Armagabetzea, gizartearekin
Foro Sozialak dio ETAren armagabetzearen bidez «azken faseari ekiteko garaia» dela. Ezinbesteko jo du bai euskal instituzioek eta gizarteak eta bai nazioarteak parte hartzea. Bilgune iraunkorra osatu dute
2016-10-23 / Enekoitz Esnaola
ETAk armagabetzea ezin duenez gauzatu Espainiako eta Frantziako gobernuekiko hartu-emanean, Foro Sozialak eskatu dio euskal gizartearekin batera egiteko. «ETAk jarduera armatua utziz geroztik bost urte igaro diren honetan, ETAk euskal gizartearekiko, eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialekiko armagabetze prozesu bat abiatu behar duela deritzogu, helburu batekin: erabateko eta behin betiko armagabetzea gauzatzea», esan dute Agus Hernanek eta Aitzpea Leizaolak foroaren izenean Donostian, eragileekin izandako bilera sortako ondorioak plazaratzeko ekitaldi publikoan. Aieten izan da agerraldia, Bakearen Etxean, 2011ko urriaren 17an nazioarteko konferentzia historikoaren eraikin berean. Baita gela berean ere: Ghandin. Ia ehun ordezkari politiko, sindikal eta sozial elkartu dira.
Hain zuzen, 2011ko urriaren 17an Aieteko Adierazpenak, bere lehen puntuan, ETAri jarduera armatua behin betiko uzteko eskatu zion, eta erakunde armatuak handik hiru egunera bete zuen eskaera. Adierazpeneko bigarren puntuak, betiere aurrena betez gero, ETAri eta bi gobernuei «gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko» galdegin zien, baina ez da halakorik gertatu. Foro Sozialak «Espainiaren eta Frantziaren jarrera oztopatzailea» salatu du, baina bilguneak ez du geratu nahi salaketa hutsean, eta, «bake prozesuan ikusle izatetik aktore izatera» pasatu nahi duela esanda, eta «blokeo» egoeratik irteten hasteko, armagabetzean aurrerapausoa emateko eskatu dio ETAri. Hala ere, nabarmendu du horretarako «arduradun instituzionalen, alderdien, gizarte eragileen eta nazioarteko komunitatearen parte hartzea» beharko duela; «ezinbestekotzat» du parte hartze hori. Funtsezko irizten dio «segurtasun bermeak» egoteari ere.
Gatazkaren ondorioen konponbidean «ahalik eta urrunen» iristeko, «azken faseari ekiteko garaia» dela esan du, eta, «armategien suntsiketa bidez, lehenbailehen erabateko armagabetze egoera batera» igaro behar dela. «Arrazoizko epeaz eta adostutako egutegiaz» mintzatu da.
Foroak jakinarazi du «armagabetzerako ETAren ordezkari» David Pla presoarekin bilera egiteko eskaera bideratu diola Frantziari. Parisen dago Pla. Iazko irailean atzeman zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Era berean, EAEko eta Nafarroako legebiltzarkideei eta Iparraldeko hautetsiei prozesua laguntzeko eta elkarren artean hitz egiteko eskatu die, eta, hauteskunde zikloa kontuan hartuta, mugitzeko ere bai: «Denbora tarte mugatua duzue: 2019 udaberri artekoa» ?Hegoaldean orduan izango dira udal eta foru bozak?. «Gure babesa izango duzue». Foroarentzat ezinbesteko erpinak dira, beraz, gizarte zibila, instituzioak eta nazioarteko komunitatea. «Akordioak erraztea dugu helburu».
Aieteko ekitaldian izan dira EAJtik Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea, EH Bildutik Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Pello Urizar, Rebeka Ubera, Rufi Etxeberria edota Arkaitz Rodriguez, Elkarrekin Ahal Dugu-tik Pili Zabala, ELAtik Adolfo Muñoz, LABetik Ainhoa Etxaide... HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko Brian Currin, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall ere izan dira, baita Berghof fundazioko Veronique Dudouet ere. Currinek esan du euskal eragileen artean «akordiorako aukera» ikusten duela, «baldintzak» badaudelakoan.
Foro iraunkorreko kideak
Foro Sozialak izaera iraunkorra hartu du, eta ELA, LAB, CCOO, Steilas, Bakea eta Duintasuna, Sare, Baketik, Etxerat, Gernika Batzordea, Uharan, Bake Bidean, Egiari Zor, Ahotsak eta Antxeta Irratia dira han parte hartuko duten eragileak. Beste hamalau herritar ere izango dira partaide. Guneak aitortu du taldean «hainbat sentsibilitate falta» dela. «Zerrenda zabaltzeko asmoa eta borondatea daukagu».
Foro Sozialak 2013an egin zuen bere I. topaketa. Azkena ?III.a?, joan den urtarrilean. ETAren armagabetzeaz gain, lan ardatz ditu euskal presoen eta iheslarien itzulera erraztea; giza eskubideak bultzatzea eta bermatzea; eta egia eta memoria babestea, «iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko elkarbizitzaren oinarriak finkatzeko».
@Foro Sozialaren ondorioen txostena eta BerriaTBren ekitaldiko bideoa, BERRIAren atarian:
www.berria.eus