TORTURA. ANALISIA
Zaila bezain beharrezkoa
2016-04-24 / Hodei Iruretagoiena
Torturaren gaiak gatazkaren kontakizunean duen garrantzia agerian geratu da berriz ere: Espainiako Estatuaren bertsioa zalantzan jarri dutenak jomugan jarri ditu estatuak berak. Hasi torturatuen gertukoengandik, eta Auzitegi Nazionaleko epaile batenganaino. Tortura salatzen duenaren aurka halako asaldurarekin jokatzeak azalpen bakarra du: existitzen dela.
Datuak hor daude, gero eta ageriago, gero eta zientifikoago: mende erdian 10.000 kasu, TATen arabera. 5.022, izen-abizenekin, Euskal Memoriak jasoak. Bide horretan doa Jaurlaritzak egiaztatutakoen kopurua ere.
Errealitate horretara hurbildu denarentzat, zaila da ukatzen tortura sistematikoa izan dela Euskal Herrian. Edo ohikoa, planifikatua. Edo unean-unean, estrategia bati erantzun diona. Deitu nahi den bezala. Hori aitortzea, Espainiako Estatuaren eta beste askoren kasuan, erregimenaren zutabeak zartatzea litzateke.
Egia hori, gertaera hori aitortzeaz gain, ez errepikatzeko bermeak eskatzen dituzte gehienbat tortura bizi (iraun) izan dutenek. Eta, horretarako, torturatuez adina hitz egin behar litzateke torturatzaileez. Iraganaz adina orainaz eta etorkizunaz ?balizko euskal estatu batean, nola bermatu ez dela torturatuko? Zer egin kartzelekin??. Hor ere jarri behar da fokua tortura bukatzeko. Ari dira aurrerapauso batzuk ematen: Espainiatik bertatik, nazioarteko auzitegien bidez... Baina ez dirudi aski denik.
Zein da torturaren xedea? Pertsona deuseztatzea, pertsona bere zirkunstantzietan, izaera kolektiboan. Dozenaka gazte lorik hartu ezinda egotea astearte gauetan. Ikuspegia pixka bat zabalduta: torturatua euskalduna da, emakumea, disidentea, arabiarra, klase sozial jakinekoa. Torturatua Idomeniko errefuxiatua da. Eta Basque Lives Matter-ekoek dioten gisan, beltzen, euskaldunen, disidenteen bizitzek ere axola dute. Axola behar lukete.
Eta torturatzailea? Torturatzailea ez da burugabe bat. Torturatzen ikasi egin behar da (eta irakatsi). Torturatzeko leku bat behar da; Barne ministroak esango lukeen gisan, «inpunitate eta immunitate espazio» bat. «Hasi ere, torturaren historia ez da hasten komisarian, baizik jende multzo bat blokean ez gizartekotzat edo are gizartearen etsaitzat jotzen den unean. Ja ez dira pertsonak» (Torturari buruz behin eta berriro, Joxe Azurmendi). Torturatzeko erakundeen konplizitatea behar da. «Torturak posible egiten dituzten baldintzak behin eta berriro salatuak izan, eta behin eta berriro haiek aldatzeari uko egiten dion politikak ?alderdiak, Gobernuak?, egon daitezela torturak, nahi du garbi, hortxe dago arazoaren maratila eta soluzioarena ere» (ibid).
Eta behar da justifikazio bat. Krisia gero eta gehiago gobernu modu bat den honetan, zein da argudio hori? «Torturatzaileak estatuaren zerbitzari arduratsuak izan daitezke muturreko krisi egoeran». (La verdadera batalla de Argel, Jaques Masu, 1971).
EHUko Kriminologia ikasle batek aitortua da karrera horretako ikaskide gehienek ez dutela sinesten hemen torturatu denik. Arazoaren sakontasuna erakuts dezake horrek. «Tortura gerta dadila uzten duen gizarte bat tortura bera existitzea baino larriagoa da» (Testimonios de lucha y resistencia, Eva Forest, 1976).
Tortura gizarte horretan agintzen duen botere sistemaren parte da. Beharrezkoa du gorputzak umiliatu eta kontzientziak zapaltzeko, «konfesioak» lortzeko, kartzela zigorrak justifikatzeko, disidenteak beldurtzeko...
Sistematikoa, izan liteke. Baina, batez ere, sistemikoa da. Horregatik da hain zaila gehiago ez dela torturatuko bermatzea. Eta horregatik da hain beharrezkoa.
Bitartean, hor dago Burlatan hogei torturatuk baino gehiagok agertutako jarrera, ariketa kolektibo hori: «Egoera eraldatzera goaz, beldurrik gabe».