LARREPETIT
Herria da arma
2016-12-21 / Maddi Ane Txoperena Iribarren
Sare sozialen bidez jakin genuen ostiral gauean Luhusoko atxiloketen berri. Hasieran hiru, eta agian bost zirela, baina ez genekien zehazki nor. ETAko kideak izanen zirela, ez zitzaidan besterik bururatu: «Beste polizia operazio bat», pentsatu nuen. Eta, nire kolkorako, horrelakoetan maiz burura etortzen zaidana: «Zenbat geldituko dira oraindik?».
Ordu batzuk geroago, sorpresa: ETAko militanteak ez, baizik eta borroka armatuarekin zerikusi gutxi zuten herritarrak zirela atxiloturikoak. Eta ez edozein, baizik eta euskal gizartean, eta bereziki Ipar Euskal Herrian ezagunak diren bost pertsona: kazetari, laborari, musikari eta herri mugimenduko kideak, bertzeak bertze.
Ez bedi gaizki ulertu, baina poza eman zidan albisteak. Atxiloturiko pertsonengatik ez, noski. Eskerrak askatu dituzten berehala! Atxiloketek agerian jarritakoak utzi ninduen nolabait kontent: herritarrak direla armagabetzea nahi dutenak, eta Espainia eta Frantzia oztopatzen saiatu arren, horretan ari direla.
Are poz handiagoa eman zidan hurrengo babes saldoak: hautetsi eta eragile ugarik haiekin bat egiten zutela, eta haiek ere lagundu nahi zutela armagabetzea. Eta Baionako eta Donibane Garaziko karriketan, ehunka pertsona, bake eske.
ETAk armak zergatik utzi zituen, azalpen ugari eman daitezke. Eta ni ez naiz jarriko hemen analizatzen... Baina horietako bat izan daiteke, agian, herriaren babesa galdu izana. Orain herriak lagundu egin nahi dio, ordea: bukaera ordenatua ematen, eta kasu honetan, armagabetzen. Armagabetzea, ordea, Espainiak —eta, beraz, Frantziak— eskatutakoa baizik ez da.
Korsikako presoen aldeko militante bati entzun nion behin: «Armak entregatu, baina zergatik? Herriak dauzka armak!». Gurean, fisikoki ez agian, baina argi gelditu da intentzioz behintzat nork dituen. Fusilak lurrean pausatu ala ez, bost axola: herria bera da arma.