ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira
Hegoaldeko gehiengoaren bultzada
ETAren armagabetzeaz analisi bateratua aurkeztuko dute gaur indar politiko eta sindikal nagusiek. Jaurlaritza, ekitaldi publikoetan ez
2017-04-05 / Enekoitz Esnaola
Eusko Jaurlaritzak larunbatean Baionako agerraldi instituzionalean egongo den argitzeke segitzen duen bitartean, Hego Euskal Herriko gehiengo politiko-sindikalak «ETAren armagabetzearen inguruan analisi bateratua» plazaratuko du gaur, Bilbon, prentsaurreko batean. Eusko Legebiltzarrak biharko bilkuran babesa agertuko dio desarmatzeari, EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen botoekin, eta onartuko duten legez besteko proposamenaren ildokoa izan daiteke gaur eragileek argitaratuko duten dokumentua. Legebiltzarreko idatziak, besteak beste, Jaurlaritzari eskatuko dio segi dezala babesten «legezkoa eta segurtasun bermea» izango duen armagabetzea, eta ontzat joko du Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen eta gizarte zibilaren inplikazioa. Nafarroako Parlamentuak haren antzeko adierazpen bat onartu zuen martxoaren 27an.
Bilboko agerraldian izango dira Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea, Rafaela Romero PSE-EEko legebiltzarkidea, Nagua Alba EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusia eta Laura Perez Nafarroakoa, Isabel Salud IU-Ezker Anitzako koordinatzaile nagusia eta Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentaria; Ezkerrak atxikimendua agertu du, baina ez da inor egongo gaur. Sindikatuen artetik, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Santi Martinez Perez EAEko CCOOko zuzendaritzakidea eta Arantza Agote EAEko UGTko arduradunetako bat egongo dira.
Ortuzarrek, Otegik, Muñozek eta Etxaidek joan den abenduaren 22an ere agerraldi bat egin zuten elkarrekin, Bilbon, Frantziako Poliziak Luhusoko (Lapurdi) operazioa egin ostean. Azaldu zuten euskal instituzioen, gizartearen eta nazioarteko egiaztatze instantzien arteko «artikulazio egokia» lagungarri gerta zitekeela ETAren armagabetzerako.
Jaurlaritza, «10:30» arte
Larunbatean Baionan ekitaldi publikoen aurretik —10:30ean hasiko dira— izango den agerraldian, nazioarteko egiaztatzaileak, gizarte zibila eta euskal instituzio nagusiak egongo dira, baina instituzioetako lehendakarien artetik, oraingoz, Jene Rene Etxegarai Euskal Elkargokoaren presentzia da ziurtatuta dagoen bakarra. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria larunbatean Bilboko Metroaren 3. linearen inaugurazioan egotekoa da, baina ekitaldi hori eguerdian izango da.
Atzo, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan zuen EAEko gobernuko ordezkaririk ez dela egongo Baionan «10:30etik aurrera» antolatuta dauden ekitaldi publikoetan. «Armagabetzeari dagokionez, Jaurlaritzaren egitekoa egun horretan 10:30ean bukatuko da», zioen, gobernuaren asteko bileraren ondorengo prentsaurrekoan. «Ez dugu bestelako ekitaldirik egingo den berririk», erantsi zuen. 10:30etik aurrerako ekitaldiak atzo aurkeztu zituzten bakearen artisauek: dokumental baten estreinaldia, eztabaida saioak eta elkarretaratze bat izango dira, erdigunean.
Lehenagoko agerraldirako formatua ez dute adostua eragileek. Atzo Mixel Berhokoirigoin Luhosoko ekintzaileak ETB1en zioen haiek nahi dutela «instituzioak izatea une instituzionalean», haien parte hartzea «beharrezkoa» delako «gero etorriko diren gaietako lanetan». Haren ustez, desarmatzea ez da «gauza mekaniko edo tekniko bat bakarrik», eta, beraz, bake prozesuari «zentzua» emateko antolatu dute.