ETAren armagabetzea. Apirilaren 8ari begira
Nafarroako Parlamentua «ETAren armagabetze osoarekin» engaiatu da
Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak agiri batean esan du «beharrezkoa» dela ETAren armagabetzea. Urkulluk ez du argitu Baionan izango den eta uste du «lan asko» egin behar dela oraindik
2017-03-28 / Edurne Begiristain
ETAren armagabetzearekin engaiatu da Nafarroako Parlamentua, adierazpen instituzional bat gehiengoz onartuta. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k, PSNk eta Ezkerrak babestutako agiriak ETAri eskatu dio «ahalik eta denbora laburrenean alde bakarreko armagabetze osoa, erabatekoa eta egiaztatua»egin dezala, «horrela aldarrikatzen duelako aspaldi gizarteak». Bigarrenik, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak egindako lana babestu eta armagabetzea gauzatzeko «bere lan ona» egiten jarraitzeko eskatu dio, eta, halaber, txalotu egin du euskal gizarteko zein norbanakoen inplikazioa. Parlamentuak dei egin dio foru gobernuari armagabetzea «errazteko gestioak» egitera, eta Espainiako eta Frantziakoei, berriz, prozesu hori burutzen «laguntzera».
Nafarroako Parlamentuak onartutako testua joan den astean Eusko Legebiltzarreko Mahaiak EAJren eta PSEren ekimenez tramiterako onartu zuen berbera da. Gasteizko ganberak datorren apirilaren 6an eztabaidatuko du bi talde horien testua osoko bilkuran, eta PPk salbu gainerako taldeek babestuko dute —EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek iragarri dute alde bozkatuko dutela—. Gasteizen ez ezik, Nafarroan ere PP eta UPN adostasunetik kanpo geratu dira. Ainhoa Aznarez foru parlamentuko presidentea saiatu egin da talde guztiak akordiora biltzen, baina ez du lortu, eta UPNk eta PPk beren adierazpen propioa eraman dute mahaiaren bilerara.
Nolanahi ere, gehiengo zabal batek agiriarekin bat egin izana txalotu du Aznarezek, eta pozgarritzat jo du «izua» eragin duen erakunde baten armagabetzea gertatzea. Geroa Baiko Koldo Martinezek azpimarratu du «momentu historiko eta garrantzitsua» dela, baina ETAk «oraindik lanak egiteko» dituela; esaterako, iraganaren analisi autokritikoa egitea. EH Bilduko Bakartxo Ruizen iritziz, agiria onartzeak erakusten du «alderdikeriak utzi» eta «arduraz» jokatzeko gai den gehiengo politiko bat dagoela. PSNko Santos Cerdanek, berriz, UPNri eta PPri eskatu die armagabetzea «muturreko jokabideetatik» atera dezatela.
UPNren eta PPren proposamenak ETAri exijitzen dio desagertzeko eta atentatuak argitzeko, bai eta Espainiako segurtasun indarren lana goraipatu ere. Jose Javier Esparza UPNko presidenteak salatu du mahaiaren agiria ez dela «nahikoa irmoa», ez diolako eskatzen ETAri desegiteko. Halaber, azpimarratu du «lurralde honetan nazi bakarrak EH Bilduk ordezkatzen dituenak» direla.
Urkullu, diskrezioaren alde
Bestalde, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du «lan asko» egin behar dela oraindik apirilaren 8ko armagabetzea gauzatzeko, eta data horren ostean ere lanean jarraitu beharko dela «indarkeriaren amaiera ordenatua» lortzeko. Lehendakariak ez du argitu bera edo bere gobernuko inor Baionan egongo den apirilaren 8an, baina azpimarratu du armagabetzea bera dela garrantzitsuena. «Erabatekoa, sendoa, aldebakarrekoa, egiaztatua eta legezkoa» izan behar du desarmatzeak, haren iritziz.
Urkulluk «diskrezioz» lan egiteko eskatu du, eta gaineratu agintari guztiek dutela erantzukizuna ETAren armagabetzean. «Eragile guztiek desio dute Europako Batasuneko azken talde terrorista autoktonoa desagertzea». Jaurlaritzari dagokionez, «bere esku dagoen guztia» egingo duela berretsi du.
Bakearen artisauek apirilaren 8an egingo duten ekitaldiaz hitz egin du, berriz, Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak. Iradoki du bi parte izan ditzakeela: ETAren armagabetzeari buruzkoa bata, eta«folklorea eta erromeria» bestea. Euskaraz esan du hori —gazteleraz ez da horrela mintzatu—: «Nik lehendakariari entzun diodana izan da bera edo bere gobernuko norbait egongo dela armak uztearen momentuan, baina ez bereziki ekitaldi horretan».
Nazioartetik ere iritsi dira armagabetzearen aldeko adierazpenak. Hala, Mexikoko Langileen Alderdiaren XXI. mintegian bildutako Hego Amerikako ezkerreko hainbat alderdik ETAren desarmatzea babestu dute, agiri batean. Testuan, urratsak eskatu dizkiete Espainiako eta Frantziako gobernuei, eta euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko galdegin diote Madrili.
Hain justu ere, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak espetxe politikaren aldaketa ETAren desegitearekin lotu du. «Gobernua betidanik argi mintzatu da orain arte ezarritako espetxe politikarekin: ETA desegiteko eskatzen dugu», esan du Bruselatik. Legedia «zorrotz» beteko dela eta ez dela «erdibideko urratsik» izango ohartarazi du. «ETAk desegin behar du, eta damua azaldu, barkamena eskatu eta zorrak kitatu behar ditu», azpimarratu du.