ETAren armagabetzea. Kronologia
Oslotik Luhusora
«Oztopoz» beterikoa izaten ari da ETAren armagabetze prozesua. Gobernuen inplikaziorik ezaren irtenbide bila aritu dira gizarte zibilaren sektore bat eta euskal erakundeak.
2017-03-18 / Jokin Sagarzazu
Ia sei urte eta 2.500 kilometro inguru. Horiek ETAk bere armagabetze prozesua amaitzeko behar izango duen denbora eta egin behar izan duen bidea, atzo ezagutarazitako aurreikuspenak betetzen badira. 2011ko urrian bere jardunaren amaiera jakinarazi zuenetik, «ezohikoa eta zaila» izaten ari da prozesua, Nazioarteko Egiaztatze Batzordekoek azpimarratu dutenez. Ohiz kanpokoa, halakoetan gobernuak inplikatu ohi direlako, eta korapilatsua, landu nahi izan diren beste bideak ere «oztopatzen» aritu direlako Madril eta Paris.
ETAren armagabetze prozesuaren azken berria Luhuson (Lapurdi) jazo zen 2016ko abenduan: gizarte zibileko bost lagun atxilotu zituzten, ETAren arma batzuk deuseztatzen. Horrek agerian utzi zuen ETA bide berri bat saiatzen ari zela. Baina zerk eraman zuten horretara ETA bera eta, bereziki, gizarte zibilaren parte bat?
Aieteko Adierazpenaren bidez ETAk bere jardunaren amaiera jakinarazi eta gutxira, 2011ko azaroan, PP Espainiako Gobernura heldu zen. Armagabetzearekin ere aurrera egiteko aukera zabalik utzi zion PSOEk, baina ez zuen baliatu. ETAren ordezkaritza bat izan zuen zain Oslon (Norvegia). Hala jakinarazi zuen ETAk bi urte geroago, 2013ko martxoan, aditzera emanez bi urtez han izan zirela erakundeko kideak.
Agiri horretan, ETAk adierazi zuen Oslorako prestatutako elkarrizketa agendaren barruan desarmeaz ere hitz egin nahi zuela Madrilekin, eta saioak porrot egin bazuen ere, aurrera begira «aktibo» mantenduko zuela horretarako izendatutako ordezkaritza. Hala ere, ohartarazi zuen Osloko gunea hautsi izanak ondorioak izango zituela prozesuan; bereziki, zaildu egingo zituela Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekiko harremanak eta haren lanak.
Eta hala izan da, ETAk eta batzordeko kideek beraiek aitortu izan dutenez. 2014ko otsailetik, ezer gutxi jakinarazi dute nazioarteko bitartekariek desarmatzeari buruz. Orduan erakutsi zuen ETAk prozesuaren hasiera, egiaztatzaileek zabaldutako agiri eta bideo baten bidez —ustez, Tolosan (Okzitania) eginikoa—. Hori dela-eta, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten bitartekariek, eta Jaurlaritzaren babesa jaso zuten, Urkullu lehendakaria bera Madrilera joanda.
Baina egindako urrats horri garrantzia kendu zioten Espainiako Gobernuak eta beste eragile politiko batzuek, erabilitako moduagatik eta hasierako inbentarioan jasotako arma eta lehergai kopuru eskasa argudiatuta. Urkulluk ere kritika gogorrak izan zituen «antzezlan» horretan parte hartzeagatik, eta orduan jazotakoak arrastoa utzi du bere inplikatze mailan, lehendakariak berak aitortu izan duenez.
ETAk, baina, jarraitu zuen prozesuarekin. Urte bereko (2014) uztailean, jakinarazi zuen bere egitura logistikoa eta operatiboa desegin zuela eta armak zigilatzeko egitura tekniko-logistikoa osatzen ari zela armategien zigilatzea bururaino eramateko.
Abenduan, nazioarteko egiaztatzaileek agerraldia egin zuten, Bilbon, zigilatze prozesua aurrera zihoala azpimarratzeko. Egun berean, Jaurlaritzak ETA armagabetzeko plan bat aurkeztu zuen, komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez. Urkulluk, halaber, batzordeko kideekin biltzeari uko egin zion. Nolanahi den, ETA, gerora kaleratu dituen agirien bidez, prest azaldu da armagabetzearen diseinua Gasteizko gobernuarekin eta Euskal Herriko beste erakundeekin partekatzeko. Ordutik, agerraldirik ez dute egin egiaztatze batzordekoek.
Atxiloketak
2015aren hasieratik gaur arte, armagabetze prozesuarekin loturiko atxiloketak izan dira nagusiki. 2015eko maiatzean, Miarritzen (Lapurdi) etxe bat miatu eta hiru lagun atzeman zituzten. Aste berean salatu zuen ETAk armategiak zigilatzeko prozesuaren kontrako «eraso zuzena» zela operazioa. Bi aste eskas falta ziren Parisen egitekoa zen Bake Konferentziarako. Ekainaren 11n, Frantziako Asanblea Nazionaletik eskatu zieten gobernuei ehundik gora lagunek —tartean, alderdi bateko eta besteko diputatu ugarik— desarmatzea «molde adostu eta kontrolatuan burutzeko espazio egokia» ezartzeko.
Handik hilabetera, beste polizia operazio bat izan zen: bost lagun atxilotu zituzten Ortzaizen (Nafarroa Beherea), tartean, ustezko bi etakide: Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea. Armen zigilatzerako egitura tekniko-logistikoaren arduraduntzat jo zituen Espainiako Barne Ministerioak; beste hiru atxilotuak, haiei aterpe eman zietenak, aske utzi zituzten. Hiru lagun horiek aitortu zuten ustezko bi etakideak armagabetze prozesuan ari zirela.
Irailean, berriz, Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotu zituzten Baigorrin (Nafarroa Beherea), beste bi lagunekin batera —aske utzi zituzten horiek ere—. Plak abenduan jakinarazi zuen Konponbiderako ETAren Ordezkaritzako kidea zela. Atxiloketok agerian utzi zuten gobernuen inplikazio eza.
Irtenbidea, etxetik gertu
Hori ikusirik, 2016ko otsailean, bide berri bat lantzen hasi ziren Foro Sozialeko kideak. Gernikan (Bizkaia) eginiko batzarrean, Hego Euskal Herriko gobernuei eskatu zieten armagabetze prozesuarekin engaiatzeko; horrez gain, jakinarazi zuten hasiko zirela lantzen gizarte zibilak armagabetzean ere parte hartzeko modua.
Urrian, Foro Sozialak izaera iraunkorra hartu zuen, eta proposamen bat egin zuen: ETAri eskatu zion «lehenbailehen» armagabetzeko eta prozesu horretan gizartea aintzat hartzeko. ETAk bere jardunaren amaiera jakinarazi zuen nazioarteko konferentzia historikoa egiteko erabili zuen eraikin berean —Aieteko Jauregian—, egin zuen Foro Sozialak proposamena. Bi hilabete geroago, horren adibide praktikoa gauzatu zuten bost herritarrek Luhuson. Oslotik 2.500 kilometrora.