Konponbideari begira

Berriak

Armagabetzearen alde European Free Alliance

 

2017-04-01 / Berria

EFA European Free Alliance-n batzar nagusiak aho batez onartu du EAk ETAren armagabetzearen alde aurkeztutako mozioa. Ongietorria eman dio neurriari, eta poztu egin da euskal alderdi gehienek babesa agertu dutelako. Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lana ere txalotu du. Espainiari eta Frantziari esan die desarmatzea «osoa, aldebakarrekoa eta egiaztatua» izateko «segurtasun eta legezkotasun bermeak» behar direla. Europako Kontseiluari, Europako Batzordeari, Europako Parlamentuari eta Erregioen Batzordeari galdegin die sostengatzea Euskal Herriko bakearen eta bizikidetzaren aldeko urratsak.

Silesian egin du European Free Alliancek batzar nagusia, eta mozioa Lorena Lopez de Lacalle EAko Nazioarteko idazkariak aurkeztu du.

Publizitatea