ANALISIA
Zergatik orain
2016-05-22 / Hodei Iruretagoiena
Urtarriletik, hiru akordio egin dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean ezkerreko independentista auzipetuek eta Espainiako Estatuaren ordezkariek —eta beste bat, Hasier Arraizena, EAEko Auzitegi Nagusian—. Azken urteetan ikusitakoak ikusita, galdera bat egin dezake batek baino gehiagok: «Zergatik orain?». Epaiketa politikoei buruz Amaia Izko eta Iñigo Iruin abokatuek Donostian egindako hitzaldian egin zuen galdera ikasle batek: «Zein baldintza aldatu dira, alde batean eta bestean, bide hori orain posible izateko?».
Hasteko, oroitu beharra dago ez dela lehen aldia halako akordioak egiten direna. Kale borrokaren inguruko hainbat auzi, esaterako, halaxe itxi ziren, kalte nahiko arinengatik hamabost urtetik gorako zigorrak eskatzen hasi ziren garaian. Beste testuinguru politiko bat dago orain, eta beste termino batzuetan egin dira akordioak. Segurako akordioaren sekuentzia zein izan zen kontatu zuten abokatuek Donostian: auzipetuek eskatuta, abokatuek eurek egin zieten lehen proposamena fiskaltzari, eta ezezko erantzuna jaso zuten. Lau hilabete ingurura, bueltan etorri zitzaien fiskaltzaren beste proposamen bat, eta akordioa egin zuten.
Zer pasatu zen lau hilabete horietan Espainiako Estatuaren ordezkarien buruetatik? Izko: «Ikusi zuten halako auzi bat mantentzeak ez ziela inolako etekin politikorik ematen. Aldiz, kalte bat zekarkien: fiskal, magistratu eta epaileen energiak ezin bideratzea beste auzi batzuetara. Ikusi zuten ustelkeriaren inguruko auziek etekin handiagoa eman ahal zizkiela». Krisi politikoaren erdian, erregenerazio demokratiko bat saltzeko premia du estatuak. Eta (legez kanpoko) ustelkeriaren aurka egitea baliagarri zaio horretarako, aurpegia zuritu eta sakoneko ezer ez aldatzeko bada ere. Agenda eta interes politikoen balantza, berriz ere, justiziaren balantzaren gainetik.
Itxuraz, badirudi Espainian ez dutela dagoeneko nahiko boto ematen (edo kentzen) euskal herritarren aurkako auziek. Baina interes politikoak hori baino gehiago dira, eta, noski, ezer ez du doan ematen estatuak. Kontakizunaren bataila eta bakea irabazteko gerra hor daude oraindik, eta hala saldu nahi izan dituzte akordioak Madrilen. Euskal Herrian gertatzen denak ere badu garrantzia, ordea. Libre dinamikak indartsu jarri du mahai gainean auzi horien jatorri politikoa, eta desobedientzia dinamikekin ikusgarriago egin. Mahai azpitik atera du torturaren gaia ere, kontakizun ofizialean hainbeste traba egiten duen egia hori. Gogoratzekoa da, gainera, akordioen aurretik hainbat absoluzio epai eman behar izan dituztela auzitegiek, eta euskal herritar gehienen begietara eskandalu juridiko eta humanoaren maila aspaldi gainditu zutela akusazioek.
Auzipetuen ikuspegia ere hor dago. Madrilgo eraikin beltz hartatik pasatutako azken bederatziek argi azaldu dute beren jokabidea: salbuespen auzitegi batean ez dago justiziarako bermerik. Ezker abertzalearen begiradatik, gainera, inoiz baino garrantzi politiko handiagoa du kartzelak betetzen ez jarraitzeak. Barne tentsioak gorabehera, iraganaren kontakizunaren bataila Madrili begira egitea baino, interesgarriagoa zaio ziurrenik etorkizunari begiratzea. Eta etorkizuna, prozesu independentistaren abiapuntua, Euskal Herrian dago. Kartzelara itzuli beharko ez duten 50 lagunak bezala.
50 gutxiago Espainiako Estatuaren kartzeletan. Iruinek azaldu zuen, abenduaren 23an Azkoitian (Gipuzkoa) presoei buruz emandako beste hitzaldi batean, garaipen politiko-ideologiko bat nahi duela estatuak: «Presoak, kontakizunaren truke». Eta ondoren: «Presoak, inoiz baino gehiago, bahitu politikoak dira».
Akordioen bidea, espetxeak ez betetzeko ez ezik, husteko ere baliagarri izan daitekeela dio Sortuk. Oraingoz, zailagoa dirudi horrek, estatuak ez baititu «bahitu politiko» horiek askatuko presiorik eta preziorik jaso gabe. Norbere balantza ondo neurtzea, eta, batez ere, bestearenean eragitea erabakigarria izango da aurrerantzean ere.