Gatazkaren ondorioak. Euskal presoak eta armagabetzea
Korapiloak askatzeko hilabeteen aurrean
ETAren armagabetzean eta euskal presoen arloan bide batzuk irekita daude, ondorio zehatzen esperoan. Presoei eta iheslariei buruzko IV. Foro Soziala egingo dute gaur, Donostian; datorren astean, desarmatzeaz saioak Miarritzen
2017-03-10 / Enekoitz Esnaola
ETAren armagabetzean eta kartzela eremuan aurrera egiteko hilabete erabakigarriak datozela dirudi. Askotariko eragileak dabiltza inplikatuta gatazkaren ondorio horiek konponbidean jartzeko, korapiloak askatzeko, eta datozen hilabeteetan berri garrantzitsu batzuk egoteko lanean ari dira.
IV. Foro Soziala egingo dute gaur, Donostian, gaitzat euskal presoak eta iheslariak hartuta. Foro Sozial Iraunkorrak jardunaldiaren ondorioak hemendik aste batzuetara plazaratuko ditu, eta gero eragileekin partekatzen hasiko da, «akordio biltzailea» osatzeko asmoz. Besteak beste, kontuan hartuko ditu euskal erakunde publikoen eta presoen ekarpenak. Sortuk ere esan izan du instituzioen, gizarte zibilaren eta EPPKren arteko elkarlana beharrezkoa izango dela Espainiako eta Frantziako estatuengan eragiteko. Jaurlaritzak orain dela hilabete aurkeztu zuen Bizikidetza idazkaritzaren legealdiko programa, eta, espetxe eremuan, presoak gizarteratzeko ekinbideak sustatuko ditu. Madrili espetxe transferentzia eskatu dio berriro, eta Espainiako Espetxe Zaintzako eskumena Auzitegi Nazionaletik EAEko lurralde epaitegietara igortzea ere nahi du. «Zigor politika normalizatuz joatea» nahiko luke Jaurlaritzak ere.
Foro Sozial Iraunkorreko eledunek joan den astean iragarri zuten «euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko bide orri partekatu bat» udarako izatea dutela helburu. Oraingoz, Hego Euskal Herriko plana litzateke, datorren udaberriko Frantziako presidentetzarako bozak direla-eta Ipar Euskal Herrian udazkenera atzeratu baitute presoei-eta buruzko foroa.
Hain zuzen, Donostiako gaurko topaketako bigarren mahai inguruak Agente guztien artean adostutako bide orri bat sortzea du izenburu (18:30). Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia kontseilari ohia, Jule Goikoetxea EHUko irakaslea eta Xantiana Cachenaut abokatua mintzatuko dira, eta egitarauan ageri da EPPKren ekarpen bat izango dela. 16:30eko mahai inguruan, Iñigo Iruin abokatua, Laura Pego EHUko irakaslea eta Rafa Sainz de Rozas EAEko arartekoaren lantaldeko kidea ariko dira. Haien gaia: Legediaren erradiografia eta salbuespeneko neurriak. EHUren Ibaetako campusean izango da saioa (16:00-20:00).
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hilabete gutxi barru jakinaraz ditzake bere eztabaidaren ondorioak. Haren zuzendaritzak iragan abenduan zabaldu zuen jendaurrean oinarrizko txostena, eta kolektiboko presoak ari dira espetxe bakoitzean eztabaidak egiten. Txostena aparteko arazorik gabe sartu ahal izan dute kartzeletan. 2013ko adierazpeneko ildoa «berritu» eta «eraginkor» bihurtu nahi dute, eta azaldu dute euskal gizartearekin batera egin nahi dutela bidea. Preso bakoitzak legediko «aukera desberdinak» eskatzerik izango luke —gradu aldaketak, baimenak...—, «mugak damua eta salaketa» izanik, eta kolektiboak eta ezker abertzaleak babestu egingo lukete bakoitzaren erabakia. Sara Majarenas presoaren kasua oso da berezia, aitak zauritutako haur bat izateagatik berekin, baina haren bidea aurrekaria izan daiteke: Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileari aurkeztu zion idatzian, ETAk eragindako mina aitortu eta indarkeria gehiago ez erabiltzeko konpromisoa hartu zuen, eta presoak ezker abertzalearen sostengua ere jaso du. Lortu du alabarekin segitzea.
