ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira
Kanpoan uso, etxean otso
Bake eta desarmatze prozesuetan adituak direnen esanetan, ETAren armagabetzean Madrilek eta Parisek izandako jarrerak ez du pareko aurrekaririk. Gizarte zibilaren parte hartzea goraipatu dute
2017-04-06 / Hodei Iruretagoiena
Munduan ez du parekorik Euskal Herrian gertatzen ari denak. Batez ere, Espainiako eta Frantziako gobernuen jarreragatik, baina baita gizarte zibilak ETAren armagabetzean hartu duen protagonismoagatik ere. «Talde armatu batek —terrorista, maltzur, deitu nahi bezala— armak entregatzea ondare komun bat da. Gobernuak horri uko egitea ez da inon gertatu. Ez duzu adibide bakar bat aurkituko. Patetikoa da». Hala baieztatu du DDR Armagabetze, Desmobilizatze eta Berrintegratze prozesuetan aditu eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bakerako Kulturaren Eskolako zuzendari Vicenç Fisasek (Bartzelona, 1952) —100 bat negoziazio eta bake prozesu aztertu ditu—. Bat dator Gloria Guzman (El Salvador, 1965) giza eskubideen aldeko ekintzailea eta gatazkekin lotutako gaien ikertzailea ere: «Zaila da hemen gertatzen ari dena ulertzea».
ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarrita ere, 2011ko Aieteko Adierazpenak ez zuen erantzun baikorrik izan. 2014ko otsailean, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak baieztatu zuen ETAk arma, munizio eta lehergai kopuru bat zigilatu eta erabileratik kanpo utzi zuela, baina ordutik aurrera ere gobernuek ez dute erraztasunik jarri. Hangoa izanik, El Salvadorko prozesua barrutik bizi izan zuen Guzmanek, eta beste gatazka ugari ere aztertu ditu: «Latinoamerikako gatazketan, arrazoiak arrazoi, gobernuak beti iritsi dira konpromiso batzuetara, gutxieneko bake akordioak sinatu eta irtenbide negoziatu bat emateko. Gero, ez da guztia betetzen, baina, gutxienez, aurrerapenak izan dira giza eskubideekin lotutako arloetan. Bake akordio guztiek jasotzen duten puntu inportanteenetako bat izaten da giza eskubideena».
«El Salvadorren, Guatemalan, Kolonbian eta beste kasu askotan, nazioarteko aktoreek lagundu dute. Hori da modurik ohikoena», dio Guzmanek. Kolonbian, esaterako, NBE Nazio Batuen Erakundea ari da FARC-EP gerrillaren armagabetzean laguntzen. Behin baino gehiagotan goraipatu dute prozesu hori Espainiako presidente Mariano Rajoyk eta Frantziako presidente François Hollandek. Kolonbian, babesa eman diote bakearen usoari. Etxean, ordea, ez dute berdin jokatu: 2014ko otsailean, auzitegian eta polizia etxean deklaratu behar izan zuten Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideek.
Kontakizunaren logika
Euskal Herriko prozesua ere gertutik aztertu duen arren, Guzmanek aitortu du «zaila» egiten zaiola gertatzen ari dena ulertzea: «Erantzunik ez ematea desarmatzeko eta jardun armatuari uko egiteko fenomeno bati, nik estrategia negargarri baten logikatik soilik uler dezaket: gatazkaren ukazioa oinarri hartuta narratiba bat inposatu nahi izatetik. Eta, benetan, honek gogorarazten dit [Espainiako] estatuan politikari askok bide bazterretan [Frankismoko ] milaka biktima dituzten senideei egindako mespretxua».
Badaki kontakizunaren bataila deitutakoak pisu handia duela Euskal Herrian. Ohartarazpen bat ere egin du, ordea: «Agian, sektore asko ez dira ohartu. El Salvadorren dudan esperientzian, ikusi dut, gobernuak historia ofizial bat inposatu nahi izan arren, denborarekin biziberritu eta atera egiten direla guk beheko memoriak deitzen ditugun horiek. Atera behar duten lekutik ateratzen dira. Hemen ez dira zauriak itxi. Kontakizun bat inposatu da, baina zauriak irekita daude».
Azken batean, «borondate politikoari lotutako baldintzak eta legezko esparru bat» eskatzen ditu halako prozesu batek, Guzmanen hitzetan. Hala berretsi du Fisasek ere: «Ohikoena da bake akordio bat egotea, oso zehatza. Hori da orain FARCekin egin dutena. Segurtasun handia behar du armak uzten dituenak».
