ANALISIA
Lehengo, oraingo eta geroko aldiak
2016-12-24 / Hodei Iruretagoiena
Lehen helburua lortua da; bada lehengo aldia, eta oraingoa». Mixel Berhokoirigoinen hitzak dira, Luhusoko operazioan atxilotu eta aske irten ondoren BERRIAri esandakoak. Hasteko, ETAk «armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa» gizarte zibilaren esku utzi izanak erakusten du diferentzia bat lehengo aldiarekiko. Lehen, zigilatze prozesua hasia bazuen ere, «armagabetze osorako» Madrilen eta Parisen parte hartzea ezinbestekotzat jotzen zuten, besteak beste, ETAk berak eta nazioarteko egiaztatzaileek. Orain, gizarte zibilarekin eta nazioarteko eragileekin aurrera egitea erabaki du ETAk, egunotan argitaratutako gutunetan dioenez, «gobernuen parte hartzea, prozesuak segurtasun handiagoa izan dezan, baztertzerik ezin bada ere».
Bide hori etengabe baldintzatu dute Frantziako eta Espainiako estatuek egindako polizia operazioek; 2015eko maiatzean, Miarritzen (Lapurdi), Cambarre etxea miatu eta jabeak atxilotu zituen Frantziako Poliziak. Atzetik heldu ziren Ortzaizeko, Baigorriko (Nafarroa Beherea) eta Azkaineko (Lapurdi) atxiloketak. ETAko kidetzat jo ez zituzten herritar gehienak tarte laburrean utzi izan ditu kalean Parisek.
Izan ere, trabak bai, baina Luhusoko pausoa emateko bidea ekarri duten baldintzak ere lehendik ari ziren sortzen gizarte zibilean. Atzo Ipar Euskal Herriko hautetsi ugarik adierazi gisan, 2011n Aieteko Bake Konferentzian abiatutako bidearen «segidan» baitator Luhusokoa. Aiete abiapuntu hartuta, mobilizazioa eta eragile eta sentsibilitate ezberdinen arteko elkarrizketa etengabea izan da: Bake Bidea sortzea, Baionako Foroak eta Adierazpena, Parisko Bake Konferentzia... Aniztasuna biltzeko gaitasuna eta konstantzia. Lan hori gabe, aste honetako operazioak jasotako erantzuna bestelakoa zatekeen.
Zailtasunak edo erronkak ez dira makalak «oraingo aldi» berrirako ere. Hegoaldeko alderdi eta sindikatuen ordezkaritza zabalak Bilbon erakutsitako argazkiari, oraindik, konstantzia eta aniztasuna falta zaizkiola dirudi. 2014ko urtarrilean, EPPKren bitartekarien aurkako operazioaren eta Bilboko urteroko mobilizazioaren debekuaren ondoren, izan zen antzeko argazki bat. Ageriko segidarik ez zuen izan, ordea. Aniztasuna, konstantzia. Jarrera hori Euskal Herri osora eta sentsibilitate gehiagotara zabaltzea izango da erronketako bat.
Bilboko aste honetako argazkian atera zirenek Madrili eta Parisi «ardura» eskatu dioten arren, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Iruñeko eta Gasteizko parlamentuak eta Euskal Elkargoa «lagungarri» gisa aipatu izanak erakusten du egon daitekeela bide bat egiteko aukera, bertatik jarrera bat indartuz, «ardura» duenaren zain egon gabe.
«Lehengo aldiak» ez ezik, ordea, gerorako utz ditzakeen ondorioek ere baldintzatzen dute oraingo armagabetze prozesu hori. Atxilotutakoei ETAk bidalitako gutunetan ikus liteke: «Soilik gauza bat eskatu nahi dugu: egiten den bideak ez dezala zirrikiturik utzi inork irakurketa okerrik egiteko, 'garaituen eta garaileen' kontakizun maltzurra egiteko». Konponbideak «integrala» izan behar duela ere badio, presoen auzia oroitaraziz. Baina gero: «Halere, jakin ere badakigu alor bakoitzean, ahal den neurrian, aurrera egin beharra dagoela, azkenean denetan urratsak egiteko baldintzak sortu ahal izateko».
Bidea egitea beste biderik ez da egongo, antza, Madril eta Paris mugiarazteko. Bake prozesurik ezean, badirudi «aldi» berriko bakegintzak ere gehiago izango duela gintza-tik baketik baino.