Bost lege baldintzak
Iazko azaroan, EH Bilduren Kongresuko taldeak Espainiako Gobernuari sakabanaketari buruzko galdera batzuk egin zizkion, idatziz, eta gobernuaren erantzunak —urtarrilaren 30eko data du—, sakabanaketa politika legezkoa dela esateaz gain, presoek «espetxe onurak izateko» bost lege baldintza bete behar dituztela zekarren: «Erakunde terroristarekin haustea, indarkeria uztea, beren delituetako biktimei espresuki barkamena eskatzea, bere ekintza kriminalen ondorioz izandako erantzukizun zibilari aurre egitea eta autoritateekin kolaboratzea». Ezker abertzalean azken baldintzarekin dute kezka handiena, baina badirudi EPPK-k legedia jorratuko duela. Bide batez, 7/2003 legea ezabatzeko eskatzen segituko dute, «salbuespenekoa» dela jota —hainbati traba gehiago ezartzen diote onuretarako—.
«Borroka juridikorako» ez ezik —Iruinen esaldia da—, EPPK-ko kideen «izaera politikoa» aldarrikatzeko, haien erabakiak gizarteratzen laguntzeko eta mobilizazio soziala ereiteko lanean ere badabil ezker abertzalea. Adibidez, duela urtebete pasa, preso ohien dinamika jarri zuten abian. Lehengo urtarriletik, Sortuk du han presoen «babes politikoaren» ardura, kongresuak hala erabakita. Txostenak zekarrenez, EPPK-ko kideekin «harreman politikoak» izango ditu, baina kolektiboarekin lotura organikorik ez.
Garrantzitsua da zehaztapen hori, eta inportantea den bezala EPPK-ko zuzendaritzaren Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura oinarrizko txosteneko bukaerako pasartea: «Aieteko Adierazpenean presoen gaia ETAk bere gain hartu bazuen, gaur egun, halako alde biko negoziazioaren zantzurik ez dagoenean, EPPK-k bere burua, ezker abertzalearen dinamikaren baitan, herriaren eta prozesu independentistaren garapenaren menpe jartzen du, preso guztion askatasuna Euskal Herriaren askatasunarekin lotuz». EPPKren izaeran aldaketak datozela ematen du. Ikusiko da zer dioen ondorioen idatzian.
Desarmatze prozesuaz ez ezik —«ardura politikoa eta teknikoa gizarte zibilari» emanik—, bere geroaz ere nahikoa zehatz aritu zen ETA Luhusoko (Nafarroa Beherea) ekintzaileekin trukatutako gutunetan: «Gure helburua ETA erakunde ez armatutzat ahal bezain laster deklaratzea da». Michel Tubiana, Mixel Berhokoirigoin eta Jean Noel Txetx Etxeberri ekintzaileek argitaratu egin zituzten gutunak, abenduaren 16ko polizia operazioaren ondotik. Joan den otsailaren 19an, Gara egunkarian, David Pla ETAren mintzakideak iragarri zuen «udaberritik aurrera [erakundeko] militante guztien artean hausnarketa prozesu bat abiarazteko asmoa» dutela.
Hil honen 17an eta 18an, Miarritzen (Lapurdi), jardunaldiak egingo dituzte ETAren armagabetzeaz. Hizlari izango dira Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria eta Berhokoirigoin.
Gatazkaren ondorioen eta ETAren indarkeriaren «amaiera ordenatua» nahi duten eragileek estatuen jarrera deitoratzen dute —batez ere, Espainiakoarena—, baina uste dute korapilo batzuk askatuz doazen heinean Madrilek mugitu beharko duela. Zenbaitek jada ikusten ditu mugimendu txiki batzuk: gradu aldaketa batzuk edo espetxe eskumena Jaurlaritzari emateko keinu bat.
Bide batez, plazan indarra hartzen ari da kontakizunaren bataila. Jaurlaritza gogor ari da ezker abertzaleari ETAri buruzko «azterketa kritikoa» exijitzen.