ETAren. armagabetzea
Garai berri baten hasiera txalotu dute eragile politiko gehienek
Euskal Herriko alderdi ia denek uste dute hurrengo urratsak ETAren desegitea izan behar duela
2017-04-08 / Edurne Begiristain
Baikor begiratzen diote gaurko egunari Euskal Herriko eragile politiko ia guztiek. ETAk BBC hedabidera bidalitako ohar batean dagoeneko armagabetuta dagoela jakinarazi ondotik, etorkizunaren inguruan itxaropentsu mintzatu dira alderdi politiko eta eragile gehienak, nork bere ñabardurak eginda.
«Aurrez idatzitako gidoia» betetzen ari dela esan du EAJren GBBko presidente Joseba Egibarrek, eta pozik agertu da armagabetze prozesua aurrera doalako. Armagabetzeak «dinamika berrietarako aukerak» zabalduko dituela uste du; besteak beste, presoen auzian. «Borroka armatuaren erabilerak sortu dituen ondorioak leuntzeko dinamika berri bat abiatu dezake armagabetzeak». Hala ere, ohartarazi du erakundea dela orain arteko egoeraren erantzulea, eta egiteko asko duela oraindik: «Bakea eta errespetua zor dizkio gizarteari».
ETAren agiria txalotu du, berriz, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak: «Erakunde armagabetua da dagoeneko ETA. Albiste ona da hori euskal gizartearentzat; albistearen zain ginen, eta heldu da». Ziur da gaurtik aurrera «testuingurua erabat aldatuko» dela, mahai gainean jarri beharko direlako presoak, desmilitarizazioa eta beste gai batzuk. Prozesua «zaila» izan dela aitortu du Otegik, Frantziako eta Espainiako gobernuek egin dituzten polizia operazioen helburua gertatu dena eragoztea izan delako, eta gaineratu du oraindik badirela «bakearen etsai» diren sektoreak. Rufi Etxeberria Sortuko kideak, bestalde, nabarmendu du «gizarte zibilaren gidaritzari esker» lortu dela bidea egitea ETAk kaleratutako agirira eta armagabetzera iristeko.
Eusko Alkartasunak, ohar batean, «ongietorria» eman dio ETAren armagabetzeari, uste duelako «urrats positiboa» dela indarkeriaren ondorioak gainditzeko. Nolanahi ere, nabarmendu du gaur «oinaze handia sortu» eta «inolako helbururik lortu ez duen» estrategiaren amaiera ikusiko dela, eta, besteak beste, biktimen erronkei heldu beharko zaiela ondoren.
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko eledunaren iritziz, ETAren agiriak agerian utzi du ETA «noraezean» dagoela: «Baldintzarik gabe desegitea geratzen zaio. Gizarteak ez dio onartuko erantzukizunak saihestea». Gaur alderdia Baionan izango dela iragarri du Martinezek, eta ohartarazi «erne» egongo direla ekitaldia «festa bat» bilaka ez dadin.
PSE-EEtik, eta Patxi Lopezen esanetan, «ongi etorria» da ETAren desegitera eta desagertzera gerturatzen duen edozein albiste. «ETA ez da gure bizitzen inguruan hegan dabilen mamu bat besterik, eta haren helburu bakarra desagertzea da».
Nafarroako talde parlamentario gehienek, berriz, begi onez hartu dute ETAren agiria, nahiz eta Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu-k, Ezkerrak eta PSNk pauso gehiago eskatu dizkioten erakundeari. Bi eskaera egin dizkiote ETAri: eragindako kaltea aitortzea, eta desagertzea. Geroa Baiko Koldo Martinezek pozik hartu du ETAren agiria, baina esan du are gusturago hartuko dituela bere iraganaren kontakizun kritikoa jaso beharko lukeena eta bere desegitea iragartzen duena. PSNko Inma Juriok espero du ETAren hurrengo urratsa desegitea izatea eta «biktimei zor zaien memoria, justizia eta aitortza ematea».
Gaurtik aurrera zabalduko den etapari heldu beharko zaiola esan du, berriz, EH Bilduko Adolfo Araizek. «Gatazkak sortutako beste ondorioak» konpontzeke daudela uste du: besteak beste, sakabanaketa politika eta gaixorik daude presoen egoera. Joseba Asiron Iruñeko alkateak, berriz, ETA desegitea beharrezkotzat jo du, eta esan du ziur dagoela ETA egiten ari den «prozesu ordenatuan» etorriko dela.
UPNk eta PPNk, ostera, «iraingarritzat» jo dute gizartearentzat eta bereziki biktimentzat gaurko armagabetzea «antzezlan» bat izatea, eta nabarmendu dute «Justiziaren aurrean» ikusi nahi dutela ETA.
Etorkizunera begira
Frantziako hainbat alderdi eta giza eskubideen aldeko elkartek agiri bat sinatu dute Frantziako Gobernuari eskatzeko «oztoporik» ez jartzeko gaurko armagabetzeari. Besteak beste, Europako Berdeak (EELV), Alderdi Antikapitalistak (NPA) eta Giza Eskubideen Ligak babestu dute adierazpena. Agiriak dio ezinbestekoa dela ETAren desarmatzea «Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako etorkizunarentzat». Halaber, sinatzaileek gizarte zibilaren egitekoa txalotu dute, eta gogoratu haiek gabe bake prozesua geldirik legokeela.