«Arriskuez» ohartarazi du Jonan Fernandezek
2017-03-24 / Berria
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek esan du Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean armagabetze prozesua «delikatua» dela eta «baldintza prekarioetan» garatzen dela; horregatik, hura mehatxa dezaketen «arriskuez» ohartarazi du: «edozeinek ulertzen du hedabideetan larregi azaltzeak arriskuan jar dezakeela prozesua».
Armagabetze saioak duen «berritasuna» ere nabarmendu nahi izan du Fernandezek: «eragile politiko eta erakunde oso desberdinak bat etorri dira, eta ETAren armagabetzea onartu egin dute», azaldu du. Fernandezek esan du Jaurlaritzak ez lukeela inoiz armategien suntsitzea babestuko, «beste arrazoi batzuen artean legez kanpokoa izango litzatekeelako».
PPren bozeramaile Anton Danboreneak, berriz, «erradikalak estu hartzen jarraitzeko» eskatu die gainerako eragileei eta, bereziki, EAJri eta PSE-EEri, baina ez du barkamenik eskatu EAJk nahi zuen bezala. PPko Alfonso Alonsok « ETAren bozeramaile gisa aritzea» leporatu zion Jaurlaritzako lehendakari Urkulluri, eta EAJk hitz horiek zuzentzeko eskatu zion PPri.