Beste aukera bat ikusi dute
Euskal eragileak eta HNT bilduko ditu Foro Sozialak, gaur. Bileren ondorioen berri emango du
2016-10-22 / Enekoitz Esnaola
Euskal Herriko bake prozesuari beste bultzada bat emango diote gaur Donostian, Bakearen Etxean, Foro Sozialaren batzarrarekin. Gatazkaren ondorioen konponbidea ez aurrera ez atzera egonda, batik bat ETAk 2014ko otsailean armagabetzen hasi zela jakinarazi zuenetik, eta aurrerapauso batzuk emateko asmoz askotariko 30 eragile politiko, sindikal eta sozial pasatxo bilduko dira Aieteko jauregian. HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldea ere han izango da. Aurrera egiteko beste aukera bat ikusi dute haiek guztiek. Madrili «presio» egiteko, «Euskal Herrian egon behar du bake prozesuaren grabitate zentroak», zioen Brian Currin bitartekari eta HNTko kideak lehengo igandean BERRIAn.
Aurtengo urtarrila garrantzitsua izan zen Euskal Herrian gauzak mugitzen hasteko. Batetik, Sortuk, Rufi Etxeberriaren bidez, urtarrilaren 12an Iruñean emandako hitzaldi batean, Aieteko konferentziara iristeko ETAk eta Espainiako Gobernuak hartu zituzten «konpromisoen» berri emateaz gain, euskal presoei legedia garatzeko eskatu zien, eta, horretarako, «eremu juridikoan ausart» jokatzeko eta «pauso berriak» emateko, «betiere damuaren eta salaketaren marrak alboratuz». Espainiaren eta Frantziaren jarrera itxiagatik «presoen kaleratzea mahai baten bueltako akordioaren bidez etorriko ez denez, legediaren garapenaren bidez etorri beharko du, eta jokaleku horretarako prestatu beharra dago», adierazi zuen.
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboari zuzendutako mezua izan zen, baina ez bide berri bati ekiteko eskatuz, baizik eta EPPK-k 2013ko abenduan plazaratutako adierazpena garatzeko galdegiteko. Presoek Euskal Herriratzeko eta 70 urtetik gorakoak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzeko lege eskaerak egin zituzten 2014an, baina Espainiako Estatuak ezezkoa eman zien. Ordea, ezker abertzalekoak eta EH Bildukoak ez diren eragile batzuek uste dute kolektiboak ez duela orain hiru urteko adierazpena behar bezala garatu. Eragileok ondo hartu zuten Sorturen urtarrileko eskaera. EPPK-k azaldu du adierazpen hartan «ontzat emandako ildoa» garatzeko asmoa duela.
EAJk asteon ere eskatu du «espetxe politika berria», baina Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ezker abertzaleari berriro galdegin dio «iraganari buruzko hausnarketa autokritikoa» egiteko. ETAk jarduera armatua utzi zueneko bosgarren urteurrenaren harira esan du hori Ortuzar, ezker abertzalea aipatzeke, baina EBBk mezu bera helarazi zion hari orain dela gutxi, EAEko hauteskundeen osteko elkarrizketekin lotuta.
Sortuk esaten du ezker abertzaleak 2012ko otsailean egin zuela ETAren biktimekiko adierazpen autokritiko bat eta EPPK-k egin duela eragindako minarekiko aitortza —«plano politikoan euskal gizarteari zor zitzaion halako adierazpen bat», zioen Rufi Etxeberriak igandean kazeta honetan—. Ikuspuntu desberdinak dituzte EAJk eta Sortuk, baina gaur EAJ Aieten izango da, Ortuzar dela buru, eta EH Bildu ere bai, Arnaldo Otegiren bitartez. Bi indar politikoek ondo ikusten dute gatazkaren ondorioen atalean eragileen arteko elkarlan bat.
Joan den urtarrileko foroa
Joan den urtarrilaren 30eko III. Foro Sozialak ere izan du garrantzirik Euskal Herrian geldialditik irteten hasteko. Gernika-Lumon (Bizkaia) egin zuten topaketa, eta ETAren armagabetze prozesu bat «diseinatu, garatu eta bururaino» eraman beharraz aritu ziren. Harrezkero Foro Sozialak 46 bilera egin ditu instituzio, alderdi, sindikatu eta gizarte zibileko erakundeekin eta herritarrekin. Eragile instituzional, politiko eta sozialekin ateratako ondorioen inplementazioa txostena osatu du, eta gaur emango du horren berri.
Duela bost urte Aieteko konferentziako bilera izan zen aretoan batuko dira: Ghandin (12:00). EAJz eta EH Bilduz gain, Elkarrekin Podemos (Pili Zabala), ELA (Adolfo Muñoz), LAB (Ainhoa Etxaide), EAEko CCOO (Unai Sordo), Steilas, ESK eta EHNE sindikatuak eta 22 gizarte eragile izango dira, baita Currin, Alberto Spektorowski eta Raymond Kendall HNTko kideak, Berghof fundazioko Veronique Dudouet eta Rafa Sainz de Rozas EAEko Arartekoko ordezkaria ere.
Atzo Foro Sozialeko Nekane Alzelai (Ahotsak), Peio Dufaut (Bake Bidea), Ainara Esteran (Egiari Zor) eta Agus Hernan koordinatzailea HNTko hiru kideekin bildu ziren, Bilbon, edukiaren eta datozen hilabeteetako egutegia azaltzeko. Foro Sozialak izaera iraunkorra hartuko du gaurtik aurrera. Armagabetzea ez ezik, presoen eta iheslarien gizarteratzea erraztea, giza eskubideak sustatzea, eta egia eta memoria ere baditu lan ardatz. Duela hiru urte egin zuten I. foroa, eta hamabi ondorio plazaratu zituzten; EPPK-k bere egin zituen 2013ko adierazpenean.