ENBAXADA BILA
Baldintza berriak
2017-01-15 / Martxelo Otamendi Egiguren - BERRIAko zuzendaria
Asko kostatzen ari zaigu euskal preso politikoak kaleratzeko tunelean argia ikustea. Nahiko indarrik ez daukagu Espainiako eta Frantziako gobernuen borondate zurrun eta gogorra bihurritzeko. Eroso daude biak dauden egoeran, eta paisaiatzat dauzkate presoen eskubideen alde egiten diren mobilizazio eta ekinaldiak. Berdin da, atzo Bilboko kaleetan beste behin ikusi genuen bezala, oso jendetsuak izatea; edo, batzuetan lortzen delako, ekimen kualitatiboak izatea.
Azken urteotan ari gara ikusten mugimenduak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskutik. Espetxe legediak zehazten ditu presoek gradu aldaketa eduki ahal izateko bete beharreko baldintzak; izan ere, gradu aldaketa horien ondorioz bakarrik lor ditzakete presoek, era progresiboan, hobekuntzak: besteak beste, Euskal Herriko espetxeetan egotea, baimen motzak, baimen luzeagoak, kartzelara lo egitera bakarrik joatea... eta azkena, behin betiko kalera ateratzea nahiz zigor osoa beteta ez eduki. PSOE Madrilen agintean zegoen garaikoa da espetxe legedi hori, EAJk, Eusko Jaurlaritzak eta PSE-EE hasieratik babestu zutena. Lehen Langraiz eta orain Zaballako taldea osatzen duten presoek bide hori hartu zuten duela urte batzuk; preso politikoen kolektiboak, aitzitik, uko egin zion bide horri.
Orain, bi muga jarrita —damua eta kolaborazioa—, kolektiboak agiri baten bidez jakinarazi du prest dagoela indarrean dagoen legedia betetzeko, baldin eta «gizartearen babes zabala» lortzen badu. Kanpoan nahiko traba ez, eta gurean ahots batzuk altxatu dira esanez Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiriari ez dariola behar besteko sintzeridadea eta autokritika, zehaztu gabe nola neurtzen den hori. Semantika helburu politikoekin erabiltzea deitzen zaio horri. Lehen «eragindako kaltea aitortzea» zena, urteetan eskatu dena, «eragindako kalte inutila aitortzea» bihurtu da/dute, adjektibo hori jartzea debaldekoa balitz bezala. Londresko gobernua IRAko presoekin izan zen baino exijenteagoak izango gara gure herrian ETAkoekin?