DARWIN ETA GU
Luhuso, Michèle
2016-12-24 / Jose Mari Pastor
Luhuso non dagoen ikasi dugu azken egunotan. En el suroeste francés; en Francia azaldu dute Espainiako eta Euskal Herriko hainbat hedabidek. Badakite lurraldea identifikatzen eta mugatzen. Gu, ostera, ez gara hain finak. Begi bistakoa da zeinen ahula den gure lurraldetasun kontzeptua. Badira hamaika arrazoi hori gertatzeko eta ulertzeko, baina... Atxiloketak izan dira Iparraldean. Horixe entzun eta ikusi dugu Euskal Herria osotasunean hartzen duten hedabideetan. Iparraldea. Gure bosgarren probintzia. Gehienez urtean bitan bisitatzen dugun lurralde exotiko hori: Aste Santuan eta Herri Urratsen. Batean Espainia katolikoko festa egutegitik ihesi; bestean euskarari laguntzen. Senperen, badakizu, Donibane Lohizune, Azkaine, Sara, hor nonbaiten dagoen laku horretan. Lehenago errefuxiatuak joaten ziren —Siriakoak ez, gutarrak, asto hori!— eta haiekin solastatzen ginen, eta aperitifa edan, prefosta. Iparraldea: kostaldeko herritar frantsestuak, erdialdeko abeltzain eta laborari sudur gorriak, ekialdeko dantzari kantari xelebreak.
Hedabide abertzale bateko webgunean hauxe idatzi dute albistearen tituluan: Luhuson (Lapurdi). Herri txikia da Luhuso biztanleriari dagokionez, mila herritar ez ditu. Amoroto, Elduain edo Arizkungo erroldan ere ez dira mila izen agertzen. Hala ere, kasu horietan herriaren izena ipiniko lukete. Edo probintziarena. Atxiloketak Arizkunen (Nafarroa) edo Amoroton (Bizkaia)? Ez. Orduan, zergatik Luhuso (Lapurdi)? Bihotzez ez, baina buruz espainolak garelako.
Konplexu asko ditugu. Espainia eta espainol hitzek iraintzeko baino ez dute balio, antza. Mespretxu moduan edo. Jihadista bihurtutako mertzenario batek Ebrotik behera autobus bat leherraraziko balu, atentatua Segovian gertatu dela idatziko luke egunkari abertzaleak, ez Espainia erdialdean edo. Eta gure Iparraldeko euskaldun abertzale independentistek Wikipediara jo beharko lukete Hegoaldeko abertzale independentistek ez dietelako argibide egokirik eman. Espainol pitoak direlako, alegia.
Pedro Almodovarren film bat Estatu espainolekoa omen da. Bertrand Tavernierrena, Estatu frantsesekoa. Baina Aki Kaurismakirena, Finlandiakoa. Finlandiak ez al du estaturik? Zinemari lotutako beste adibide bat: Michèle Morgan zendu zen asteartean, 96 urte zituela. Michèle Morgan, les plus beaux yeux du cinema —zinemako begi ederrenak— deitua. Greta Garbo frantziarra. «Begi ederrak dituzu, badakizu?», esan zion Jean Gabinek Le Quai des Brumes filmeko eszena hartan. «Musu emaidazu», erantzun zion Michèlek. Eta haren begi berde gardenek Le Havre iluneko langar-lainoa uxatu zuten Hampstead-eko Everyman zinemako pantailatik, Londres umelean. Frantzia eta Iparraldeko hedabide guztiek luze eta zabal jorratu dute aktorearen heriotza; Hegoaldekoek, berriz, ez. Guk ez dugu Michèle Morgan ezagutzen, Lina Morgan baizik.
Erasmus sistemaren moduko baliabide bat komeni zaigu geure geografia fisiko eta emozionalean sakontzeko. Horretaz badakite Espainian. 14-18 urte bitarteko ikasleen mugikortasuna sustatzeko aukera aipatu du gobernuak. Argi azaldu dute helburua zein den: espainiarrek hobeto ezagutzea elkar. Kataluniako ikasleak aipatu dituzte, haiek Gaztela aldera joatea, hango jendea ezagutzea. Kasualitatea? Ez. Antonio Machadoren Soria deskubritu eta gero, Sevillako poeta Collioure-n datzala esan lezake ikasle katalanak, ez Coll Lliure-n. Ekialdeko Pirinioak departamenduan, ez Ipar Katalunian.
Euskaldunak, abertzaleak eta independentistak gara, baina mapan errazago kokatzen dugu Llanes Luhuso baino. Espainia dugu erreferentzia. Hauxe erantzun zion Piarres Xarritonek euskal kazetari bati, hark albiste bateko tituluan Françoise Mitterrand idatzi izanari garrantzia kendu nahi izan zionean: «Felipa González idatziko zenukete?». Espainol pitoak. Michèle Morgan atzo lurperatu zuten Montparnasseko hilerrian. Hilkutxan arrosa zuriak ipini zituzten. «T'as d'beaux yeux, tu sais?». «Embrasse-moi».