ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira
Otegik Baionara joateko deia egin du, «gertaera historikoa izango delako»
Sortuko idazkari nagusiak dio armagabetzea oztopatzen saiatuko dela Madril. Friendship taldeak desarmatzea babestuko du gaur, Bruselan
2017-03-29 / Erredakzioa
ETAk apirilaren 8an egingo duen armagabetzea «gertaera historikoa» izango da, «bermeekin» eta «sinesgarritasunarekin» burutuko da, eta nazioartearen, gizarte zibilaren eta erakundeen parte hartzea izango du. Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramailearen ustez, garrantzi handiko hitzordua izango da apirilaren 8koa, eta euskal gizarteak ez luke «aukera historiko» hori galdu behar. Horregatik, herritarrei dei egin die Baionara joan daitezen ETAren armagabetzean parte hartzeko eta gertaera hori «ospatzeko».
Ikuspuntu politiko batetik, «gozatu» beharreko jazoera bat izango da Baionakoa, Otegiren aburuz. «Perspektiba historikoa erabili behar dugu. 1958an herri honetako herritarrek sortutako erakunde bat, ETA, armagabetu egingo da. Gertaera historiko bat da», azaldu du Onda Vasca irratian. Armagabetzea albiste ona dela iritzi dio Otegik, nahiz eta deitoratu duen Espainiako Gobernuak ez izatea gustuko.
Sortuko buruak uste du Madrilek oztopoak jarriko dizkiola armagabetzeari, «deseroso» dagoelako egoera berriarekin eta nahiago duelako «testuinguru antiterrorista» batean egon. «Paradoxikoa» da hori gertatzea, eta nazioartean ez da ulertzen Espainiak jarrera hori izatea, haren iritziz. Salatu du armak askoz lehenago entregatu ahal zirela, baina bi estatuek «operatibo handiak» martxan jarri dituzte hori gerta ez zedin.
Haatik, Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak argi esan du Rajoyren gobernuak ez duela oztopatuko desarmatzea: «Zentzugabea da pentsatzea PPren gobernuak desarmatzea eragotziko duela, nahiz eta ETAren eta ezker abertzalearen sektore erradikalenak hori irudikatu nahi duten».
Espainiako Gobernuak betiko moduan jokatuko duela azaldu du De Andresek: zuloen kokapena jakiten duenean, armak hartuko ditu, eta horiek berriro erabiliak izan ez daitezen bermatuko du. Haren iritziz, ezker abertzalearen «propaganda» baino ez da Baionakoa: «Gobernuak ez du interesik desarmatzearen antzezpen groteskoan, eta ez du garrantzirik ezker abertzaleak egin nahi duen parafernalia horrek».
Euskal Elkargoaren bilera
Bestalde, Euskal Elkargoko kontseiluak osoko bilkura egingo du Baionan, apirilaren 8an. Ipar Euskal Herriko erakundeak izango duen aurrekontua zehaztu beharra dute egun horretan. Baionako fakultateko 400 anfiteatroan elkartuko dira 233 hautetsiak, orain arte bezala.
Nabarmentzekoa da elkargoaren osoko bilkura apirilaren 8rako deitu izana, egun horretan iragatekoa delako ETAren armagabetze osoa, Baionan. Euskal Elkargoko hautetsi andanak babesa agertu zien Bakearen artisauei Luhusoko operazioaren ondotik, Frantziako Gobernuari gatazkaren konponbidean urratsak egin zitzala eskatuta.
Europako Parlamentuko Basque Friendship taldeak, berriz, gaur goizean emango du prentsaurrekoa Bruselan, parlamentuan, ETAren armagabetzearen inguruko bere jarrera azaltzeko. Friendship taldeko diputatuek babesa agertuko diote armagabetzeari, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatuko diete «momentuaren garrantziaz» jabetu daitezen eta egungo aukera baliatu dezaten. Agerraldia 10:00etan egingo dute, eta taldeko bost eurodiputatuk parte hartuko dute agerraldian.