Bere armagabetze eredua «indarrean» dagoela berretsi dio Jaurlaritzak ETAri
Eredu «bideragarria» dela eta «aldebakartasunez» armagabe dadila eskatu dio Jonan Fernandezek. Gatazkaren ondorioei heltzeko alderdien arteko elkarrizketak abiatzearen alde agertu dira EAJ eta Sortu
2016-10-21 / Gorka Berasategi Otamendi
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du ETAren armagabetzerako egin zuen proposamenak «indarrean» jarraitzen duela, eta «bideragarria» dela. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzako jarduneko idazkariak balioa aitortu dio Eusko Jaurlaritzak —2014ko abenduaren 21ean— aurkeztu zuen proposamenari. Fernandezek atzo egin zituen adierazpen horiek; hain justu, ETAk jardun armatua amaitzea erabaki zuela iragarri zuenetik, bost urte bete ziren egunean.
ETAren erabakiaren osteko egoera politikoaz hitz egin du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak ere. Hark gidatu duen gobernuak «bakea eta bizikidetzaren alde konpromisoz» lan egin duela nabarmendu du, eta «gizarte topagune berria ehuntzeko». Norabide berean jarraitzeko asmoa iragarri du, halaber; eta, alde horretatik, Jaurlaritzak bultzatzen dituen ekinbideak babestuko dituen «estatu politika berria» galdegin du.
Oraingoz, Jaurlaritzaren armagabetze planak ez du Espainiako Gobernuaren onespenik jaso, baina, Fernandezen esanetan, Espainiako eta Frantziako gobernuen inplikazioa ez da ezinbesteko baldintza ETA armagabetzeko; nahiko litzateke ETAk «aldebakartasunez» urratsak egitea. «Xehetasun teknikoetan sartu beharko ginateke, baina bideak daude horretarako; esperientziak badaude». Jaurlaritzaren proposamenak eman beharreko urratsak zein diren jasotzen dituela azaldu du.
Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ETA «euskal gizartearen aurrean» armagabetzea proposatzen du, eta EAEko erakundeen, nazioarteko eragileen eta euskal gizartearen prozedura babestua aurkezten du horretarako. Bide hori garatu ahal izateko, ondorengo egitekoa egokitzen dio ETAri: «Jakinaraziko den epe zehatz baten barruan, ETAk bere arma eta lehergailu guztiak aurki daitezkeen eta gizartearentzat seguruak izango diren gordeleku batzuetan —gordeleku kopuru jakin batean— utziko ditu».
Zaila dirudi, ordea, ETAk halakorik egiterik, Espainiako eta Frantziako gobernuek jarrera aldatu artean. Erakunde armatuak salatu du Espainiako Poliziaren operazioek armagabetzeko lanak eragoztea dutela helburu. Bi gobernuen jarrera gaitzetsi zuten Sortuk eta EH Bilduk, urriaren 12an, Frantziako segurtasun indarrek —Espainiakoekin elkarlanean— ETAren armategi bat desegin zutenean. Kontra agertu zen Ahal Dugu-ko Zurekin Ahal Dugu korrontea ere.
Brian Currin Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kideak urriaren 17ko BERRIAn adierazi zuen, armagabetzearen eta presoen auzia desblokeatzeko «funtsezkoa» dela «Madril politikoki konprometitzea». Espainiako Gobernuari presio egiteko, euskal eragileen arteko akordioa behar dela azpimarratu du. «Gizarte eragileen, gizarte zibilaren eta alderdi politikoen bitartez prozesuari bultzada ematen bazaio, akordio zabala lortzen bada, eta gatazkaren ondorioei aurre egiteko bide orria adostuz gero, ezinezkoa izango da Espainiako edozein gobernurentzat ez ikusiarena egitea».
