Presoen babesaren kontrako operazioa
Elkartasunari kolpea, berriro
Guardia Zibilak Etxerat-eko eta Jaiki Hadi elkarteko lau kide atxilotu ditu. «ETAren kartzeletako frontearen» aurkako operazioa dela dio Barne Ministerioak. Komunikatuta eraman dituzte Madrilera
2015-03-26 / Edurne Begiristain
Euskal presoen eskubideen alde lanean ari diren euskal herritarren aurka egin du berriro Guardia Zibilak. Lau pertsona atxilotu ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteko kideak dira atxilotutakoak: Nagore Lopez de Luzuriaga Zamudion (Bizkaia) atxilotu dute, eta Izaskun Abaigar, Kanpezun (Araba). Biak dira Etxerat-eko ordezkariak. Fernando Arburua preso ohia, berriz, Donostian atzeman dute, eta Oihana Barrios psikologoa, Iruñean. Biak ala biak presoen osasun baldintzak hobetzeko lan egiten duen Jaiki Hadi elkarteko kideak dira.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, «ETAren kartzeletako frontearen kontrako» operazioa izan da. Zehazki, presoen inguruan lan egiten duten erakundeen koordinazio gunean parte hartzea leporatzen die lau atxilotuei, erakunde horiek zeintzuk diren zehaztu ez badu ere.
Euskal preso politikoen babeserako elkarteen kontrako laugarren polizia operazioa da atzo goizekoa. Pastor izena jarri dio Auzitegi Nazionaleko epaileak operazioari, eta auzitegi horretako fiskaltzaren laguntzarekin egin dute. Presoen defentsa lanetan aritzen ziren abokatuen aurka urtarrilean egindako operazioaren jarraipena da sarekada. Azken operazio horri (Mate izenekoa), berriz, urtebete lehenago eginiko beste batek bide eman zion, Xake-k.
Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako oharrean jakinarazi duenez, «ETAk sortu eta kudeatutako Koordinazioa Gunea-KG» izenekoan parte hartzen zuten atxilotutakoek. Gobernuaren hitzetan, «ETAren espetxeetako frontea» deritzonaren estrategia antolatzeaz eta presoen arteko «batasuna» mantentzeaz arduratzen ziren atzo atzemandako laurak. Gainera, Barne Ministerioak dio martxan zutela kartzeletako egoera kontrolatzeko «protokolo berezi bat», presoen artean «gorabeherak» sortzen zirenean horiek kontrolatzeko.
Funtsean, gobernuak dio ETAk «bere mesederako» erabiltzen zituela elkarte horiek, eta haiek horren jakitun bazirela. Hala, elkarte horiek emandako informazioarekin, presoen aldeko dinamikak prestatzen ziren EPPK-ko presoen «batasuna» bermatzeko, Barne Ministerioak dioenez. Oharrean gogoratzen du «ETAren kartzeletako frontearen aurkako» laugarren polizia operazioa izan dela. Atzoko atxiloketekin, 46 lagun atxilotu dituzte euskal presoen alde lan egiteagatik azken bi urteetan.
Goizean goiz egin zituen Guardia Zibilak atxiloketak. Etxean atzeman zituzten laurak. Atxiloketekin batera, haien etxeak arakatu zituzten. Etxe aurrean bildutako herritar eta lagunen elkartasun keinu eta oihu artean eraman zituzten atxilo lau lagunak. Abokatuek senideei azaldu zietenaren arabera, litekeena da atxilotuak Madrilera eramatea, Tres Cantosko komisariara. Komunikatuta daude eta abokatu batekin deklaratuko dute komisarian. Gaur edo bihar deklaratuko dute epailearen aurrean.
Nagore Lopez de Luzuriaga Zamudiotik Aguraingo etxera eraman zuten guardia zibilek. 09:00etatik 13:30era arte iraun zuen erregistroak, eta Jone Goirizelaia abokatua bertan izan zen.
Oihana Barriosen Iruñeko etxearen miaketan, ordea, ezin izan zen egon Jaione Karrera konfidantzazko abokatua. Miaketara sartzen saiatu zen, baina guardia zibilek ez zioten utzi, joan den urtarrileko polizia operazioan atxilotu, eta inputatuta dagoela argudiatuta. Operazioan inputatutako gainerako abokatuei ere debekatu egin zieten atxilotuekin egotea, nahiz eta Auzitegi Nazionalak ez zuen autorik kaleratu debeku hori azaltzeko. Hori hala, ofiziozko abokatua jarri zieten Barriosi, Abaigarri eta Arburuari, eta haiekin batera izan ziren etxeko erregistroetan.
Barriosen etxean bost orduz izan ziren miaketa egiten, eta hainbat kutxa atera zituen handik Guardia Zibilak. Miaketak iraun bitartean kalean protesta egiten ari ziren hainbat lagun, eta horien artean zegoen Egoi Irisarri gazte auzipetua atxilotu zuten guardia zibilek haietako bati «torturatzaile» deitzea egotzita. Aske utzi zuten gero.
Izaskun Abaigarren Kanpezuko etxean, berriz, goizetik eguerdira arte aritu ziren guardia zibilak miaketa egiten. 12:00ak aldera eraman zuten atxilo Etxerat-eko kidea, eta haren etxetik hainbat kutxa atera zituzten. Aipatzekoa da Abaigarren bikotekideak, atxiloketaren berri izan zuenean, auto istripua izan zuela Kanpezurako bidean. Onik atera zen .
Fernando Arburuaren etxera 07:00etan sartu zen Guardia Zibila, Donostian, Altza auzoan. Miaketak 15:00ak arte iraun zuen, eta hura atxilo eraman zuten orduan. Iban Iparragirre Arburuaren ilobak atxiloketaren berri eman zion Xorroxin irratiari. Hark salatu zuenez, sarekadarekin presoen eskubideen aldeko mugimendua eta elkartasuna «deuseztatu» nahi dute.
Gaur, agerraldi masiboa
Etxerat elkarteak presazko agerraldia egin zuen eguerdian, Hernanin (Gipuzkoa), atxiloketak salatzeko. Maider Alustizak hitz egin zuen senideen izenean. Presoen aldeko elkartasuna «kriminalizatu» nahi dela salatu zuen Etxerat-eko kideak, eta «erasoari» erantzuteko ardura «gizarte osoarena» dela gogoratu zuen. Halaber, nabarmendu zuen atxilotuek presoen eskubideen urratzeen aurka lan «publiko eta gardena» egiten dutela. Arratsaldean, Etxerat eragileekin bildu zen LABek Donostian duen egoitzan erantzun bateratua adosteko. Gaurko, berriz, prentsaurreko jendetsu batera deitu dute: Donostian izango da, Antigua auzoko frontoian, 11:30ean.
Bestalde, atxiloketak salatzeko, mobilizazioetarako deia egin zuten atzo arratsaldean; besteak beste, Gasteizen, Agurainen, Kanpezun, Barañainen, Iruñean, Donostian, Algortan eta Zamudion.