ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira
«Aukera berriak» ekar ditzan
Foro Sozial Iraunkorrak nabarmendu du ETAren armagabetzeak «gatazkaren gainerako ondorioak arrazoizko parametroetan konpontzeko» bultzada ekarri behar duela
2017-04-02 / Hodei Iruretagoiena
�Hilaren 9an beste agertoki batean egongo gara. Armagabetzea behin betiko konponduta geratuko da, eta ETA erakunde ez-armatua izango da». Zalantzarako tarte gutxi utzi du Foro Sozial Iraunkorrak ETAren armagabetze prozesuaz egindako balorazioak. «Bilakaera positiboa» ikusi dute Frantziako eta Espainiako gobernuen eta «azken hori sostengatzen duen alderdiaren» jarreran, eta jokabide horri eustea «espero» dutela adierazi dute: «Hilaren 8ra arte, behintzat». Izan ere, datorren larunbateko Baionako ekinbideak jarraipena izatea nahi dute foroa osatzen duten hamazazpi eragile eta hamalau norbanakoek. Hau da, beste gaietan ere aurrera egiteko bultzada izatea, «gatazkaren gainerako ondorioak arrazoizko parametroetan» konpondu ahal izateko: «Armagabetzeak aukera berriak sortzeko lagungarri izan behar du».
Donostian egin dute agerraldia Foro Sozial Iraunkorreko 70 bat lagunek, Aieteko jauregian. Lekuak badu esangurarik: hantxe izan zen ETAren jardun armatuaren behin betiko amaierari bide eman zion konferentzia, 2011ko urrian, eta, bost urte geroago, hantxe aurkeztu zuten Foro Sozial Iraunkorra, iazko urrian. Agerraldiaren aurretik, bilera egin dute eragileetako ordezkariek eta norbanakoek, eta Begoña Huartek, Anaiz Funosasek eta Agus Hernanek hartu dute hitza gero.
Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta esan zuten gizarte zibilari zegokiola «korapiloak askatzea». Alde horretatik, Luhusoko (Lapurdi) ekinbidea txalotu dute, foroaren arabera posible egin duelako adostasuna «ikusten ari den bezain transbertsala» izatea: «Adostasun zabal bat eraikitzea lortu dugula baiezta dezakegu orain».
Bakearen artisauek solik ez, gizarte zibileko gainerako eragileek, alderdiek, sindikatuek eta Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Elkargoak ere «mailari eusten» jakin dutela esan du Huartek: «Luhusokoak eragile guztien marra gorriak mugiarazi ditu. Ondo diogu, bai: guztienak». Besteak beste, astelehenean Nafarroako Parlamentuan izan zuten harrera aipatu dute horren erakusgarri. UPNk eta PPk izan ezik, alderdi denek babestu zuten han ETA armagabetzeko bidea —PSNk ere bai—. Ostegunean, berriz, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko dute gaia, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozio baten harira. Ikusteko dago PPren jarrera, baina ziurra da gainerako talde guztiek bat egingo dutela.
Hala, hilaren 8koa «duela bost urte eta erdi hasitako bake prozesuan mugarri» izango dela deritzote Foro Sozialeko kideek. Bakearen artisauek argitu zutenez, armagabetze operazioak Baionatik kanpo egingo dituzte, eta 15:00etan hasiko da ekitaldi nagusia, «alde guzien sufrimenduen errespetua» oinarrituta.
Larunbatekotik harago, ordea, ETAren armagabetzea bestelako gaiak konpontzeko «lagungarri» izatea nahi dute Foro Sozialeko kideek. Uharte: «Foroa sortu genuenetik esaten ari gara prozesu bitxi batean murgilduta gaudela, eta, ezinbestean, ekinbide berritzaileak beharko dituela».
Hiruki «erabakitzailea»
Haien esanetan, armagabetzeak hiru arlotan lagundu behar du. Hasteko, «adostasun berriak» eraikitzen, biktima guztien aitortzan eta erreparazioan eta bizikidetzaren, memoriaren, preso eta iheslarien eta giza eskubideen arloetan. Horretarako, baliagarri jo dute orain ETAren armagabetzea bideratzeko erabiltzen ari diren formula, eta, beraz, larunbatekoak ekar dezakeen bultzada baliatu nahi dute «triangulazioan oinarritutako eskema erabakitzailean sakontzeko». Hiru erpin ditu eskema horrek: gobernu eta erakundeak, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea eta gizarte zibila.
Azkenik, indarra Euskal Herrian jarri arren, Espainiako eta Frantziako gobernuen politikak aldatzeko ere baliagarri izan daiteke ETAren armagabetzea, Foro Sozialeko kideen iritziz: «Agertoki berri honek ulertezinago bihurtuko ditu zenbait politika, batez ere, espetxe politikari lotutakoak». Hori dela eta, «garaile eta garaituen» diskurtsoak saihestera jo nahi dute: «1936ko esperientziak esaten digu logika horrek ez duela ematen ez errepikatzeko inolako bermerik».