ANALISIA
Plurala, eta ergatiboa
2014-06-22 / Hodei Iruretagoiena
Norabideak eta joerak ez dira egun batetik bestera aldatzen, baina azkenengo bi asteak izan daitezke konponbide prozesuaren nondik norakoen erakusle. Bi aste dira Gure Esku Dago-ren giza katetik. Gu berria aipatu dute absolbitutako 40 gazteek, «konponbiderako zubia» pasatzeko gehiengo berria. «Nitasunetik gutasunera» pasatu beharra aipatu du Sare jaio berriak, gu horretara gonbidatu ditu «borondate bera duten herritar guztiak». Baionan adierazi dute borondate kolektibo bat: «ni ere banoa», esan zuten denek. Tolosan, Bizikidetza Foro bat aurkeztu dute gu ezberdinetatik datozen norbanakoek, elkarrizketarako esparru bat irekiz.
Gehienak dira herritarrek osatutakoak. Dinamika, sare, foro, mugimendu edo dena delakoak. Guztiak dira pluralak, edo izan nahi dute pluralak, behintzat.
Bakoitzak bere diskurtsotik, konponbiderako gutxieneko oinarriak seinalatu nahi dituzte: erabakitzeko eskubidea; giza eskubide guztiak pertsona guztientzat (baita preso eta iheslarientzat ere); eskubide zibil eta politikoak; iraganaren analisia eta pentsaera ezberdinen arteko elkarrizketa. Ez dira kontu berriak. Baina bai joera askotariko norbanakoak ari direla horietan, eta askotariko moduetan ari direla. Batez ere, ari direla.
Nahiz eta ari diren, gu horiek subjektu baino objektu nahi dituzten haiek ere. Ari dira beren esku dituzten aparatuetatik, besterik ez dutelako, agian. Bi asteotakoak izan daitezke horren erakusle ere: Guardia Zibila eta tortura hotsak, berriz; makroepaiketa gehiago, berriz; «lege baliabideekin» presoek egindako hurbiltze eskaerak atzera, gaitz larriak dituztenak okerrerra, berriz... Funtsean, pluraltasunak pluraltasun, eskubideez erabaki dezaketen bakarrak direla behin eta berriz gogorarazi beharra daukate prozesu horrek aurrera egitea nahi ez dutenek —izan eskubideak kentzeko, izan aitortzeko; izan absoluzioak, baldintzapeko askatasunak, edo izan kontrakoak—. Kasik mahai batean (edo, gehienez, bitan) egiten zenari deitzen zitzaion prozesu lehen. Zubi batean, iragana luzatu beharraren, eta etorkizunerako tartea laburtu nahiaren arteko sokatira dirudi orain. Eta hari mutur ugari ditu soka horrek.
Gu berri horiek eraikitze fasean dabiltzala dirudi, beraz. Ekimen herritarrez. Halabeharrez, edo hala behar duelako, agian. Zailtasunak, edo erronkak, ez dira makalak: pluraltasunagatik norberaren identitatea galtzen sentitzeko arriskua; mugimenduen izaera irekiaren eta gutxieneko antolaketa beharraren arteko kontraesanak; eskubide eta eginbehar batzuk batzuenak soilik direla pentsatzea; «ilusioaren» eta urgentziazko egoera errealen artean, emozioak egoki kudeatzea... Eta egoera politiko eta sozioekonomikoaren inguruko bestelako mila gorabehera.
Erronka nagusietakoa, ordea, pluraltasunetik saretu nahi diren gu horiek denak —edo GU handi hori— gero eta subjektuago egitea izan liteke. Pluraltasuna bilatu arren, ez ahaztea politikoak direla eskubideak ere, erabaki politikoa dela erabakitzea zer den eskubide eta zer ez. Eta asteazkeneko BERRIAn Jule Goikoetxeak azaldu bezala, «transferiezina» dela politika. Eta, Joseba Sarrionandiak ez oso aspaldi idatzi zuen bezala, ez ahaztea «eskubideak, berez ez datozenean, eginbehar terminoetan» planteatu behar direla. Eta «gure eskubideak ez direla bukatzen besteenak hasten diren tokian; besteenak hasten diren tokian hasten direla gure eskubideak ere».
Gu(-k) hori, subjektu hori, lehenengo pertsona pluralean ari da esaten gero eta gehiago. Baina subjektu izateko, beharko du ergatiboa ere: dagoena baino gehiago, egiten duena izateko; mugitzen dutena baino gehiago, mugitzen duena.