ANALISIA
Ikusaraztea, gainditzeko
2014-12-21 / Hodei Iruretagoiena
Ostiralean bukatu zen Madrilen 28 gazteen aurkako epaiketa: seina urteko kartzela-zigor eskaera hamaseirentzat. Aste berean, bina urtekoa Ernaiko zazpi kideren aurka, ekitaldi batean Frantziako Estatuaren ardurapean hildako Xabier Lopez Peña aipatzeagatik. Eta urte eta erdikoa Periko Solabarriarentzat, han hitza hartzeagatik. Beste hainbeste Topatu-ko kazetari Iraitz Salegiren aurka, haren berri emateagatik. Aste berean atxilotu du Ertzaintzak Jone Amezaga, pankarta bat jarri zuelakoan. Hiru auzietatik batean ere ez zaio inori indarkeriazko ekintzarik leporatu, baina «terrorismoari» lotutako legeekin auzipetu, epaitu edo zigortu dituzte denak.
Hori guztia Espainiako legediak ahalbidetu du, eta fiskal, auzitegi eta poliziek gauzatu. Letra larrizko Justiziak —aparatuak—. Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak, bitartean, legeen eta justiziaren —letra xehez, «justua» den horren— arteko pitzadura azalarazten jarraitzen dute. Ikusarazten. 28en epaiketa hastean, adibidez, Loiolako herri harresiarekin. Madrilen epaimahaiaren aurrean eseri behar zuten gazteak Euskal Herrian eseri ziren ehunka lagunekin, eta ideia hori ikusarazi: «lege injustuak» eta «justizia», aurrez aurre.
28 gazteak gauez atxilotu zituzten, duela lau urte; etxean, ilunpean. Salatutako torturak ere ilunpean gertatu ziren. Atxiloketa haiek uzten zuten irudia kontrolatua zuen legeak: «terrorista» bat, etxeko ataritik poliziaren autora, burua jaitsita. Eta erreakzioak adierazpenetara mugatzen ziren.
Loiolako bostak eta Jone Amezaga kaletik eraman dituzte. Indarrez, denak eraman zituzten, duela lau urtekoak eta oraingoak; baina. orain, geratzen diren irudiak ezin ditu kontrolatu atxiloketa gauzatzen duenak. Amezagaren kasuan, esaterako: asko esan dute irudiek. Orain, arduradun politikoen adierazpenek ezin dituzte irudiak estali.
«Zuek, berriz ere, tentsioa sortu nahi duzue herritarren segurtasunean», esan du Eusko Jaurlaritzako Herritarren Segurtasunerako sailburu Estefania Beltran de Herediak. Nahi edo ez, erakutsi egin dute zigortuek beren gain zegoen tentsioa —alde batera utzita zer eta norena den «herritarren segurtasuna»—. Gertatuak tentsioa areagotu du, esaterako, Eusko Legebiltzarrean, EAJren eta EH Bilduren artean. Kontua da Jone Amezaga berdin legokeela kartzelan «tentsiorik» gabe ere. Pankarta bat jarri zuelakoan. «Zuek izan zarete iluntasunetik argitasunera pasatzeko aukera eman didazuenak», esan zuen gazteak, eskerrak ematean.
Desobedientzia jarrera antolatuak «lege injustuen» eta «justiziaren» pitzaduraren alde batean edo bestean lerratzera behartzen du. Bi posizio markatzen ditu; fisikoak ere bai, askotan, herri harresien kasuan. Desobedientzia zibilak ikusarazi egiten ditu gatazkak —«injustiziak» sortzen duena— eta bestearen indarkeria. Zenbaitetan, legez ere zalantzazkoak diren jokaerak agerian uzteraino argudio ia bakartzat legea bete beharra erabiltzen duenari —borra luzagarriak...—.
Legea da «injustizia» jasaten duenari eskaintzen zaion bide bakarra. Defentsa indibiduala. «Zeure defentsan. Mitinik ez», errepikatu die 28 gazteei Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaileak, azken hitzean auziaren izaera salatu dutenean. Ez kolektibizatu arazoa, ez politizatu. «Injustizia», hain zuzen, politika egiteko aukera urratzetik datorrenean. Eta ez «iraganeko» egoerengatik soilik, «oraina kontatzeagatik» ere bai, Topatu-koen leloak dioen gisan.
Erronka ugari du urratzeok bukatu eta «herri librea» sortu nahi duen mugimenduak. Orain arteko dinamikatik soilik ez da etorriko «herri libre» hori: babes masiboagoa beharko du, sektore zabalagoen konpromisoak batzen asmatzea... Baina horretarako baldintza berriak sortzen ari da, behintzat. Ikusaraztea baita edozein injustizia gainditzen hasteko lehen baldintza.