrerapausoak txalotu ditu Portugalgo Parlamentuak
Bloco de Esquerdak aurkeztutako testua onartuta, legebiltzarrak adierazi du "albiste ona" dela, eta "arduragabekeria" litzatekeela "mendekuagatik zauria zabalik mantentzea".
[Youtube]https://youtu.be/QrMlGXwqKwY[/Youtube]
Gogorarazi duenez, desarmatzea "egiaztatua, baldintzarik gabea eta alde bakarrekoa" da, eta uste du "albiste ona" dela "Europa baketsu eta seguru bat nahi dutenentzat". Halaber, gaineratu duenez, "hori aitortzeak ez du ETAren jarduna "zuritzea" esan nahi.
"Zauria mendekuagatik zabalik mantentzea arduragabekeria" litzatekeela uste du, eta mozioaren aldeko botoa eskatu du "Euskal Herriarekiko elkartasun boto" gisa. PS, BE, PCP, PEV eta PAN taldeen aldeko botoekin, legebiltzarrak onartu egin du adierazpena. Kontra bozkatu dute, berriz, PSD eta CDS-PPk.