Rajoyri ongi iruditzen zaio ETAren armagabetzea, baina trukerik gabe
PPk eta PSOEk ETAri ohartarazi dote «negoziaziorik» ez dela egongo eta «ordainik» ez duela izango. Presoen plana eta desarmatzea «maltzurki nahastea» leporatu dio EAJk PPri
2017-03-23 / Edurne Begiristain
�ETAk desarmatu nahi badu, ongi deritzogu, desarma dadila berehala, gehiago luzatu gabe». Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea argi eta garbi mintzatu da ETAren desarmatzearen inguruan Espainiako Kongresuko kontrol saioan. PSOEk eraman du gaia bilkurara, Antonio Hernando bozeramailearen eskutik. Gobernuak armagabetzeaz duen iritziaz galdetu dio diputatu sozialistak Rajoyri, eta hark ahoan bilorik gabe erantzun du: «Orain arte armagabetze bakarra Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrek eraman dute. Modurik onena da ETAk armen kokalekuari buruzko xehetasunak ematea, inongo negoziaziorik gabe».
Kongresuko kontrol saioak agerian utzi du armagabetzearen inguruko iritzia partekatzen dutela Espainiako Gobernuak eta PSOEk. Gai horretan sintonia ona dutela irudikatu dute PPk eta PSOEk, hala mezuetan, nola keinuetan. Rajoy eta Hernando bat etorri dira ETAri ohartaraztean ez duela ezer eskuratuko armak uztearen truke, eta armagabetzea inolako negoziaziorik gabe egin behar duela. PPko eta PSOEko diputatuen txaloak jaso dituzte biek ala biek euren diskurtsoak amaitutakoan, eta bietako batek ere ez du bigarren txandarik erabili.
Hernandok ETAren «propaganda ekintzatzat» jo du armagabetzea, eta kritikatu du ETAk protagonismoa berreskuratu nahi izan duela Espainiari eta Frantziari armagabetzea ez oztopatzeko eskatu dienean. Gaineratu du ETAren armagabetzea «garaitua dagoen eta protagonismoa nahi duen erakundearen propaganda ekintza bat» dela. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohiak 2011n ETAk jarduera armatua utzi zuenean esandakoa gogoratu du, ondoren: «Espainia terrorismorik gabeko demokrazia izango da, baina inoiz ez memoria gabekoa».
PSOEko diputatuaren hitzak «erabat babestu» ditu Rajoyk, jarraian. Argi utzi du gobernuaren jarrera ez dela aldatu bera Moncloara iritsi zenetik, eta hiru ideietan laburbildu du ETArekiko politika: gobernuak ez duela «talde terroristekin» negoziatzen, ETAk ez duela «inolako ordain politikorik» jasoko armak uzteagatik, eta desarmatu nahi badu, «ongi» deritzola gobernuak, baina «berehala» egin dezala, «gehiago luzatu gabe».
Legebiltzarraren babesa
PSOEren bozeramaileak armagabetzearen inguruan azaldutako jarrera ez dator bat PSEk duenarekin. Ez bederen herenegun Eusko Legebiltzarrean EAJrekin batera aurkeztutako legez besteko proposamenak islatzen duenarekin. Besteak beste, jetzaleek eta sozialistek testuan babestu egiten dute gizarte zibilaren eta erakundeen inplikazioa desarmatzean, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatzen diete lagundu dezatela armagabetze prozesu hori bururaino eramaten.
Hain justu ere, legebiltzarrak apirilaren 6an onartuko duen proposamenaren garrantzia azpimarratu du EH Bilduko Maddalen Iriartek, «legebiltzarrak armagabetzea babestea ezinbestekoa delako». Gogoratu du armagabetze prozesuaren gidaritza gizarte zibilak duela, eta legebiltzarkideak gizarte zibilaren ordezkari diren heinean, prozesuarekin engaiatu behar dutela. EH Bilduko bozeramaileak azaldu du bakearen artisauen irizpideen zain jarraitzen dutela eta lagundu egingo dutela desarmatzea «egiaztagarria» eta «behin betikoa» izan dadin.
Bitartean, armagabetzearen harira EAJren eta PPren artean sortutako ika-mikak koska bat egin du gora. Herenegun Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak «ETAren bozeramaile» izatea egotzi zion Urkullu lehendakariari presoak gerturatzeko Jaurlaritzaren proposamenaren harira. Koldo Mediavilla EAJko politika instituzionaleko arduradunak «tamalgarritzat» jo du PPk presoen plana eta armagabatzea «maltzurki» nahasi izana, eta «gezurretan» aritzea egotzi die PPkoei. Adierazpenak «lotsagarriak» direla salatu eta «barkamena» eskatzeko galdegin die.
Madrilen, bestalde, lehen harremana izan zuten atzo Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak eta Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Azken horrek esan zuen ez zirela ETAren desarmatzeaz aritu. «Ez zen horretarako bilera». Besteak beste, Ertzaintzaren lan eskaintza publikoez jardun zuten.