Euskal Herrian, ordea, ez da era horretako negoziaziorik egon. «Hori gakoa da», esan du Bakerako Kulturaren Eskolako zuzendariak. «Inolako keinu positiborik ere ez da egon gobernuaren aldetik, eta bost urte baino gehiago pasatu dira ETAk jardun armatua utzi zuenetik. Ez zen lehengo astean gertatu, eta oso garrantzitsua da hori: ez dago inongo arriskurik borroka armatura itzultzeko. Asko manipulatu da hori». Horrela azaldu du, esaterako, ETAren iragarpenaren ondoren ere, mehatxupean egondako zenbait pertsonak bizkartzainekin jarraitu nahi izana. «Giroa nahasi egiten du manipulazio horrek».
Tarte horretan guztian Espainiako eta Frantziako gobernuek neurririk hartu ez izana kritikatu du Fisasek. Egoera horretan, EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko dozenaka iheslarik egindako urratsa ekarri du gogora. Kargurik izan ez edo horiek preskribatuak zituztenak itzuli ziren sorterrira, 2014an: «Aurpegia eman eta itzultzea, hori da normalena mundu osoan. Hemen, ordea, jar litezkeen traba guztiak jartzen zaizkie».
Negoziazio eta elkarrizketarik ez, eta gizarte zibileko kideek hartu behar izan zuten ETA armagabetzeko ekinbidea. Luhusoko (Lapurdi) polizia operazioak atera zuen argitara gerora bakearen artisau izendatutakoak egiten ari ziren ahalegina. Haren ondoren etorri da apirilaren 8rako iragarpena. «Egia esan, harritu nau prozedurak», aitortu du Fisasek. Alderdi teknikoen eta xehetasunen berri izan gabe, «arrisku» batzuk ikusten dizkio egiteko era horri. Izan ere, ez da ohikoa armagabetze prozesu batean gizarte zibilak halako protagonismoa izatea: «Kontu teknikoak dira —armak suntsitzea, edo ez; armen serie zenbakiak publiko egitea, edo ez...—, zehatzak, eta, nik ezagutu ditudan kasuetan, gizarte zibila ez da inoiz sartzen hor».
Horretan ez dago «aurrekaririk», eta gogoz dago Fisas apirilaren 8ko prozedura ikusteko. Beste maila batean, bai, gizarte zibilaren zeregina aldarrikatu du: «Foro Soziala, bakearen artisauak... Istorio hau bukatzea nahi duen gizarte zibilaren adierazpen gisa, babes gisa, nazioarteko publikoari begira, hori oso ondo dago, eta erabilgarria da».
ETAri ere egin dio kritika Fisasek, jardun armatua amaitutzat eman ondoren zenbait agiri kaleratu dituelako «euskal politikan muturra sartuz». Fisas: «Hori ez da baikorra inorentzat. Gainera, uste dut Euskal Herria eta ezker abertzalea nahikoa helduak badirela». Alde horretatik, hurrengo pausoa desegitea izan behar litzatekeela dio: «Ezin da esan 'armak utziko ditugu, eta gero jarraituko dugu hamar urte gehiago'. Hori ez luke inork ulertuko».
Parte hartzearen garrantzia
Armagabetze prozesuetan ez, baina bake prozesuetan badira gizarte zibilaren parte-hartze esperientziak: Hegoafrika, Guatemala, Liberia, Kolonbia... Guzmanek ezagutu ditu batzuk, eta, gatazketako eragileen artean negoziazioak egon ala ez, inplikazio hori garrantzi handikoa dela dio. Guatemalan, esaterako, Gizarte Zibilaren Batzar Iraunkorra sortu zuten. «Hamar bat ordezkari zeuden sektore bakoitzetik: akademikoak, erlijiosoak, sindikatuak, emakume mugimenduak, giza eskubideen aldekoak, talde indigenak... Denbora askoan aritu ziren eztabaidan, adibidez, jatorrizko herrien identitateaz, gatazka armatuaren ondorioz alde egin behar izan zutenen egoeraz, sozioekonomiaz, botere zibila indartzeaz, armadaren funtzioaz... Ehun sozialaren ardura maila erakusten du horrek».
Gizarte zibilaren parte hartze horrek laguntzen du, Guzmanen esanetan, «bake eta bizikidetza prozesuak bideragarriago, jasangarriago egiten. Erabakigarria da, edukia ematen diolako bake gisa ulertzen ari garen horri, demokraziaren eta bizikidetzaren parte gisa eraiki nahi dugun horri».
Emakumeen zeregina eta genero ikuspegia nabarmendu ditu bereziki: «Liberian, emakumeek behartu zituzten aktore armatuak negoziatzera». Euskal Herrian, Ahotsak eta Emaguneren gisako ekinbideak goraipatu du: «Euskal gatazka deitu denak eklipsatu ditu beste gatazka asko. Hain gizarte patriarkalean, hainbeste hilketa dagoenean, horrek pentsarazi behar liguke zer gizarte mota eraiki nahi dugun, hori ere indarkeriaren parte delako».