LUHUSOKO OPERAZIOA
Armagabetzean eta konponbidean "inplikatzeko" deia Parisi eta Madrili
Ipar Euskal Herriko 655 hautetsik izenpetu dute deia, eta atzo goizean eman zioten Baionako suprefetari. Bakea lortzeko «bururaino» joanen direla esan dute adierazpenaren izenpetzaileek. Bideoa: hautetsien adierazpenak suprefeturaren aitzinean (Ekhi Erremundegi Beloki / 'Ipar Euskal Herriko Hitza').
[Youtube]https://youtu.be/LhafHlVEDkM[/Youtube]
2016-12-24 / Ekhi Erremundegi Beloki
ETAren armagabetze zibilaren kontra Frantziako eta Espainiako gobernuek zuzendutako Luhusoko (Lapurdi) polizia operazioaren ondotik, gatazkaren konponbidean inplikatzeko bi gobernuei egindako deiak erruz ugaritzen ari dira egunotan. Atzo goizean, Ipar Euskal Herriko 655 hautetsik adierazpen bateratua egin zuten Baionan, Parisi eta Madrili ETAren armagabetze prozesuan eta gatazkaren konponbidean «inplika» daitezela galdetzeko. Adierazpena eta izenpetzaileen zerrenda Baionako suprefetari eman zizkioten eskura, hark gobernuari helarazteko. «Atzo [herenegun] zabaldu genien deia hautetsiei. Oraindik erantzun anitz espero ditugu», adierazi zuen izenpetzaileen artean den Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak. Haren ondoan, Michel Veunac Miarritzeko (Lapurdi) auzapezak, Max Brisson Pirinio Atlantikoetako presidenteordeak, Alice Leizagezahar eskualdeko kontseilariak eta Sylviane Alaux eta Frederique Espagnac parlamentari sozialistek hartu zuten parte agerraldian, beste hautetsi eta auzapez andanak inguratuta. Atzo Baionan egon ez baziren ere, izenpetzaileen artean dira Jean Lassalle eta Colette Capdevielle diputatuak, eta Jean Jacques Lasserre senatari eta departamenduko presidentea ere.
«Nahi dugu erakutsi fermuki mugimenduak aitzina segitzen duela, eta hautetsi guziek nahi dugula Frantziako Gobernuari mezu bat helarazi, gizarte osoak helarazi duen bezala: bake prozesuan denek sartu behar dugu», adierazi zuen Daniel Olzomendi Izurako (Nafarroa Beherea) auzapezak. Euskal Herriaren «bake nahia» agerikoa dela erran zuen, eta azken egunetan «oihartzun» handia izan duela. Herritarrek eta instituzioek, «denek batera» bakea «eskatu eta lortu» behar dutela nabarmendu zuen. «Bake prozesua garrantzitsua da, eta bururaino joanen gara bake hori lortzeko».
Hautetsi guzien artean txandaka hitza pasatuz irakurri zuten adierazpena prentsaren aitzinean, denek bat egiten dutela erakusteko. Idatzitako mezuan, abenduaren 16an Luhuson atxilotutako bost herritarrak ETAren armamentuaren parte bat «neutralizatzen» ari zirela baieztatu dute. Herri ekinaldi hori 2011n Aieteko Bake Konferentzian abiatutako bidearen «segidan» kokatu dute hautetsiek, Espainiako eta Frantziako gobernuen «inplikazio faltari aurre egiteko» operazioa zela ebatzita.
Atxilotutako bost herritarrak —Txetx Etxeberri, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle, Mixel Bergouignan eta Stephane Etxegarai Etxe—, Ipar Euskal Herriko «pertsonalitate ezagunak» direla azpimarratu dute hautetsiek, eta bakearen aldeko beren engaiamendua «ukaezina» dela. «Atxiloketa hauek hunkitu gaituzte».
Euskal Herriarentzat «bortizkeriarik gabeko» etorkizun bat nahi dutelako, euskal presoen egoera eta biktima «guzien» sufrimenduak kontuan hartzeko eskatu dute hautetsiek. «Konbentzimendu osoa baitugu armagabetzea berehala martxan ezarri behar dela, jendarte zibila ez dadin behartua sentitu ararteko izatera, Luhuson gertatu bezala. Guk, Euskal Herriko hautetsiok, frantziar eta espainiar estatuei eskatzen diegu armagabetze prozesuan eta gatazkaren konponbidean inplika daitezela».