Espetxeen eskumenaz negoziatzen hasi nahi du Urkulluk
Espainiak oraindik ez dio Jaurlaritzari igorri, EAEko Estatutuak gaur 37 bete dituen arren. EH Bilduk «justizia trantsizionala» eskatu du
2016-10-25 / Enekoitz Esnaola
Gaur 37 urte onartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek EAEko Estatutua, baina Espainiako Gobernuak oraindik ez dizkio Jaurlaritzari eskumen guztiak igorri; besteak beste, espetxe eskumena. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak berriro eskatu du transferentzia hori, Bilbon, EAEko urte judiziala hasteko ekitaldian. «Legealdi honetan, besteak beste, Gernikako Estatutuan zehatz-mehatz jasota dagoen espetxeen arloko transferentziaren negoziazioari ekin beharko diogu», esan du. Agintaldi berriko «helburu denei» aurre egiteko, «etengabeko elkarrizketa, lankidetza iraunkorra eta elkarrekiko begirunea» galdegin ditu Urkulluk. «Eta, bere garrantziagatik, foro eta une honetan, espetxe instituzioetako eskumena aipatzen dut».
Gaur egungoa «garai politiko berri bat» dela eta, horrelako akordioak erdietsiz joateko «behar bezalako erantzukizuna» izatea nahiko lukeela azaldu du.
EH Bilduk lehen aldiz hartu du parte EAEko urte judizialaren hasiera ekitaldian. Julen Arzuaga eta Jone Goirizelaia legebiltzarkideak joan dira, eta «salbuespeneko justiziaren partez, justizia trantsizionala» eskatu dute euskal gatazka konponbidean jartzeko. «Bakea eta normalizazio politikoa egon dadin, justizia sistema arrunta» izatea funtsezkotzat jo du EH Bilduk. Arzuagak adierazi duenez, gai horietan aurrera egiteko koalizioak daukan «borondatearen» isla bat izan da beraiek ekitaldian egon izana.
Aralarren azpimarra
Aralarrek, konpondu beharreko arloan, euskal presoen afera nabarmendu du Donostian, prentsaurreko batean. Haren iritzian, gatazkaren ondorioen atalean arazoa ez da ETAren armagabetzea. Larunbatean, Foro Sozialak ETAri «lehenbailehen» armagabetzeko eskatu zion. Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak esan du «emantzat» jo daitekeela armagabetzea. «ETAk 2014an armagabetzeari ekin ziola adierazi zuen. Aralarrentzat armagabetzearen erakusle izan zen; hitzemate harekin emantzat ematen dugu armagabetzea». Uberak adierazi du ETAk «hitza bete» duela jarduera armatua bukaerari dagokionez. Beraz, «garai hauetan nork jar dezake zalantzan ETAren hitza, ez baldin bada bere burua justifikatzeko bakegintzan dagokion ekarpena ez egiteko? Nahikoa da esatea armak Leitzako leize zulo batera bota direla. Berme teknikoak eta bestelakoak gehiago dira sobran dauden aitzakien argumentu, beste ezer baino».
Euskal presoen eskubideen «urraketan» jarri du azpimarra Aralarrek, eta «amaiera eman» behar zaiola esan. Konpondu beharreko ataltzat ditu euskal presoak eta iheslariak etxeratzea, gaixorik dauden presoak, sakabanaketa eta «salbuespen» legedia, eta, halaber, gaineratu du segitu beharra dagoela guztien memoria jasoko duen kontakizun bat eratzeko eta biktima denak aitortu eta erreparatzeko lanean.
Patxi Zabaleta Aralarreko ohorezko presidenteak bakearen alde lanean segitzeko deia egin du, «bakea ez delako ETAk borroka armatua utzi izana bakarrik. Bide luzea geratzen zaigu gizarte demokratikoa eraikitzeko». Haren esanetan, «orain bost urte ETAk bakearen apustua irabazi zuen, gerra irabazi ez bazuen ere».
«Zoriondu eta eskertu» egin ditu bakearen alde euskal gizartetik egindako ekarpenak —Foro Sozialarena, esaterako—, eta nabarmendu du Gernikako Akordioa (2010) funtsezkoa izan dela, «bake eta euskal gizarte demokratikoaren oinarri eta ibilbide orria izan zelako».