Euskal alderdien arteko akordioa bultzatzearen alde agertu da Andoni Ortuzar EAJko presidentea ere. Iritzi artikulu batean defendatu du alderdien arteko elkarrizketak abiaraztea, bake prozesuan «konpontzeke dauden auziak» aztertzeko. Horien artean aipatu ditu armagabetzea, «memoria justua» eraikitzea, iraganari buruzko hausnarketa kritikoa eta autokritika, kartzela politika «berria» eta «elkarbizitzaren normalizazioa».
Rufi Etxeberria Sortuko kideak gatazkaren konponbiderako «gako nagusia» Euskal Herrian kokatzearen beharra azpimarratu du, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. «Neurri batean giltza gobernu espainiarraren eta frantziarraren esku dagoen arren, Euskal Herrian lor daitezkeen akordio zabal eta askotarikoek errealitate berriak ireki ditzakete; lagundu dezakete gatazkaren ondorioak konpontzen».
Etxeberriarekin batera izan zen, atzo, Jesus Egiguren PSE-EEko presidente ohia, Euskadi Irratian. «Madrilgo gobernuak ez du ezer egingo», ohartarazi du. Horrenbestez, «euskal erakundeek eskatu beharko dute zer egin», ondorioei aurre egiteko. Egigurenek egoki deritzo bide horretan aurrera egiteari, baina alderdien artean «arazoak eta interpretazio desberdinak» egongo direla aurreratu du.
Erreakzio politikoak
Ugariak izan dira ETAk jardun armatua alboratzeko erabakiari eta erabakiaren osteko egoera politikoari buruzko erreakzio politikoak. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentearen iritziz, «baikorra» da azken bost urteetan ETAren ekintza armaturik ez egon izana, eta gaineratu du «dena behin betiko konpontzeko itxaropenez» dagoela. Barkosen esanetan, ETAren erabakia «funtsezkoa» izan da «bakearen bidean». Albisterik «onenetarikoa» izan zela ziurtatu du, «gizartearen lorpena den neurrian».
Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaile den Koldo Martinezek, berriz, ETAren «aldebakarreko armagabetze egiaztagarria» exijitu du, eta talde armatuaren desegitea galdegin du «inolako ordainik gabe».
Espainiako Kongresuan EAJren diputatu den Aitor Estebanek «berehala desegin» dadila eskatu dio ETAri, eta Espainiako jarduneko gobernuari dei egin dio Kolonbiako bake prozesuaren agertu duen «ahalegin bera» agertzera Euskal Herrian ere.
ETAren erabakiak «konponbide osorako» aukera ireki zuela adierazi du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Info7 irratian egin dioten elkarrizketan. Prozesuak «behetik gorakoa» izan behar du, Arzuagaren iritziz. «Ez da beranduegi. Gizarte antolatua geldiezina da».
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-k adierazi du azken bost urteetan bakegintzan «aurrera» egin bada ere, «kontu asko» daudela konpontzeko. Biktima guztientzako lege babesa, kartzela politika aldatzea eta izan diren eraso guztiak argitzea galdegin du. Ezker abertzalearen jarreraz ere mintzatu da: urratsak egin arren, «indarkeriaz eta oinazez beteriko hamarkadetan duen erantzukizuna aipatzean, ezker abertzale tradizionalak hitz bakoitza zehatz-mehatz neurtzen» duela iritzita.
«Terrorismo eta jazarpen hamarkadak» bukatu direlako, «baikorra» deritzo Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkideak ETAren adierazpenetik bost urte betetzeari. Pastorren esanetan, ETAren armagabetzeak jardun armatua uzteko erabakiaren «ondorio automatikoa izan behar zuen», eta duela bost urteko adierazpenarekin «batera edo berehala gertatu behar zen».
Foro Soziala eta HNT, gaur
«Azken hilabeteotan egindako harremanen berri» emateko bilduko dira Foro Sozialeko eta HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak, gaur, Bilbon.
Foro Soziala batzartuko den laugarren aldia da, eta, aurrerantzean, elkarteak izaera iraunkorra izango du. Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egingo dute aurkezpen ekitaldia bihar.