Desarmatzearen, bizikidetzaren eta bakearen alde
2017-01-14 / Francisco Letamedia, Yolanda Jubeto eta beste - EHUko irakasleak
Artikulu hau sinatzen dugunok, irakasleak, EHUko ikertzaileak, eta euskal gizarte zibileko partaideak, desarmearen, adiskidetzearen eta bakearen aldekoak izaki, uste dugu ezin diegula izkin egin hiru xede horien kontrako ekintzei. Indarkerien aro luze eta mingotsa ixteko Espainia eta Frantziako gobernuek hautatu duten estrategia salatzen dugu, adiskidetzea eta bakea lortzeko edozein prozesutarako oinarriak urratzen baititu.
1. Era honetako prozesuak egon diren herrialde guztietan, erakundeen, gizarte zibilaren eta nazioarteko bitartekaritzaren arteko halako kontsentsu bat egon da aurreko fasea nola itxi erabakitzeko; beti sartzen da fase horretan armak baliogabetzea edo konfiskatzea. Halaber, aho batekoa izaten da halako prozesuen amaieran biktima guztien erreparazio oso bat arlo ekonomikoan, afektiboan eta aitortza sozialean, aurreko egoeren ondorioz izandako egoera pertsonalak konpontzeko eta ez errepikatzeko bermea. Hortik eratortzen da aurrez aurre egon izan diren sektoreen adiskidetzeen hasiera.
Frantziako eta Espainiako estatuen estrategiak ez ikusiarena egiten die oinarri horiei. Adostasunik batere gabe, ez politikorik ez sozialik. Memoriaren politika bat, «guda» baten gisan aurkezten dena, garaile eta galtzaileen printzipioari segika, erruaren banaketarik gabe; desarmatzearen prozesuan bitartekari guztiak baztertzen dituzte, nazioartekoak zein herrialdekoak; desarmatzean lagundu nahi dutenei oztopoak jarri, edo, are gehiago, kriminalizatu; salbuespen politiketan oinarritzen diren espetxe zigor luzeen jarraipena ezartzen diete.
Estrategia horrek, gainera, oinarri ahulak jartzen ditu epe luzera ez errepikatzeko bermeei. Memoria historikoaren prozesuek belaunaldi bat baino gehiago iraun izan ohi dute. Etorkizuna ezin iragarria bada ere, gerta liteke, aipatutako estrategian eta jarduten duen esparru politikoan ezer aldatzen ez bada, hemendik belaunaldi batera, edo geroago, euskal preso askok kartzelan segitzea praktikan bizi osorako espetxe zigorrak dauzkatelako. Burugabe batzuk izango ginateke ez bagenu ahotsa altxatuko mehatxuaren aurrean; datozen belaunaldiek iragandako mende erdian jasandako horroreak segituko balu.
2. Ipar Euskal Herriko pertsonalitateen atxiloketak beste gogoeta batzuk iradokitzen dizkigu. Batetik, atxilotu zituzten pertsonek (orain aske, baina baldintzapean), jende altruista, sozialki konprometitua, eta oso ezaguna eta maitatua da Pirinioen ipar eta hego aldean, iparraldeko gizarte zibil bizi bat islatzen dute, bakerantz egiten dutena, bide demokratiko eta ez-biolentoen konpromisoarekin. Era berean, prozesu honen alde gizarte honen eta bere hautagaien (ideologia eta identitate guztietako erakundetako ordezkariak) erantzunak behartu du «bakearen artisauak» aske uztera, hain zuzen, aurkeztu nahi zituztenaren aurka, ez baitira «gaizkileak», baldintzapeko askatasunaren aurretik aurkeztu nahi zituzten eran. Erantzun bizi horrek piztu du guregan, Pirinioen hegoaldean, iparraldeko anai-arreben koherentzia eta ausardia berdintzeko gogoa.
Luhusuko gertaeren ostean, Pirinioen hegoaldean hainbat ekinbide izan dira bakerako politikaren zumeak jar ditzaketenak erakundeak, nazioarteko bitartekariak eta gizarte zibila bilduko dituena, nazioarteko iritzi publikoa informatzeko eta bi estatuei presio egiteko.
Gehiengo politiko eta sozialak abenduaren amaieran egindako komunikatuak baieztatzen du euskal gizarteak bake osoa eta behin betikoa nahi duela. Gobernuei dei egin die desarmatzean laguntzeko, Iruñeko eta Gasteizko parlamentuei eta Iparraldean sortzear den elkargoari prozesuaren jarraipena egitera dei egin die, Espainiako eta Frantziako gobernuei kontrolatutako desarmatze bat egiten laguntzeko, gardena eta nazioarteko estandarretan oinarrituta, eta erakunde ordezkatzaileei, egiaztatze batzordeei eta gizarte zibileko erakunde ordezkariei koordinazioa eskatu diete desarmatze prozesua arrakastaz amai dadin laguntzeko. EHUko kide gisa, gizarte zibileko erakundea den heinean, adierazpen horrek dei egiten digu, eta bat egiten dugu puntu horrekin.
4. EPPK-k abenduko adierazpenarekin lagundu du, Foro Sozialaren ondorioekin bat egiten zuelako, bake prozesua sendotzeko, egindakoen ondorioen erantzukizunak onartuz eta egoera pertsonaletarako konponbideetarako bide berdinduz. Horregatik egiten die dei zuzenean Espainiako eta Frantziako gobernuei. Espetxe zigorretan onura jasotzeko, ezin da ordenamendu juridikoan agertzen ez diren baldintza arbitrarioen menpe egon. Salbuespen egoera orok amaitu behar du, sakabanaketak eta gaixo dauden presoak kartzelan egoteak amaitu behar du; Arantza Zulueta abokatuaren egoera gaitzesgarriaz ez hitz egite arren.
5. Uste dugu, halaber, Hegoaldeko erakundeak proaktiboak izan behar direla, ez erreaktiboak, ekintzan oinarrituta eta ez egonean, eta gizarte zibila babestuz. Iparraldeko erakundetako ordezkariek emandako eredua, batasun eta irmotasun berarekin izan behar du Hegoaldeko erakundeena, gehiengo politiko eta sozialaren adierazpenari erantzuteko.
Larunbateko manifestazioa, joatera dei egiten dugunak, une ezin hobea izango da adiskidetzerako eta egoera pertsonalen konponbiderako, desarmatzea eta bakea herri oso baten deiadarra bilaka dadin.
ARTIKULU HAU HONAKO HAUEK ERE SINATU DUTE: Jule Goikoetxea, Maria Luz de la Cal, Miren Josu Omaetxebarria, Iñaki Lasagabaster, Jone Martinez Palacios, Izaro Gorostidi, Ramon Zallo, Itxaso Fernandez, Arantza Gutierrez, Iñaki Barcena, Zuriñe Rodriguez, Maria del Mar Lledo, Josu Amezaga, Isabel Otxoa, Estitxu Garai, Petxo Idoiaga, Maier Lorizate, Patricia Martinez, Joxerramon Bengoetxea, Kontxesi Berrio-otxoa, Igor Ahedo, Iosu Chueca, Xabier Ezeizabarrena, Mikel de la Fuente, Mario Zubiaga, Asier Blas, Imanol Telleria, Rafa Ajangiz, Xabier Albizu, Jon Azkune, Ibai Atutxa, Jon Andoni del Amo, Zesar Martinez, Arkaitz Letamendia, Ugo Mayor, Inazio Garin, Arkaitz Fullaondo, Aitor Bengoetxea eta Joxerra Aihartza.
( Erredakzioan itzulia )