Bi lagun atxilotu eta etxe bat miatu du Frantziako Poliziak Miarritzen
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, armagabetzeaz arduratzen den ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazioa izan da
2015-05-29 / Gotzon Hermosilla
Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu, Nathalie Chasserieud eta haren bikotekide T. V., ETAri laguntza emateaz akusatuta, eta bikoteak Miarritzen (Lapurdi) duen etxea miatu dute, erakunde armatuaren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazio batean. Poliziak adierazitakoaren arabera, arma biltegi bat topatu dute etxean.
Atzo goizaldean ekin zion operazioari Frantziako Poliziak, 06:00etan, Guardia Zibilak emandako informazioa baliatuta, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Bikotea atxilotu eta Miarritzeko Posta kaleko Cambarre etxea miatu zuten egun osoan; beheko solairuko garajea, batez ere.
Poliziak esandakoaren arabera, biltegi bat aurkitu zuten, eta, han, suzko armak, lehergaiak eta matrikulak egiteko gailuak atzeman zituzten, baina ez dute eman horren inguruko xehetasunik.
ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazioa izan da atzokoa, Espainiako Barne Ministerioak esan duenez. 2014ko uztailaren 15ean, agiri bat plazaratu zuen ETAk, eta jakinarazi zuen jarduera armatua amaitu ostean bere egiturak moldatzeari ekin ziola eta «egitura tekniko-logistikoa» osatzen ari zela, erakundearen armategiak zigilatzeko lanak errazteko asmoz. Egitura horren kontra jo nahi izan du orain Frantziako Poliziak. Garai berriari begira, egitura politikoa indartuko zuela ere iragarri zuen ETAk agiri hartan.
Armategiak zigilatzeko lan horiek lehenengo fruitua eman zuten iazko otsailean, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak erakunde armatuaren arma eta lehergaien «kopuru jakin bat» zigilatu izanaren lekukotasuna eman zuenean.
«Bide okerra»
Sorturen iritziz, «armagabetze eraginkorra oztopatu» baino ez du egiten atzoko polizia operazioak, eta hori «bide okerra» da, alderdi abertzalearen aburuz. Pernando Barrenak gogorarazi du ETAk adierazia duela biltegiak zigilatzeko prozesuari ekiten ari zaiola eta behin eta berriro egin diela dei Espainiako zein Frantziako gobernuei armagabetze eskema baten inguruan ados paratzeko. «Espainiak eta Frantziak uko egiten diote horri», esan du Barrenak,eta Miarritzeko operazioa jarri du horren frogatzat.
Barrenak gogora ekarri du gai horren inguruan EH Bilduk egindako proposamena: Armagabetze Batzorde Independentea osatzea «babes politiko, sozial eta instituzionalarekin», eta haren gidaritzapean «armategien deuseztatze prozesu kontrolatu, ordenatu eta adostua» garatzea.
Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazen arabera, 2012tik ETAren kontra egindako «polizia operaziorik garrantzitsuena» da atzokoa: «ETAk armak ematen ez baditu, geuk kenduko dizkiogu», gaineratu du.
Fernandez Diazek eskerrak eman dizkie Frantziako agintariei laguntzeagatik, eta baieztatu du «ETAren egitura tekniko-logistikoa» zela operazioaren jomuga.
Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Arsenio Fernandez Mesak, berriz, esan du «ETAk bere borondatez eman beharko lituzkeen armak» atzeman dituztela polizia operazioan. Gaineratu du Guardia Zibilak «lanean» jarraituko duela «ETAk armak eman eta bere burua desegin arte».