Konponbideari begira

Berriak

ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira

Armagabetzeari babesa adierazi dio Udalbiltzak

 

2017-04-04 / Berria

DONOSTIA. Apirilaren 8ko ekinbideak euskal gatazkaren ondorioei irtenbidea emateko «sekulako» garrantzia duelakoan dago Udalbiltza Partzuergoa, atzo argitara emandako adierazpen instituzionalean nabarmendu zuenez. «Elkarbizitzan sakontzeko, preso eta iheslari politikoen etxeratzea eta biktima guztien aitortza eta erreparazioa landu ahal izateko» baliagarria izango delakoan dago, eta, horregatik, armagabetzeko prozesu horri «sostengu legala, politikoa, instituzionala eta soziala» emateko eskatu du.

Armagabetzea «osoa, erabatekoa eta egiaztatua» izatea nahi du udalbiltzak, eta horretarako «bermeak» jartzeko eskatu du. EAEko eta Nafarroako gogernuei «eragile aktiboak» izateko eskatu die, eta Frantziako eta Espainiako gobernuei «laguntzeko», eta, borondaterik izan ezean, «inolako trabarik ez jartzeko». Egindako lana aitortu die Bakearen artisauei, eta Euskal Herriko hautetsi guztiei dei egin, Baionara joan, eta «bakearen artisau» bilakatzeko.

Publizitatea