Talde guztiak egongo dira Memoria eta Bizikidetza lantaldean, PP salbu
«Terrorismoari» zilegitasuna kentzea eta espetxe politika aztertuko dituzte, besteak beste. PPk berriro eskatu du «gutxieneko etiko» bat ezartzeko. Akordioak lortzeko esperantza dute taldeek
2017-01-27 / Edurne Begiristain
Adostasun zabalarekin hasiko da lanean memoria eta bizikidetzari buruzko lantaldea Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, PP ez beste talde guztien babesarekin egin du aurrera hura sortzeko proposamenak: alde bozkatu dute EAJk, PSEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek (66 boto), eta kontra PPk (9 boto). PP izan da bere burua akordiotik kanpo utzi duen talde bakarra, gainerako taldeek erdibideko zuzenketa bat adostu baitute lantaldea martxan jartzeko. Akordiotik ez ezik, lantaldetik kanpo ere geratzea erabaki du PPk, ez duelako bat egiten foro horrek zehaztutako helburuekin, eta uste duelako talde guztiek ez dituztela onartzen «gutxieneko konpromiso etikoak».
Joan den legealdian, zoru etikoari buruzko eztabaidan korapilatu zen bakerako lantaldea, eta, PPz landa, PSEk ere parte hartzeari uko egin zion. 2013ko irailetik geldituta zegoen batzordea. Oraingoan, gobernukide diren EAJren eta PSEren ekimenez eraman da eztabaida legebiltzarrera, eta, azken egunetako elkarrizketen ondorioz, jatorrizko testua alboratu eta akordio zabalagoa lortu dute EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin. Adostutako testuak dio legebiltzar taldeen egitekoa izango dela «adostasun zabalak» lortzen saiatzea memoriari eta bizkidetzari eragiten dioten hainbat gairen inguruan. Jorratuko dituzten gaiak honako hauek dira: memoria, bizikidetza, biktimak, terrorismoari eta indarkeriari zilegitasuna kentzea, espetxe politika, askatasuna, bakea eta giza eskubideak.
Proposamenak lortutako adostasun zabala akuilu izan daiteke lantaldean akordioak egiteko. Hori espero dute, bederen, testua babestu duten taldeek, nahiz eta onartu duten «desadostasunak» izan badituztela, hala kontakizuna osatzerakoan nola terminologian bat egiteko. Legebiltzarreko eztabaidan ere azaleratu dituzte desadostasun horiek, besteak beste, bakearen definizioan, indarkeriaren interpretazioan eta biktimen aitortzan.
«Ulertzen dut gaia zaila dela, zauri askok irekita jarraitzen dutelako, baina gure lana da horiek sendatzea», adierazi dio Iñigo Iturrate jeltzaleak PPri, lantaldean parte hartzeko gonbita eginda. Nolanahi ere, ohartarazi du PP gabe ere aurrera egingo dutela, ez dutelako onartuko talde horrek lantaldearen zeregina «bahitzea». PPko Alfonso Alonsok aitortu du «bakarrik» geratu direla, baina euren diskurtsoa dela egokiena ETAren «terrorismoari zilegitasuna kentzeko», eta ez dutela parte hartuko batzordearen lehentasuna ez bada hori. PPri ez zaio gustatu espetxe politika sartzea lantaldearen zereginen artean, eta EAJri eta PSEri egotzi die EH Bilduri «erraztasunak» jarri izana lantaldean egoteko.
Hitzekin «katramilatuta»
Ez dute erraza izango taldeek adosguneak bilatzea, jarrerak urrun samar baitaude hainbat gaietan. Besteak beste, zenbait termino definitu eta interpretatzerakoan egingo dute talka, eztabaidak agerian utzi duenez. «Terrorismoaren deslegitimazioaz» aritu da Julen Arzuaga (EH Bildu), azaltzeko hainbat gai nork bere erara interpretatzeak ez duela zertan oztopo izan mahai baten inguruan eztabaidatzeko. «Terrorismoa norberak sufritu duen bortizkeriaren arabera interpretatuko du. Guk estatuaren terrorismoa pairatu dugu, eta horretan kokatuko dugu gure bizipena», azaldu du. Haren ustez, «denbora luzea» eman dute hitzekin «katramilaturik», eta bada garaia bat egiten duten puntuetan lan egiten hasteko. Besteak beste, sakabanaketa politikak eragiten duen «sufrimendua» lantzeko eskatu du.
Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak esan du lantaldean «elkar ulertzeko» eta «bestearen azalean jartzeko» saiakera egin beharko dutela, eta funtsezkoa dela giza eskubide guztien errespetua oinarri hartuta lan egitea. Hunkituta mintzatu da atrilera igo denean, bere anaia Joxi Zabala gogora ekarri eta biktima guztiak omendu dituenean. Halaber, galdegin du legebiltzarrak biktima guztien aitortzaren alde lan egitea eta pausoak ematea Poliziak sekretupean dituen «estatuaren indarkeria kasu ugari» argitzeko.
Bakeaz hitz egin du Jose Antonio Pastorrek (PSE), EH Bilduk hitz hori lantaldearen izenburura gehitzeko egindako eskaera aitatuz. «Guk elkarbizitza da eraiki behar duguna, bakea jada badugu eta. ETAk ez du hiltzen; beraz, hau da bakea», esan dio. Lantaldean alde guztietako biktimak entzungo dituztela azaldu du Pastorrek: parekatu gabe, baina inor baztertu gabe. «Bakea ez da soilik indarkeriarik eza. Pauso gehiago eman behar dira: ETA desarmatzea, espetxe politika malgu-tzea... », erantzun dio Iturratek Pastorri. Desadostasunak izanda ere, aurrera egiteko borondatea badutela esan du EAJkoak.