Euskal presoen hurbiltzea nahi du Frantziako presondegien ikuskatzaileak
Adeline Hazanek urteko txostenean idatzi du presoak urruntzeak senideekin harremana izateko eskubidea urratzen duela. Etxerat bat etorri da ondorioekin
2017-03-23 / Ekhi Erremundegi Beloki
Euskal presoek Frantziako presondegietan duten egoera deitoratu du beste behin Adeline Hazan Frantziako presondegien ikuskatzaileak. Atzo argitaratu zuen 2016. urteari buruzko txostena, eta, bertan, euskal presoen egoera jaso, eta Espetxe Zuzendaritzari zenbait neurri hartzeko gomendatu dio: tartean, presoen hurbiltzea.
Hazanen arabera, euskal presoak Euskal Herritik urruntzea sistematikoa da. Azpimarratu du 2016. urte bukaeran Frantziako presondegietan zeuden 81 euskal presoetatik %86 Hendaiatik 400 kilometrora edo gehiagora zeudela. «Preso horiek euren senditik urrun daude, eta senideekin harremana izateko duten eskubidea urratu da». Horiek horrela, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko gomendatu dio Espetxe Zuzendaritzari. Bestelako neurriak hartzeko ere eskatu du: bisiten iraupena luzatzea, familia bisitak erraztea eta senideak diruz laguntzea, besteak beste. Euskal presoen inguruan egin izan diren eskaerei emandako erantzunetan, preso horien «arrisku maila» azpimarratu ohi dute espetxe zuzendaritzak eta Frantziako epaitegiek. Hazanen erranetan, erabakitzeko momentuan ez da kontuan hartzen ETAren jardun armatuaren amaiera.
Presondegien ikuskatzailea eragile independentea da Frantzian, eta, haren oharrak bete beharrekoak ez izan arren, badira aintzat hartzekoak. Urteko txostena François Hollande Frantziako presidenteari eta Senatuko eta Asanbleako presidenteei helaraziko die.
Ezohiko prozedura erabili du Hazanek txostena egiteko. Etxerat-en eta zenbait presoren gutunak izan ditu esku artean, eta bakearen aldeko juristen batzordearen ordezkaritza bat, ezker abertzalearen beste bat eta Colette Capdevielle PSko diputatu sozialista hartu ditu.
Etxerat bera bat etorri da Hazanek txostenean bildutako ondorioekin, eta oroitarazi du senide eta lagunek sekulako ahaleginak egin behar dituztela bisitak egiteko. «Harreman familiar eta afektiboa mantentzeko prezioa gure oinarrizko eskubideen anulazioa da, baita bizitza eskubidearena ere», salatu dute, bisitetara bidean izandako 16 hildakoak gogoan. «Egoera latz horretaz egiten den erabilpena moralki, sozialki, politikoki onartezina da», adierazi du elkarteak ohar batean.
Oier Gomezi bisita
Sylviane Alaux PSko diputatuak eta Cecile Duflot EELVkoak larriki eri den Oier Gomez euskal presoari bisita egin zioten atzo goizean. Haren osasun egoeraren jarraipena egiten duen taldearekin ere bildu ziren, Bagoaz kolektiboak jakinarazi duenez. Larunbatean, manifestazioa deitua dute Baionan, bizi osoko zigorrak dituzten eta larriki eri diren euskal presoen egoera salatzeko. 17:00etan abiatuko da, Euskaldunen plazatik.