Konponbideari begira

Berriak

Egiaztatzaileekin «lotune bat» eratzeko eskatu diote Eusko Legebiltzarrari

Foro Sozialeko kideek agerraldia egin dute ETAren armagabetzeaz. «Fase erabakigarrian» sartzeko baldintza guztiak daudela uste dute
Foro Sozialeko Agus Hernan eta Anaiz Funosas Gasteizen, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Foro Sozialeko Agus Hernan eta Anaiz Funosas Gasteizen, atzo, Eusko Legebiltzarrean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

2017-03-16 / Hodei Iruretagoiena

Segurtasun gaietan dituzten eskumenak kontuan hartuta, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Euskal Elkargoak «eragile aktibo» izan behar dute ETAren armagabetzean, Foro Sozial Iraunkorraren ustez. Arlo horretako egoera aztertu zuten iazko urtarrilean Gernikan (Bizkaia) egindako foroan, eta geroztik izandako gertakariak aintzat hartuta, Foro Sozialeko Agus Hernan eta Anaiz Funosasek bi proposamen «iradoki» dizkiote Eusko Legebiltzarrari, agerraldi batean: NBE Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin «lotune bat» eratzea, armagabetze prozesuari jarraipena egiteko; eta «lehenbailehen» adierazpen instituzional bat egitea, NEB «onartzearen eta haren parte hartzearen garrantzia adieraziz».

Nafarroako Parlamentuan egin bezala —otsailaren 21ean egin zuten agerraldia han—, Foro Sozialeko kideek bilera ugari egin dituzte Eusko Legebiltzarrean agertu aurretik: Eusko Jaurlaritzarekin, PPrekin ez beste alderdi guztiekin —«behin eta berriz eskatu izan ditugu bilerak PPrekin»— eta gizarte eragileekin. Nafarroan adostasun «zabala» dagoela azaldu zuten, eta Ipar Euskal Herrian «are transbertsalagoa» dela hori.

Funosasek eta Hernanek azaldu dutenez, baikorrak dira Bakearen artisauen aurkako Luhusoko (Nafarroa Beherea) operazioak agerian utzitako datuak. Besteak beste, ETAk NEBri bere funtzioa zabaltzeko eskatzeagatik eta polizia operazioak izandako erantzun zabalagatik. Hernan: «Baldintza politiko instituzional, politika eta sozial guztiak emanak daude armagabetzea fase erabakigarrian sar dadin».

Publizitatea