ETAren armagabetzea, bost urte eta erdi oztopo artean
Bart iragarri du ETAk jada erakunde armagabetua dela. Gizarte zibilaren esku daude armak dagoeneko, eta bihar Baionan burutuko da desarmatzea egun historiko batean. Urtetean blokatuta egon armagabetzearen gaia, baina azkenean ezohiko irtenbide batek askatu du korapilo hori.
2017-04-08 / Lara Madinabeitia
ETAk 2011ko urrian iragarri zuen ekintza armatuak uzteko erabakia. Bost urte eta erdi geroago emango ditu armak. Ez, ordea, Espainiako Gobernuari edo nazioarteko bitartekariei. Oztopoz beteriko bidea izan du, Espainiak uko egin baitio armagabetzea negoziatzeari. Azkenean, gizarte zibilaren esku utzi ditu armak, gaur goizean iragarri duenez, eta, armatu eta berrogeita hamar urte geroago, jada erakunde armagabea da.