«Apirilaren 8an, Baionan, bakearen aldeko artisauak milaka izanen gara»
Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko eragileetako ordezkari andana agertu da Baionan ETAren armagabetzean parte hartzeko prest
2017-03-24 / Ekhi Erremundegi Beloki
Apirilaren 8an Baionan iraganen den ETAren armagabetzean parte hartuko duten kide berriak agertu ziren atzo prentsa aitzinean. Bake «zuzen eta iraunkor» baten «arrangura» duten herritarrei parte hartzeko gomita egin zieten. «Apirilaren 8an, bakearen aldeko artisauak milaka izanen gara, Euskal Herrian bortizkeriarik gabeko etorkizun demokratiko bat eraiki dadin».
Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko eragile anitzetako ordezkariak eta herritarrak izanen dira. Horien artean PSko hiru parlamentariak, Sylviane Alaux, Colette Capdevielle eta Frederique Espagnac, Alice Leizagezahar EELVko eskualdeko kontseilaria, Max Brisson Pirinio Atlantikoetako presidenteorde eta LRko kidea, Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea, Pako Arizmendi EAJko Ipar Buru Batzarreko burua, eta Yvette Debarbieu Donibane Lohitzuneko hautetsi komunista. Luzien Betbeder Auzapezen Biltzarreko presidenteak, eta Andde Darraidou presidente ohiak ere parte hartuko dute, elkarte anitzetako ordezkariekin batera. Enbatako Jakes Abeberri, Marie Cosnay idazlea, Maryse Cachenault laboraria, Jean Baptiste Etxeto sindikalista, eta Victor Pachon eta Martine Bouchet gizarte ekintzaileek eman dute atxikimendua.
Atxik Berrituz kristau elkarteko Maite Irazokik eta Franz Valli Frantziako Emmauseko presidente ohiak irakurri zuten adierazpenean, Luhusoko gertakariek «perspektiba berriak» ireki dituztela adierazi zuten, gatazkaren konponbide orokorrean «inplika» dadin, Frantziako Gobernuari egin zaizkion eskaerak, orain arte, «erantzunik gabe» gelditu zirela deitoratuta. Bake prozesuaren «geldiune» baten «arriskuaren» aitzinean, bakoitzak «bere ardurak» hartzera dei egin zuten, prozesua bururaino joan eta Euskal Herrian bake «zuzen eta iraunkor» bat finkatu dadin.
Lau puntutan azaldu zuten beren engaiamendua. Euskal gatazka «behin betiko» konpontzeko, eta bortizkeria egoera batera ez itzultzeko, armagabetze osoa burutzea baldintza «saihestezina» denaren «konbentzimendua» dutela erran zuten. Halaber, «ezinbestekotzat» jo zuten biktimen aitortza —horrek eskatzen dituen erreparazio guziekin—, eta presoen auziaren «behin betirako» konponbidea, «Baionako Adierazpenak zehazten dituen moduen arabera». 2014ko urrian Ipar Euskal Herriko ia sentsibilitate politiko guzietako ordezkariek izenpetu zuten dokumentuan, instantzia berezitu baten sorrera eta «epe luzera», euskal gatazkari lotutako kasuentzat «amnistia» lege baten sortzearen beharra azpimarratzen zituzten. Atzoko agerraldian parte hartu zuten herritarren ustez, gaur egungo egoera «zentzugabea» da: «ETAk erakunde armagabetu bilakatu nahi du lehenbailehen, eta bi estatuek pauso hori eman dadin ukatzen dute». Azkenik, ohartarazi zuten Aieteko Konferentziatik eta «borroka armatuaren bukaeraz geroztik kasik sei urte» iragan direla. «Prozesuaren geldiuneak asmatu nahi ez ditugun ondorioak ekar litzake».
Kazetariak, gose
Euskal Herriko hedabideetako ohiko kazetariez gain, nazioarteko hedabide andana ere hurbildu zen Baionara atzoko agerraldia segitzera. Horietako anitz espainiarrak. 11:00etarako iragarria bazen ere, 09:00etatik ate aitzinean esperoan ziren horietako anitz. Informazio bakarraren bila etorri ziren: apirilaren 8an Baionan zer gertatuko den jakitea. Ez zuten esperotako erantzunik jaso. Bakearen artisauek, azkenengo momentura arte «diskrezioa» atxikitzeko engaiamendua dutela adierazi zuten. Prentsaurrekoaren hizkuntzak ere sortu zuen arazorik. Ipar Euskal Herrian ohikoa denez, euskaraz eta frantsesez irakurri zuten adierazpena. Bukatzean, gazteleraz laburpena egingo ote zuten galdera kazetari batek. Elkarri begira gelditu ziren mahaian zeudenak. «Ez gara gai, ez dakigu gazteleraz», Mixel Berhokoirigoinen erantzuna. Mugaz bestalde ere Euskal Herria badela ohartzeko balio izan zien behintzat.